Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

  • Hasiera
  • II. VERTIZ FORD IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K - URBYCOLAN

II. VERTIZ FORD IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K - URBYCOLAN

2019/02/17
BANNER MEDIA

Antolatzailea

BIDASOA ATLETIKO TALDEA
Plaza Leandro Agirretxe N║1 Local N║8.
20304 - Irun (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Tel.: 625261351
batatletismo@gmail.com

Data: 2019/02/17
Ordua: 10:00
Mota: ATLETISMOA (ERDI MARATOIA)
Distantzia: 21,0975 KM
Irteera herria: Irun (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Helmuga herria: Irun (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Edizioa: I
Izen-ematea: Hasiera: 2018/09/11 (09:00)
Amaiera: 2019/02/16 (20:00)
Probako kupoa: 1500 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2005/02/17(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Irungo Artaleku Kiroldegia
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Zabaltza Plazan bilketa (irteeran) eta San Juan Plazan ematea (helmugan)
Web orria: http://www.mediamaratonirun.com

Izen-emate motak

  • 15 €MARATOI ERDIA 200 lehenak
  • 20 €MARATOI ERDIA 2019/01/15era arte
  • 24 €MARATOI ERDIA 2019/01/16tik 2019/02/10ra arte
  • 28 €MARATOI ERDIA 2019/02/11tik aurrera
  • 10 €10K 200 lehenak
  • 14 €10K 2019/02/10ra arte
  • 16 €10K 2019/02/11tik aurrera

Informazio gehigarria

 

II. VERTIZ FORD IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K - URBYCOLAN

 

SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldea eskualdeko atletismo klubak antolatu du, Irungo Udalaren laguntzarekin, IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K. 2019ko otsailaren 17an izango da, igande goizean. Vertiz Ford eta Urbycolan lasterketaren babesle ofizialek eman diguten laguntza eta izan duten inplikazioa eskertu nahi dugu froga hau aurrera atera ahal izateko.

Zirkuitu eder bat osatu dugu Irun zeharkatuko duena lehen bueltan, 10 kilometro justukoa (helmuga 10 k) eta bigarren buelta bat (buelta bera gehi zerbait erantsita) 11,0975 kilometrokoa. Lortu den zirkuituak 40 metroko desnibel pilatua soilik izango du, marka onak lortzeko egokia.

Maratoi erdian parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 16 urte da eta 10 kilometrokoan parte hartzeko 14 urte.
Parte-hartzea 1500 korrikalaritara mugatu da maratoi erdian eta 700 korrikalaritara 10 kilometrokoan.

BI LASTERKETEN IRTEERA 10.00 etan Zabaltza Plazan eta helmuga San Juan Plazan.

 

INSKRIPZIOAK:

Inskripzioak on-line irekiko dira www.kirolprobak.com atarian 2018ko irailaren 11an eta 2019/02/15ean, ostirala, itxiko da epea, 23:59an. Otsailaren 11, astelehena, baino lehenago egindako inskripzioek norberaren izenarekin pertsonalizatutako dortsala izango dute. EDONOLA ERE, korrikalarien kopuru maximora iritsitakoan itxiko dira (1500 maratoi erdian eta 700 10K). Proba egingo den egun berean irteeran izen-ematea egiteko aukerarik ez dago.

Zuzenean bertaratuta izena eman nahi dutenentzat, 3 saltoki dauzkagu: Bi Irunen, Leire Sport denda, Mendibileko zentro komertzialean, eta Bidasoa Atletiko Taldearen bulegoetan, Leandro Agirretxe plaza, 1-2. solairuan, 8. bulegoa, 9:00etatik 14:00etara; edo Hondarribian, Papycop paper-dendan, San Pedro kaleko 42 zenbakian. Dendan inskripzioak otsailaren 12an itxiko dira, asteartea.

Dendetako izen ematea 2019/01/01etik aurrera egin ahal izango dira.
Bidasoa Atletiko Taldeko bulegoetan izen ematea inkripzioen hasieratik.

Itzulketak: korrikalariaren titularitate aldaketa egin ahal izango da 2019/01/30 arte, eta 2019/02/01etik aurrera ezingo da inolako aldaketarik egin.

Inskripzioaren prezioa aldatu egiten da inskripzioa egiten den egunaren arabera, era honetan:

MARATOI ERDIA:

  • 15€   -   200 LEHEN IZEN EMATEAK  
  • 20€   -   2019/01/15-ra arte
  • 24€   -   2019/01/16-tik 2019/02/10-ra
  • 28€   -   2019/02/11-tik aurrera

 

10 K:

  • 10€   -   200 LEHEN IZEN EMATEAK   
  • 14€   -   2019/02/10-ra
  • 16€   -   2019/02/11-tik aurrera

 

SAILKAPENAK:

10K eta 21K lasterketa bakoitzean bereizitako sailkapenak egongo dira. 10K lasterketak sailkapen orokor bat izango du eta maratoi erdiak sailkapen globala eta kategorien araberako sailkapena izango du, hurrengo parametroen arabera:

  • SUB23 - 1997. urtean edo ondorengoetan jaioak.
  • SENIOR - 1984/02/17 eta 1996/31/12 daten artean jaioak.
  • BETERANOAK A - 1969/02/17 eta 1984/02/16 daten artean jaioak.
  • BETERANOAK B - 1969/02/16 baino lehen jaioak.

* Beteranoak A hurrengo kategoriak ditu barne: M35, M40, M45 eta W35, W40, W45

* Beteranoak B M50 eta W50 kategoriak eta zaharragoak

 

SARIAK:

MARATOI ERDIA: Garaikurra jasoko dute kategoria ABSOLUTOKO lehenengo hamar gizonezkok eta hamar emakumezkok eta sub23, beteranoak A eta beteranoak B kategorietako lehenengoek.

  • 1. Gizonezkoa / Emakumezkoa   -   Garaikurra + Oparia
  • 2. Gizonezkoa / Emakumezkoa   -   Garaikurra + Oparia
  • 3. Gizonezkoa / Emakumezkoa   -   Garaikurra + Oparia
  • 4-10. Gizonezkoa / Emakumezkoa   -   Garaikurra
  • 1. Sub23 Gizonezkoa / Emakumezkoa   -   Garaikurra
  • 1. Beterano A Gizonezkoa / Emakumezkoa   -   Garaikurra
  • 1. Beterano B Gizonezkoa / Emakumezkoa   -   Garaikurra

 

10 K: Garaikurra jasoko dute 10 kilometrotako lasterketako kategoria ABSOLUTOKO lehenengo hiru gizon eta emakumeek.

  • 1. Gizonezkoa/Emakumezkoa   -   Garaikurra + Oparia
  • 2. Gizonezkoa/Emakumezkoa   -   Garaikurra + Oparia
  • 3. Gizonezkoa/Emakumezkoa   -   Garaikurra + Oparia

 

KORRIKALARIAREN FERIA:

Lasterketaren aitzakiz, Palmera Montero gunean (Leandro Agirretxe plazan, 1znb) Korrikalarien Feria eder bat antolatuko dugu. Bertan denda ezberdinen arropa eta kirol oinetako stand-ak egongo dira,  adituen hitzaldiak egongo dira etab. Gainera partaideen korrikalarien poltsa banatuko den tokia izango da eta bertan dortsala, txipa, kontsigna pultsera, mapak, frogaren kamiseta, beherapen eta eskaintzak hainbat dendetan partaideentzat,... izango dute. Feria 16ean, larunbatan egingo da ordu hauetan:

  • OTSAILAK 16, LARUNBATA: 10.00 - 14.00
  • OTSAILAK 16, LARUNBATA: 16.00 - 20.00

Azken orduko inskripzioentzat eta aurrez jaso gabeko dortsal guztiak, lasterketa egunean zuzenean jasoko dira, irteerako gunean:

  • OTSAILAK 17, IGANDEA: 8.00 - 9.30

 

HERBIAK LASTERKETAN

Antolakuntzak parte hartzaileen esku herbi zerbitzua jarriko du. Herbi hauek erritmo ezberdinetan egingo dute korrika lasterkari bakoitzaren helburuak betetzen laguntzeko. Jarraituko dituzten erritmoak hurrengoak izango dira:

 

DUTXATZEKO, ARROPA JASOTZEKO ETA APARKATZEKO ZERBITZUAK:

Dutxak eta aldagelak Artaleku kiroldegikoak izango dira, irteera eta helmuga guneatik gertu.
Arropa jasotzeko eta kontsignatzeko zerbitzua egongo da irteeratik 50 metrora, Zabaltza plazan. Arropa hay bueltatuko dugu froga amaitzean helmugan, San Juanen.
Autoz bertaratzen direnei parking hauetakoren bat erabiltzea gomendatzen diegu: Irungo La Salle (doakoa), San Juan plaza, Ficoba (doakoa) edo Colon Ibilbidekoa. 

 

HOTELEN ESKAINTZA

Antolakuntzatik, asteburu borobil bat izateko, primerako hotel eskaintza bat jartzen dugu parte hartzaileen esku hurrengo Irungo hoteletan: Atalaia, Alcazar, Urdanibia eta ETH-Irun. PDF bat atxikitzen dugu prezio eta baldintzekin.

 

BAT-EKIN KORRIKA EGITEA SARIA DAUKA

Gure lasterketetan sarritan parte hartzen duzu? Baliteke orduan honako hau interesatzea.
“Plan Km+” ekimen berriarekin hasi gera. Honen helburu nagusia gure lasterketetan parte hartzen duzutenei saritzea da.

Nola? Oso erraz.
Guk antolatutako lasterketa bakoitzari puntu kopuru bat egokitu diegu. Horrela, lasterketa bakoitzean parte hartzerakoan egokitu zaizkion puntu horiek irabaziko dituzue. Ondoren, puntu guzti hauek beste lasterketeten inskripzioetan edo klubeko arroparen truk aldatu izango dira.

Nork parte hartu dezake?
Holako eskaintzetetan edo eta klubeko beste abantailetan parte hartzeko SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldearen bazkide izan behar duzu. Horretarako, gure web guneko bazkide atalean apuntatu.
+INFO

Ibilbidearen mapa

Dokumentu atxikiak

Probako irudiak

  • BAT

Aurreko edizioak

Proba honi dagozkion ligak

Izen-ematea

Saioa hasi behar duzu izena emateko.

Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko.

erregistratu egin nahi dut

Zure izen-ematea egiaztatu

Parte-hartzaileen zerrenda eta proban izena eman duzun egiaztatu.

Kontsultatu

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Kontsultatu

Babesleak

  • BAT
  • BAT
  • BAT
  • BAT
  • VERTIZ
  • VERTIZ
  • URBYCOLAN
  • URBYCOLAN
  • SUPER AMARA
  • SALTO SYSTEMS
  • AGUAS TXINGUDI
  • COCA COLA
  • POWERADE
  • BIDASHOP
  • KIROLPROBAK
  • DV
  • FULLGAS
  • LEIRE SPORT
  • BROOKS
  • ANETO
  • ARPE
  • ELIKASPORT
  • ZINNIA
  • TELEPIZZA

Erakundeak

  • AYUNTAMIENTO DE IRUN

PIE DE PAGINA