Aiba! (Aramaio ibarrari bira Arrasatetik) mendi martxa ekainaren 4an ospatuko da. Arrasate herrian hasi eta amaituta. Irteera goizeko 7:00-tan Biteri plazan izango da eta amaiera leku berean izango da.
Proba Aramaio ibaiaren arroak osatzen duen azaleraren mugetatik egiten da. Ibilbide luzeak 41Km eta laburrak 34Km luze dute eta igoera metatuak 2.937 eta 2.134 metrokoak dira. Neurketak GPS bidez egin dira.
Mendi martxa honen xedeari kasu eginez ez da sailkapenik egongo, denak dira irabazle.
Emaila: aiba@besaide.org