Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

  • Hasiera
  • XLVIII. GETARIA ZARAUTZ ITSAS-ZEHARKALDIA

XLVIII. GETARIA ZARAUTZ ITSAS-ZEHARKALDIA

2018/07/22
48 Ediciˇn 22 de Julio

Antolatzailea

ZARAUTZ BALEA IGERI KIROL ELKARTEA
ARABA KALEA 20.
20800 - Zarautz (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Tel.: 943832942
info@travesiagetariazarautz.com

Data: 2018/07/22
Ordua: 11:30
Mota: IGERIKETA (ITSASALDIAK)
Distantzia: 2850
Irteera herria: Getaria (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Helmuga herria: Zarautz (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Edizioa: XLVIII
Izen-ematea: Hasiera: 2018/03/27 (09:00)
Amaiera: 2018/07/19 (23:59)
Probako kupoa: 3000 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2003/12/31(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Ez
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Zarautzen (zehasteke) eta Getariako portuan
Web orria: http://travesiagetariazarautz.com

Izen-emate motak

  • 50 €IZEN EMATE OROKORRA-
  • 51 €IZEN EMATE OROKORRA- + MAREA URDINARENTZAT 1ÇKO DOHAINTZA SOLIDARIOA

Informazio gehigarria

1. Data: 2018ko uztailaren 22an

2. Lekua: Getaria – Zarautz

3. Ordua:
Infantilak: 10:00etan
Nagusiak: 11.30etan

4. EGITARAUA:
4.1. Infantil Zeharkaldia: 10:00etan emango zaie IRTEERA infantilei (mutilak eta neskak) zarauzko hondartzatik.

Getaria-Zarautz Zeharkaldia: 11:30etatik aurrera emango zaie 10 minutuko tartearekin IRTEERA absolutu mailako neska naiz mutilei Getariako portutik.

4.2. Infantil Zeharkaldiak 800m-ko ibilbidea izango du itsasoan zehar gehi hondarretatik egin behar den ibilbidea helmuga zeharkatu arte eta Getaria Zarauz Zeharkaldiak 2.850m izango du gehi hondarretatik egin behar den ibilbidea helmuga zeharkatu arte.

4.3. Igerilariaren ARDURA da irteera gunera joateko baliabideak edukitzea, antolamenduaren eta irteera epailearen agindupean egoteko.

4.5. Antolakuntzakl autobus zerbitzua jarriko du (aukeran). Getariako irteera puntura joateko. Autobusak 09:00etan hasiko dira eta 11:30etan bukatuko dira.

5. PARTAIDETZA:
5.1. Kategoriak:
• Absolutoa: lehenengo gizona eta emakumea
• A1 kategoria (Beteranoak): 65 edo urte gehiago.
• A2 kategoria (Beteranoak): 55 eta 64 urte artekoak.
• B Kategoria (Master +): 45 eta 54 urte artekoak.
• C kategoria (Masterrak): 35 eta 44 urte artekoak.
• D Kategoria (Seniorrak): 15 eta 34 urte artekoak.
• E Kategoriak (Infantilak): 11 eta 14urte artekoak.
• Lehenengo Zarauztar (edo Zarautz Balea igeriketa taldekoa) eta Getariarra.
Kategoria ezberdinetarako azaldutako adinak, lehiaketa burutzen den urtearen abenduaren 31ean betetarkoa bezala onartuko da.
5.2. Zeharkaldiak:
- Infantil zeharkaldia: 2004/01/01 eta 2007/12/31 jaiotakoak
- Getaria-Zarautz zeharkaldia: 2003/12/31 eta aurrekok
5.3. E kategorikako igerilariek Gipuzkoako Foru Aldundiko igeriketako edozein modalitateko eskolarteko lizentzia edota federazio lizentzia eduki beharko dute,
5.4. Getaria-Zarautz zeharkaldian partaidetza irekia da.


6. INSKRIPZIOAK:
6.1. Izen emateak www.kirolprobak.com web orriaren bidez egingo dira.
6.2. Edizio honetan partaide kopurua 3000 pertsonetara mugauko da. Infantil itsas zeharkaldian muga 150 personetan izango da.
6.3. Inskripzioa burutzeko epea ezberdinak izango dira, itsas zeharkaldiko eguna gerturatu ahala inskripzioaren kostea areagotuz.
6.4. Lehenengo epea Martxoak 9tik Martxoak 25era izango da (30€). Bigarren epea Martxoak 27tik Maiatzak 27ra izango da (40€). Hirugarren epea Maiatzak 29tik Ekainak 29ra (45€). Azkenik, Uztailak 1tetik Uztailak 20ra (50€). Bestalde, infantil itsas zeharkaldiaren inskripzioak 15€ balioko ditu.
6.5. CHAMPIONCHIP txip horiak ez du baliorik izango gure itsas zeharkaldian txip berri bat erabiliz edizio honetan. Gauzak honela, izena emateko garaian ondorengo bi aukera edukiko dituzue; arrunta eta arrunta gei postaz jasotzeko zerbitzua.
Ez dira fax bidez eginiko izen emateak onartuko.
Gogoratu itsas zeharkaldi infantileko igerilariek, parte hartu ahal izateko federatuta edota lizentzia eskolarra izan behar dutela
6.6. Partehartzaileen arteko aldaketa ez da posible izango. Inskripzioak zorrozki petsonalak eta transferiezinak dira, eta ezingo du erabili izenematea egin ez duen beste batek. Edozeinek bere plaza beste norbaiti transferitzen badio, ekitaldian istripu baten kasuan edo honek gauzatu ditzakenen zuzenean ardurandun izango da. Egoera honetan, antolakutza ez da arduradun izango istripu bat gertatu ezkero.
Antolkuntzak parte-hartzaileen artean bata besteari dortsala ematen edo onartzen diola ikusten badu, zigorra jartzeko eskubide erreserba izango du.
6.7. Ez da itxarote zerrendarik egongo.
6.8. Izena emateko garaian, absolutu mailako igerilari bakoitzak datu pertsonalez gain, azken hiru urteetako (2015, 2016 edo 2017) Getaria-Zarautz ur zeharkaldietako denboratik onena akreditatu beharko du.
6.9. Ur zeharkaldi honetako akreditazio denborarik ez duten igerilariek, Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketarako baliagarriak diren edozein azken hiru urteetako (2015, 2016 edo 2017) ur zeharkaldiren bateko denbora akredita dezake. Hala nola, berdin balio izango du absolutu mailako naiz master mailako txapelketa ofizialen batean 1500 (800 emakumeen kasuan) metroko distantzian eginiko denboren akreditazioek.
6.10. Antolakuntza batzordeak akreditazio hauek balioztatu edo ez, eta irteera taldeak osatzeko ahalmena izango du betiere beharrren arabera eta igerilarien segurtasuna bermatuz. Aldi berean, antolakuntza batzordeak, onespen eskubidea izango du inskribatutako partaideekiko.
6.11. Arropazaindegi zerbitzua: Partehartzaile guztiek arropazaindegi zerbitzua izango dute bai Getarian eta bai Zarautzen. “Igerilariaren Poltsa” jasotzeko garaian partaide guztiei BERAIE EGOKITU ZAIEN TXAPELAREN KOLOREKO poltsa bat emango zaie proba egunean bere gauzak sartu ahal izateko eta ondoren jasotzeko lekuan uzteko. Arropa uzteko eta jasotzeko ordutegia honako hau izango da:
Zarautzen (MUNOA)
* Utzi:9:00tatik 11:30tara
*Jaso: 12:30tatik-15:30tara
Getarian:
* Utzi:10:45tatik 12:00tara
Orduz kampo jasotako poltsak ez dira jasoko.
Poltsetan baliozko edo apurkor diren objetuak ez sartzea aholkatzen du antolakuntzak. Objetu hauei zerbait gertatu ezkero, antolakuntza ez da arduratutako. Horrez gain, partehartzaileak bere poltsa manipulatzeko baimena ematen du.

7.-“ IGERILARIAREN POLTSA” JASO:
7.1. Uztailaren 20 ta 21ean goizeko 10:30tik 13:00tara eta arratsaldeko 17:00tik 20:30tara Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian.
7.2. Ekitaldi egunean EZ dira “Igerilariaren Poltsarik” banatuko.
7.3. Antolakuntzak “Igerilariaren Poltsa”: txipa, txanoa, kamiseta, etab. “postaz bidaltzeko zerbitzua” emango du aukeran, proba eguna baino lehenago bere esku izan dezan dena lasaitasun osoz. Zerbitzu honek 5€-tako gehiagarria izango du inskripzioaren prezioan eta inskripzioa egiterako garaian soilik erosi beharko da. Gogoratu, izen emateen azkeneko epean (Uztaila) zerbitzu hau ez dela egongo, INFANTILA-ren inskripziotik ere aukera hau kenduz. Zerbitzua hautatu duzuenok Uztaileko lehenengo hamabostaldian izango duzue zuen igerilariaren poltsa.
7.4. Nortasun agiria aurkeztea derrigorrezkoa izango da “Igerilariaren Poltsa” jasotzeko.
7.5. Pertsonalki jaso ezin bada “Igerilariaren Poltsa”, NAN fotokopiarekin jaso ahako da partehartzailearen dortsala. Transferentzi ziurtagiria aurkeztea aholkatzen da gauza azkarrago joan dadin.


8.-IRTEERAK:
8.1. Lehenengo izen emate epea bukatu ahala argitaratuko ditugu 48. Edizioko itsas zeharkaldiko irteera taldeak.


9.- FROGA ETETEA. ARRISKU EZA:
9.1. Antolatzailea ibilbidea aldatzeko, baita irteera ordua aldatzeko edo beste egun batean jokatzeko eskubidea izango du. Irteera emango balitz, proba ospatuta bezala emango da, naiz eta bidean bertan behera utzi. Proba bertan behera geratzen bada, izenemateagatik ordaindutakoa ez da itzuliko.


10.-BAJAK:
10.1. Lesioagatik edo beste pisuzko arrazoiren bategatik ezin badu parte-hartu eta izen- ematea ezeztatu nahi bada, 10 €-tako erretentzioa izango du prezioaren gainean. Inskripzioko lehenengo epearen barnean izanez gero ez da 10€-ko retentzioa egingo.
10.2. Ezeztapena egiteko epe muga uztailak 2a da eta prozesu hauetarako antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko da. Azken orduko baja bada (uztailak 3aren ondoren) baja onartuko da baino ez da inskripzioko ordainketa bueltatuko. Hala ere, igerilariaren poltsa jasotzeko eskubide osoa izango du partaideak itsas zeharkaldiko aste bukaeran kiroldegira gerturatuz. Tramite hauetarako antolakuntzarekin jarri beharko zara harremanetan info@travesiagetariazarautz.com–en bidez.


11. SAILKAPENAK eta GARAIKURRAK:
11.1. Sailkapen orokor batez gain, maila eta sexuaren araberakoa ere izango da.
11.2. Emakumezko naiz gizonezko mailako irabazleentzat garaikurra.
11.3. Sexu eta kategoria bakoitzeko irabazleentzat garaikurra, Getariako eta Zarautzeko aurrenari ere sarituz.
11.4. Parte hartzaile guztiek jasoko dute ur zeharkaldiko oroipen domina bana.
11.5. Garaikurren banaketa Munoa Plazan izango. Infantil Zeharkaldiko sari banaketa zeharkaldia hau amaitze izango da 10.30ak aldera eta Getaria-Zarautz Zeharkaldiko sari banaketa 13:30 inguruan.


12. ZIGOR eta AZKEN AIPAMENA:
12.1. Antolakuntzak edozein zigor jarri ahal izango du frogaturiko edozein irregulartasunen aurrean, Bai akredidatutatuko denboren inguruan zein beste edozein arlotan. Aurrerantzean ez da inor deskalifikatuko ordu eta 30min baino gehiago behar izateagatik itsas zeharkaldia bukatzeko. Hala ere, antolakuntzaren aldetik, segurtasuna bermatu nahian, aipatu dugun denbora betetzeko kapaz ikusten ez denari, parte ez hartzea aholkatzen diogu. AZPIMARRATZEARREN, 12.3 PUNTUA KONTUAN IZATEA AHOLKATZEN DUGU.
Honekin batera, hurrengo materialak debekatuta egongo dira:
• Tirak, “tape” edo tankerakoak.
• Erlojuak.
• Eskumuturrekoa, lepoko edo tankerakoak.
• FINA araudia betetzen ez duten bainujantziak (trajeak).
Erreklamazio guztiak bakarka aztertuko ditugu.
12.2. Antolakuntzak lehiaketa honetarako lehiaketa zuzendari bat izendatuko du, bertako aginte nagusia izango dena lehiaketaren antolaketan eta lehenengo epaileari ez dagozkion beste eginkizunetan.
12.3. Antolakuntzak ohartarazten du proba honek bere gogortasuna duela eta ur irekietako itsas zeharkaldiek dauzkaten arrisku guztiak dituela, hori dela eta, prestakuntza egokia izatea eskatzen da eta baita osasun egoera zuzena. Beraz, duintasunez bukatzeko gai ez direnei izena ez emateko aholkatzen da.
Antolakuntza exentu geratzen da zeharkaldiak partehartzaileei eragin diezaiokeen kalte eta erantzunkizunetatik, beraiek izanik izena ematearekoan bere buruaren arduradun.
12.4. Araudi honetan aurreikusten ez dena GIF-aren Ur Irekietako lehiaketetako araudian azaltzen denarekin eta FINA-ko ur irekitako araudi ofizialarekin beteko da. 

Sailkapena

Sailkapenen deskarga:

Aurreko edizioak

Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2018/07/22 . Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko.

erregistratu egin nahi dut

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Kontsultatu

Babesleak

  • Caja Rural
  • IETema
  • MP
  • SSH

Laguntzaileak

  • Impasse Multimedia Garapena
  • Urtzinox
  • LekuOna
  • MKL
  • Marea Urdina
  • Wime
  • GIF
  • Gurutze Gorria
  • Kaiku
  • Eroski

Erakundeak

  • Getariako Udala
  • Zarauzko Udala
  • Bizi bizia

PIE DE PAGINA