Kirolak.net

2016/03/20

4X1 MILIA ERRELEBOETAKO LABORAL KUTXA LASTERKETA - IRUN

BANNER CR
Antolatzailea
BIDASOA ATLETIKO TALDEA
Plaza Leandro Agirretxe Nº1 Local Nº8.
20304 - Irun
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 625261351
batih@telefonica.net
Lasterketaren datuak
Data: 2016/03/20
Ordua: 09:30
Mota: ATLETISMOA (PROBA MOTZAK)
Distantzia: 4x1milla
Irteera herria: Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: I
Izen-ematea: Hasiera: 2016/01/25 (09:00)
Amaiera: 2016/03/17 (23:59)
Probako kupoa: 600 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2003/01/01(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Bai
Talde bakoitzeko lagun kopurua: 4
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Artaleku Polikiroldegia
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Luis Mariano Kalea
Izen-emate motak
  • enpresen izen ematea (28€ enpresa) 7 €
  • Talde - Kuadrilen izen ematea (28€ taldea) 7 €
  • talde federatuen izen ematea 7 €
Informazio gehigarria

BEHIN-BEHINEZKO ORDUTEGIA

- 10.30 FEDERATUEN LASTERKETA (EUSKADIKO TXAPELKETA)
- 11.15 TALDE-KUADRILEN LASTERKETA
- 12.00 ENPRESEN LASTERKETA

10 minutos antes de vuestra carrera deberéis estar en las zonas de cámara de llamada (indicadas en el mapa) para que desde la organización os distribuyamos en vuestro lugar.

__________________________________________________________________________________________________________

 

Super Amara Bidasoa Atletiko Taldea eskualdeko atletismo klubak antolatu du, 4x1 Milia Erreleboetako I. Laboral Kutxa Lasterketa. 2016ko martxoaren 20an izango da, igande goizean. 

Bi lasterketa-mota egongo dira: Enpresen lasterketak eta talde/kuadrillen lasterketak.

Taldeak 4 kidekoak izango dira, eta bakoitzak milia bat egingo du (1609,344 m). Atletismoko Gipuzkoako Federazioko epaileek homologatuko dute milia. Lehenengo lasterkaria irteerako arkutik irtengo da, eskuan lekukoa duela. Lekuko horrek txip bat edukiko du, denbora partzialak eta taldearen denbora globala markatuko dituena. Bigarren errelebulariak lekukoa aldatzeko tokian itxarongo dio bere kideari. Toki hori antolakuntzak zehaztuko du (helmuga baino 20 metro lehenago). Lekukoa toki horretan emango da, eta horrela bata bestearen ondoren hirugarren eta laugarren errelebulariekin.

 

IZEN-EMATEKO ERA:

Taldeko partaide batek talde osoaren izen-ematea egin beharko du (4 taldekideena). Izen ematean taldearen izena eta partaide bakoitzaren errelebu ordena eskatuko da.

Izen ematea 7€ balio du partaide bakoitzeko (28€ talde bakoitzeko) eta izen ematearen barne:

  • 4 dortsal pertsonalizatu, taldearen/enpresaren izenarekin
  •  4 kamiseta opari
  • 4 lasterkarirentzako asegurua
  • Lekuko-txip bat talde bakoitzeko
  •  Jan-edanak helmugan
  • Kontsigna-zerbitzua 
  •  Dutxa eta aldagelen zerbitzua
  • Lasterketaren ondorengo bazkarira izena emateko aukera berezia. Iñigo Lavadoren Singularren egingo da.

Oharra: Enpresek izena emateko, beharrezkoa da enpresakoa dela akreditatzea Giza Baliabideetako departamentuak egindako gutun/ziurtagiriaren bidez, e-maila hona bidalita: batatletismo@gmail.com.

2. oharra: Enpresa txiki edo autonomoentzat aukera dago beste enpresa batekin elkartuta taldea osatzeko.

 

DORTSALAK ETA LEKUKO-TXIPA JASOTZEA:

Irungo Super Amarako establezimenduan jaso ahal izango dira (Iparralde hir., 8), honako egun eta ordutegi hauetan:

  • MARTXOAREN 19AN, LARUNBATEAN: 09:30 -13:30

Dortsala eta txipa jasotzeko, NAN aurkeztu beharko da derrigorrez.

  • Larunbatean jaso gabe dauden dortsal eta lekuko guztiak zuzenean jaso ahal izango dira lasterketan, irteera-gunean (Zabaltza plaza), 08:00etatik aurrera.

 

SARIAK ETA SAILKAPENAK:

Hiru sailkapen egongo dira lasterketa-mota bakoitzean (enpresak eta taldeak): gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak. Nahikoa da sexu desberdineko parte-hartzaile bat, talde mistoa osatzeko. Sailkapena guztizko denboraren arabera egingo da, lehen lasterkaria irteten denetik azkeneko errelebularia helmugara iristen den arte. 

Lasterketako sariak hurrengoak izango dira:

  • Gizonezkoetako/Emakumezkoetako/Mistoko 1.a Trofeoa + Talasoterapia-saio bateko bonua Serge Blanco zentroan (Hendaia)
  • Gizonezkoetako/Emakumezkoetako/Mistoko 2.a Trofeoa + Kirol materiala eta fisioterapia- saioa Itziar Pomarrenean
  • Gizonezkoetako/Emakumezkoetako/Mistoko 3.a Trofeoa + 4 lagunentzako afaria
  • Milia azkarrena Gizon eta Emakumezkoetan Sari berezia

 

LASTERKETAREN ONDOREN IÑIGO LAVADON BAZKARIA EGITEKO ESKAINTZA BEREZIA

Eskaintza berezia da, lasterketako parte-hartzaileentzat eta berarekin joan direnentzat. Erreserba egiteko, lasterketan izena eman ondoren, email bat bidali behar da batatletismo@gmail.com helbidera, proban parte hartu dutenen eta laguntzaileen izenak eta harremanetarako telefono mugikor bat jakinaraziz. Menu hau eskainiko da:

  • OTARRAINXKA ENTSALADA berduratxo tartarrarekin
  • PERRETXIKO ETA ONDDO RAVIOLI KREMATSUAK tomatearekin eta intxaurrekin
  • TXEKOR-MASAILA GISATUAK patata-kremarekin
  • HUR KURRUSKARIA txokolate-kremarekin
  • Ardo beltza, Errioxa J. D., Ondua, Ardo zuria, Rueda J. D., Ardo gorria, Nafarroa J.D.
  • Kafea

PREZIOA: 20€ + BEZ

Parkinga dohainik Ficoban (jatetxea dagoen tokian).

Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
BAT
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2016/03/20.

Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
LABORAL KUTXA 1 LABORAL KUTXA 2 LABORAL KUTXA 3 LABORAL KUTXA 4 SABAT SUPER AMARA BILDUTRUCK SALTO DIPU ADEGI KIROLPROBAK DV POWERADE AGUAS TXING LEIRE SPORT ITZIAR POMAR IETEAM LAVADO BIDASHOP SERGE BLANCO
Laguntzaileak
AYUNTAMIENTO IRUN