Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

  • Hasiera
  • ELORRIOKO MENDI BIZIKLETA MARTXA 2018

ELORRIOKO MENDI BIZIKLETA MARTXA 2018

2018/02/25
cabecera

Antolatzailea

Elorrioko Txirrindulari Elkartea
Goieta Nº5.
48230 - Elorrio (Bizkaia/Vizcaya)
Tel.: 688649253
btt@elorriocycling.org

Data: 2018/02/25
Ordua: 10:00
Mota: TXIRRINDULARITZA (BTT)
Distantzia: 36Km
Irteera herria: Elorrio (Bizkaia/Vizcaya)
Helmuga herria: Elorrio (Bizkaia/Vizcaya)
Edizioa: 19
Izen-ematea: Hasiera: 2018/02/01 (00:00)
Amaiera: 2018/02/22 (23:59)
Probako kupoa: 400 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Bai (1943/02/25(e)tik eta 2002/02/25(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Futbol zelaian
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: http://www.elorriocycling.org/Especialidades/BTT/

Izen-emate motak

  • 7 €federatuak
  • 15 €Es Federatuak
  • Izen-ematea doangasteak

Informazio gehigarria

XIX. MENDI BIZIKLETA MARTXA ELORRION 2018-02-25

Otsailaren 25ean, goizeko 10etan, Elorrioko XIX. Mendi Bizikleta martxa egingo da.

Izen-ematea, Kirolprobak web orrian edo ordubete lehenagotik plazan. Antolatzaileei lana errazteko kirolprobak web orrian egitea gomendatzen da

Irteera eta helmuga herriko plazan.

Hiru ibilbide artean aukeratu ahal izango dugu:

o Ibilbide luzea eta gogorra: 36 kilometrokoa eta 1.171 metrotako desnibel positiboarekin.

· Nondik nora: hasteko bidetik Apatara, pistatik Laumugarrietara eta Santa Luzia azpitik Kanpazarrera. Kanteratik, kantera zaharrera jaitsi eta jarraian Udalako herrira igoko dugu. Pista eta bidezidor berri batzuetatik Besaidera helduko gara. Hemendik Teilamendiko txabolara igo eta berriz jaitsiko gara Besaidera. Bukatzeko, lar teknikoak ez diren bidezidor batzuetatik Elorriora jaitsiko gara Pistatik jaisteko aukera egongo da)

o Ibilbide laburra: 24 kilometrokoa eta 702 metrotako desnibel positiboarekin.

· Nondik nora: aurrekoaren ibilbide berdina baina, Udalaitzerri buelta eman gabe (Kanpazarrera joan gabe, zuzenean Besaidera).

o Gaztetxoen ibilbidea, 8-14 urte tartekoentzat: 12 kilometrokoa eta 90 metrotako desnibel positiboarekin.

· Nondik nora: hauek nagusiekin Apataraino joango dira bidez, eta ondoren bariante berriaren ondotik Gazteluarantz doan pista bat hartuko dute. Hemendik, Elorriora bueltatuko dira bidearen beste aldean dauden pista batzuetatik.

Antolatzaileok ibilbide hauek eguraldiaren eta pisten egoeraren arabera aldatu ditzakegu.

Ibilbidea ikusi edo deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: o Ibilbide Luzea o Ibilbide laburra o Gaztetxoen ibilbidea

Ordaindu beharrekoa:

o 8-16 urte bitarteko haur eta gazteak dohainik.

o Txirrindularitzan federatuak 7 €.

o Ez federatuak 15 €, asegurua izan dezaten (eguneko lizentziarekin).

Ibilbidean, Besaide inguruan (24. km), hornidura puntu bat. Amaieran edariak, jatekoak, oparien zozketa eta bizikletak garbitzeko tokia eta dutxak.

ARAUDIA:

· Antolatzaileek izena ematen ez dutenen ardura ez du izango.

· Proba hau martxa bat denez, ez du sailkapenik izango. Gainera, ibilbidearen hainbat lekutan kotxeak ibil daitezkeenez zirkulazio arauak errespetatzea eta kontu handiz ibiltzea eskatzen da.

· Beharraren arabera, antolatzaileek probaren ibilbidea alda dezakete.

· Kontrol punturen batera denboraz kanpo iritsiz gero, derrigorrez ibilbide motzetik jarraitu beharko da.

· Buru-babesa eramatea derrigorrezkoa da.

· Natura babesteko lurrera ezer ez botatzeko eskatzen da.

· Parte-hartzaileak araudi hau errespetatuko du.

Ibilbidearen mapa

Probako irudiak

  • logo
  • cartel

Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2018/02/25 .

Proba honek ez du sailkapenik.

Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko.

erregistratu egin nahi dut

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Kontsultatu

Laguntzaileak

  • Club
  • Udala
  • Cruz Roja
  • BioRacer
  • La tostadora
  • Cocacola
  • Eroski

PIE DE PAGINA