Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Proba herrikoiak
Izen-emateak eta sailkapenak

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

  • Hasiera
  • Lege-oharra eta pribatutasun-politika

Lege-oharra eta pribatutasun-politika

1. Webgune honen jabearen nortasuna.

Informazio Gizartearen Zerbitzuak eta Merkataritza Elektronikoa arautzeko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu hau dela www.kirolprobak.com webgunearen jabea:

Izen soziala:
AFEDEGI - asociación de federaciones deportivas de gipuzkoa.
IFK:
G20526885
Helbidea:
Anoeta pasealekua 5, 20014 Donostia-Gipuzkoa
Telefonoa:
943111999
Faxa:
943111998
Posta elektronikoa:
kirolprobak@afedegi.com
Erregistro datuak:
Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda, 1. atalean, AS/G/0527/1995 zenbakiarekin.

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgune honetan sartzen zarenean “Erabiltzailea” izango zara, www.kirolprobak.com webgunean jasota dauden baldintza orokorrak espresuki eta guztiz onartzen dituzula esan nahi du. Beraz, erabiltzaileak irakurri egin beharko ditu baldintza orokor hauek, webgune honetara sartzen den eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituen aldi bakoitzean, aldaketak egon daitezke eta. Ildo horretan, “Erabiltzailetzat” hartuko da www.kirolprobak.com webgunean garatutako doako nahiz kostubidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, horiek erabili edo horietan parte hartzen duen pertsona.

2.1. -Helburua eta aplikazio eremua

Erabilera baldintza orokor hauek www.kirolprobak.com webgunearen sarrera, nabigazio eta erabilera erregulatzen dute, bai eta testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, espresio eta informazioak bezalako edukiak edo jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzetik ondorioztaturiko erantzukizunak ere. Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak (aurrerantzean AFEDEGI) baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu, berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzeko aplikaziokoak izango direnak, eta baldintza orokor hauek aplikazio gehigarrikoak izango dira.

2.2. -Zerbitzuetara sartu eta horiek erabiltzeko baldintzak

  • a) www.kirolprobak.com webgunera sartzeak hasiera batean izaera libre eta doakoa du. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta edukietariko batzuk aurrez zerbitzu edo produktua kontratatzearen mende egon daitezke, eta kasu horietan, AFEDEGIk horretarako sorturiko baldintza bereziak aplikatuko dira eta zure eskura jarriko ditu kontratazioaren aurretik.
  • b) Une oro, Erabiltzaileak webgune honen zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, baldintza orokor hauei, indarrean dagoen legezkotasunari, moralari eta ordena publikoari jarraiki, bai eta Interneten onartu ohi diren praktikei jarraiki ere.
  • c) Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetan bildutako harpidetza formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da AFEDEGIri berehala jakinaraztea emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa.
  • d) Erabiltzaileak ez du honelakorik egingo: birus, programa, makro edo karaktereen edozein sekuentzia sartu webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuk sartzea eragotzi baliabide gehiegi kontsumitzearen bitartez; webgune honetan bildutako datuak hartu publizitatea egiteko; hirugarrenen jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, ohorea, irudia eta norbere intimitate eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak egin webgune honetan bildutako zerbitzuen bitartez; bidegabeko lehia eta publizitate ez-zilegikoa bultzatzen duten ekintzak gauzatu.
  • e) www.kirolprobak.com webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, bere ardura izango da benetako eta legezko informazioa ematea. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, zerbitzu horietara sartzeko pasahitza arretaz erabiltzeko eta isilpean gordetzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, Erabiltzaileen ardura da ematen zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala zaintzea eta isilpean gordetzea, eta konpromisoa hartzen dute horien erabilera hirugarrenei ez uzteko, ez aldi baterako ez behin betiko.
  • f) Pasahitzak lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiltzen badira, Erabiltzailearen ardura izango da AFEDEGIri berehala jakinaraztea, hura baliogabetu ahal izateko. Ez dira inoiz AFEDEGIren erantzukizuna izango hirugarrenek baimenik gabe egindako ekintzak, betiere Erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak.

AFEDEGI da www.kirolprobak.com webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, merkataritzako izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki eta izaera ez mugatuarekin, egile eskubideekin babestuak daude diseinu grafikoa, iturburua, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta webgunean bildutako gainerako elementuak.
www.kirolprobak.com webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du inola ere berekin ekarriko AFEDEGIk bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egitea, horiek eskualdatu eta guztiz edo partzialki uztea Erabiltzailearen alde.
Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak hausten direla AFEDEGIren berariazko eta idatzizko baimenik gabe www.kirolprobak.com webguneko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, aldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ustiaketa modu gauzatuz gero.
Interneten bitartez www.kirolprobak.com webguneari borondatez emandako datu pertsonal gisa hartzen ez den informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.) AFEDEGIren jabetza esklusibora pasatuko da, eta erabilerako eskubide mugagabeak izango ditu, emaileak ez du inolako konpentsaziorik jasoko horren truke, ezta beste inork ere.

4. Erantzukizunak eta bermeak.

  • 4.1.AFEDEGIk ez du bermatzen www.kirolprobak.com webgunean bildutako informazioaren fidagarritasun, erabilgarritasun, egiazkotasun edo zehaztasuna; beraz, ez du zuzenean edo zeharka inolako erantzukizunik izango, baldin eta erabiltzailea kalteturik suertatu bada bertan jasotako okerreko informazioren baten ondorioz.
  • 4.2.AFEDEGIk adierazten du hartu dituela bere esku dauden neurri teknikoak eta antolakuntzakoak, webgunearen funtzionamendu egokia bermatze aldera, eta birusak eta osagai kaltegarriak saiheste aldera; hala ere, ardura hauek ezin ditu bere gain hartu:
    • (a) www.kirolprobak.com webgunean bildutako eduki eta zerbitzuen jarraitasun eta eskuragarritasuna;
    • (b) eduki horietan akatsik ez egotea, eta gerta litekeen edozein akats zuzentzea;
    • (c) birus edota gainerako osagai kaltegarririk ez egotea www.kirolprobak.com webgunean;
    • (d) hartu diren segurtasun neurriak erasoezin izatea;
    • (e) www.kirolprobak.com webgunearen segurtasun neurriak urratzen dituen edozein pertsonak eragin ditzakeen kalteak edo galerak.
  • 4.3.Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurreko erantzule bakarra pertsonalki edo bere izenean www.kirolprobak.com webgunera bidalitako edozein komunikazio edo informazioren aurrean, bai eta webgune honetan bildutako eduki edo zerbitzuen legez kontrako erabilerarena ere.
  • 4.4.AFEDEGIk eskubidea du www.kirolprobak.com webgunerako sarbidea aldi baterako eteteko, aldez aurretik jakinarazi gabe, mantentze, konpontze, eguneratze edo hobetze lanak direla eta.
  • 4.5.www.kirolprobak.com webgunean egon daitezkeen estekek beste gune batzuetara eraman zaitzakete, non AFEDEGIk ez duen inolako erantzukizunik bere gain hartuko, horien gaineko inolako kontrolik ez duelako. Helburua izango da Erabiltzaileari beste informazio iturri batzuen berri ematea; beraz, Erabiltzaileak bere erantzukizunpean eskuratzen du horien edukia, eta horietan ezarritako erabilera baldintzen mende.
  • 4.6.Erabiltzaileek webgunean bildutako edukiekin eta zerbitzuekin egiten duten erabileraren erantzukizunik ez du izango AFEDEGIk. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipaturiko eduki eta zerbitzu horiez egin dezaketen erabilera baldintza orokor hauetara egokitu denik, ez eta arretaz egingo dutenik ere.

5. Pribatutasun politika.

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoari jarraiki, jakinarazten dizugu www.kirolprobak.com webgunearen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko direla eta AFEDEGIren (Anoeta Pasealekua 5, 20014, Donostia) jabetzakoa den eta Datu Babeseko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) inskribatuta dagoen fitxategi batera pasatuko direla. En cumplimiento de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal (LOPD), le informamos que los datos personales que nos suministre a través de la página web www.kirolprobak.com, serán tratados de forma confidencial y pasarán a formar parte de un fichero automatizado titularidad de Asociación de Federaciones Deportivas de Gipuzkoa (AFEDEGI) con dirección en Anoeta Pasalekua, 5 (20014) Donostia- San Sebastián Gipuzkoa, y que ha sido debidamente inscrito en la Agencia Española de Protección de Datos (www.agpd.es).

Datuak biltzeko formularioan adierazten den helbururako erabiliko dira zure datu pertsonalak. Era berean, denbora mugagabez gorde ahal izango dira zure eskaerei erantzuteko eta interesgarria izan dakizukeen AFEDEGIren jarduerarekin loturiko informazioa igortzeko, ohiko bideak edo bide elektronikoak erabiliz. Hala ere, datuak baliogabetzeko eskubidea izango duzu mezu bat bidalita helbide honetara: kirolprobak@afedegi.com .

AFEDEGIk ematen dituen zerbitzu batzuetan datu pertsonalak babestearen inguruko berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza bereziak egon daitezke; beraz, kasuan kasuko baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza berezietan jaso gabe dauden kasu guztietan pribatutasun politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira.

Era berean, jakinarazten dizugu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritzako eskubideez baliatu ahal izango zarela, Datu Pertsonalen Babeserako Legean ezarritakoaren arabera, gutun ziurtatua bidalita edo jaso izana egiaztatzea ahalbidetzen duen beste moduren bat erabilita, zure NANaren fotokopiarekin batera, helbide honetara: Anoeta Pasalekua, 5 (20014) Donostia-Gipuzkoa.

Erregistro elektronikoko edozein inprimakitan azaltzen diren eta nahitaezko gisa adierazten diren eremu horiek ez betetzearen ondorioa izan daiteke AFEDEGIk zure eskaerari ezin erantzun izatea edo eskainitako zerbitzua ezin eman ahal izatea.

Erabiltzaileak bermatzen du AFEDEGIri emandako Datu Pertsonalak benetakoak direla, eta bere ardura da edozein aldaketa jakinaraztea. Erabiltzailea izango da erantzule AFEDEGIri edo hirugarrenen bati zuzenean edo zeharka kalterik eragiten badio, formularioak bete dituelako datu faltsuz, okerrez, osatugabeez edo eguneratu gabeez. Erabiltzaileak ezingo ditu hirugarrenen datu pertsonalak sartu haien baimenik gabe, eta horretarako, pribatutasun politika honetan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

18 urte baino gutxiagoko haur eta gazteei ohartarazten zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela AFEDEGIren webgunean datu pertsonalak emateko.

AFEDEGIk bere sistemetan cookie-ak instalatuta dituela jakinarazten dizugu, eskainitako zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzeko helburuarekin, bai eta nabigazioa errazteko helburuarekin ere; cookie-ak erabiltzaile anonimo eta ordenagailu bati bakarrik lotzen zaizkio, eta ez dute datu pertsonalak eskuratzeko aukerarik ematen. Nabigatzaileak zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen dituen testu-artxibo txikiak dira cookie-ak. Gure webgunearen bitartez nabigatzen duzunean, gure zerbitzariak cookie-a antzeman ahal izango du, eta zure azken bisitan hautatutako hizkuntzan emango du informazioa. Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki erabiltzea onartzen dute, baina zure nabigatzailea konfigura dezakezu, ordenagailuaren pantailan cookie-ak jaso izana jakinaraz diezazun, eta zure disko gogorrean instalatzea eragotz dezan.

AFEDEGIk beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo sartzea eragozteko; betiere, kontuan izanda teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik jasan ditzaketen arriskuak. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak jakin behar du segurtasun neurriak Interneten ez direla gaindiezinak.

6. Iraupena eta aldaketa.

  • 6.1. AFEDEGIk eskubidea du sarbideko baldintza orokor hauek guztiz edo partzialki aldatzeko. Egindako aldaketak www.kirolprobak.com webgunean argitaratuko ditu. Era berean, egoki iritzitako aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, eta eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Ondorioz, ulertuko da indarrean daudela Erabiltzailea www.kirolprobak.com webgunean sartzen denean argitaratuta dauden baldintza orokorrak; beraz, Erabiltzaileak erabilera baldintza horiek irakurri egin beharko ditu aldian behin.
  • 6.2.Baldintza berezietan ezarritakoa alde batera utzita, AFEDEGIk amaitutzat edo etentzat jo ahal izango du webgunerako sarbidea edozein unetan, aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta Erabiltzaileak ezingo du inolako kalte-ordainik eskatu.

7. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio eskumena.

AFEDEGIren eta Erabiltzailearen arteko harremanak arautuko dira indarrean dagoen legeria aplikagarriaren eta jurisdikzio eskumenaren bidez. Hala ere, bi aldeak foro baten mende geratzeko aukera aurreikusten duen kasuetan, AFEDEGIk eta Erabiltzaileak berariaz uko egiten diote legokiekeen beste edozein forori, eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende geratzen dira.

8. Adin txikikoak

14 URTETIK BEHERA BADITUZU, ZURE GURASOEN BAIMENA BEHAR DUZU IZENA EMATEKO.


PIE DE PAGINA

Afedegi Kirolak.net