Data: | 2016/12/17 |
---|---|
Ordua: | 16:45 |
Mota: | ATLETISMOA (PROBA MOTZAK) |
Distantzia: | 5 KM |
Irteera herria: | Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Helmuga herria: | Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Edizioa: | III |
Izen-ematea: | Hasiera: 2016/09/19 (10:00) Amaiera: 2016/12/16 (23:59) |
Probako kupoa: | 1200 Parte-hartzaile |
Txip Kronometraia: | Bai |
Adin-muga: | Bai (1920/01/01(e)tik eta 2002/12/17(e)ra artean jaiotakoak) |
Taldekako izen ematea behar da: | Ez |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Artaleku Kiroldegia |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
Arropa jasotzeko helbidea: | Luis Mariano Kalea |
Web orria: | http://www.atletismobat.com |
Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko atletismo elkarteak Super Amara Gabonetako III. Krosa antolatu du 2016eko abenduaren 17rako, larunbata.
Lasterketa hau, herritarrek ariketa fisikoa eginez urtea amaitzeko helburua dauka. Ibilbide atsegina izango da, Irungo erdiguneko kaleetan 5 kilometro egin beharko dira. Haurrentzako lasterketak ere egingo da Luis Mariano zonaldean, urtebetekoetatik hasita.
Aurtengo honetan ere, lasterketa solidarioa izango da. Parte hartzaile bakoitzeko 1€ emango zaio Txingudi Antisexista Elkarteari Asun Casasola literatur lehiaketaren antolakuntzarako.
Helduen lasterketa arratsaldeko 16:45ean hasiko da eta irteera Kolon Ibilbidean (Komandantzia parean) eta helmuga Luis Mariano oinezko kalean izango da.
Lasterketaren prezioa izen-emate dataren arabera eta 9.95€-ko ESKEINTZA BEREZIA Urriak 30a baino lehen izen-emateagatik. Gainera, USTEKABEKO OPARIA egongo da partaide guztientzat!!!!
Irungo Mendibil zentro komertzialeko Leire Sport dendan edo Hondarribiko Papycop papertegian (San Pedro kalea,42), ere lazterketarako inskripzioa egin ahal izango da
Inskripzioa koadrilan egiteko, koadrila osatzen duten parte hartzaileak inskribatu ondoren, e-mail bat bidaliko da batatletismo@gmail.com posta elektronikora, koadrilaren izena eta bere partaideena adieraziz. Informazio osoa araudian.
Irungo Super Amara saltokian (Iparralde hiribidea, 8), abenduaren 15a baino lehen inskripzioa egin bada.
NAN txartela aurkeztea derrigorrezkoa izango da dortsala eta txipa jasotzeko.
Abenduaren 14a, asteazkena, baino beranduago eginiko inskripzioetan lasterkariaren poltsa zuzenean lasterketa egunean jasoko da, irteera gunean, 14,30etik 16,15era bitartean.
Lehenengo 3 koadrilentzat: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak: afariak 4 lagunentzat. Koadrilen sailkapena egingo da koadrila bakoitzeko lehenengo 4 sailkatuen batuketa eginda, eta sailkapena txikienetik handienera antolatuko da. Berdinketa gertatzen bada, koadrila bakoitzetik helmugan 4. sartzen den denborarik onenak irabaziko du.
Opari ugari zozkatuko dira bai banaka eta bai koadrilan.
Luis Marianoko tabernetan dohako pintxoak egongo dira korrikalarientzat. Lasterkari bakoitzeko pintxo-txartel batzuk egongo dira lasterkariaren poltsan.
Argazki lehiaketa bat antolatu dugu lasterketa aitzakiatzat hartuta. Oinarriak hemen: www.atletismobat.com
Lasterketarekin batera, mozorro lehiaketa ere antolatu dugu partaideen artean. Bakarkako eta taldeko (binakako edo kuadrilako) mozorro originalena sarituko ditugu. Saritua izan ahal izateko, irteeran eta helmugan kokatuta egongo den photocall-ean dortsalarekin argazki bat atera beharko da. Irabazleak erabakitzeko antolakuntzarekin zer ikusirik ez duen epailemahai bat egongo da. 17.45ak arte parte hartzeko muga.
Frogaren aurreko igandean, abenduaren 10an, Gabonetako Krosaren ibilbidea Super Amara BATeko atleta eta monitoreekin egiteko aukera izango da. Geratze ordua: 9 eta 9.15 tartean Ensanche emparantzan. Apuntatu zaitez egun honetara batatletismo@gmail.com -era mezu bat bidaliz zure izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez.
Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko. erregistratu egin nahi dut
Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.