Kirolak.net

2019/03/31

IV. SALTO SYSTEMS ERRELEBO LASTERKETA - IRUN

BANNER RELEVOS
Antolatzailea
BIDASOA ATLETIKO TALDEA
Plaza Leandro Agirretxe Nº1 Local Nº8.
20304 - Irun
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 625261351
batih@telefonica.net
Lasterketaren datuak
Data: 2019/03/31
Ordua: 10:45
Mota: ATLETISMOA (PROBA MOTZAK)
Distantzia: 4x1milla
Irteera herria: Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: IV
Izen-ematea: Hasiera: 2019/02/11 (09:00)
Amaiera: 2019/03/30 (20:00)
Probako kupoa: 600 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2006/01/01(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Bai
Talde bakoitzeko lagun kopurua: 4
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Artaleku Polikiroldegia
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Luis Mariano Kalea
Izen-emate motak
  • 4x1milia enpresa / kuadrilaren izen ematea (28€ taldea) 7 €
Informazio gehigarria

Super Amara Bidasoa Atletiko Taldea eskualdeko atletismo klubak antolatu du, Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Salto Systems-ek babestuta, IV. Erreleboetako Salto Systems Lasterketa. 2019ko martxoaren 30ean izango da, igande goizarekin. Gainera, Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Adegiren, Aspegiren, eta Kirol Egokituen Federazioaren kolaborazioa ere badugu.

Igande goiz osoko saioa egingo da Irun erdialdean, non herritar gehienek hartu ahalko dute parte. Goiz-goizean ibilaldi osasuntsu bat egingo da adinekoentzat, 4x1 miliako lasterketak eta bikoteko 3 miliako lasterketa kirolarientzat, desgaitasuna dutenentzako eta adimen urrituentzako lasterketak, familientzako milia solidario bat eta atletismoko igande sasoi bat txikientzat.

Lasterketei dagokienez, bi eratakoak izango dira: Erreleboetako 4x1 miliako lasterketa eta bikoteko 3 miliako lasterketa. Sailkapen bereiztuak egingo dira enpresentzat eta ekipo /taldeentzat eta milia Atletismoko Gipuzkoako Federazioko epaileek homologatua egongo da.
 

ERRELEBOETAKO 4X1 MILIAKO LASTERKETA

Taldeak 4 pertsonaz osatuak egongo dira; pertsona bakoitzak milia bat korrituko du (1609,344 m). Lehenengo korrikalaria eskuan lekukoa duela aterako da irteera arkutik. Lekuko horrek txip bat izango du eta horrek markatuko ditu denbora partzialak eta taldearen denbora globala. Bigarren korrikalaria bere kidearen zain egongo da antolakuntzak markatutako lekuko-aldaketarako zonan (helmuga baino 20 metro lehenago). Lekukoaren aldaketa zona horretan egingo da eta horrela jarraian hirugarren eta laugarren korrikalariekin.

Lasterketa mota bakoitzean (enpresak eta taldeak) hiru sailkapen egongo dira: Gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak. Sexu desberdineko partaide bakarra nahikoa da ekipo mistoa osatzeko. Lehenengo korrikalaria irteten denetik azkeneko korrikalaria helmugara iritsi arteko denbora osoaren arabera osatuko da sailkapena.

 

Talderik ez duzu? Guk bat osatuko dizugu.

Gure lasterketan parte hartu nahi baduzu, baina ez duzu jende nahikoa biltzen talde bat osatzeko, ez kezkatu. Email bat batih@telefonica.net helbidera bidali zure izen-abizenekin, zein modalitatean parte hartu nahi duzun eta zure gutxi gorabeherako marka distantzia horretan. Taldea bilatzen duten denen artean osatuko ditugu. 

 

LASTERKETAREN ORDUTEGIAK:

  • 10h00 Ttippi-ttappa Ibilaldi Osasuntsua
  • 10h45 4x1 miliako lasterketa (kuadrilak eta enpresak)
  • 11h30 1 miliako lasterketa handbike eta aulkidunentzat
  • 11h45 ½ miliako lasterketa desgaitasun intelektuala dutenentzat
  • 12h00 Bikoteko 3 miliako lasterketa
  • 12h45 Familientzako milia solidarioa
  • Atletismoko Igande Sasoi goiz osoan zehar

*Zuen lasterketa baino 10 minutu lehenago aurkezpen-eremuetan (mapan adieraziak) egon behar duzue, antolatzaileek dagokizuen lekuetan bana zaitzategun.

 

IZEN-EMATEKO ERA:

Taldeko partaide batek talde osoaren izen-ematea egin beharko du (4 taldekideena). Izena emateko garaian taldeko 4 kideek eman beharko dute izena, errelebo bakoitzaren ordena adieraziz. 1, 2, 3 eta 4 zenbakiz adieraziko dira 4x1 miliako erreleboak. Edozein aldaketa, adierazi egin beharko da korreo bat bidaliz helbide honetara: batatletismo@gmail.com.

Inskripzioaren prezioa:

  • 7€ lasterketari bakoitzak - 28€ talde bakoitzak. 4x1 miliako erreleboak

 

Izen-ematean, sartuta dago:

  • 4 dortsal errelebo lasterketako partaide bakoitzarako
  • 4 kamiseta opari errelebo lasterketarako 
  • 4 lasterketarientzako asegurua errelebo lasterketarako 
  • Lekuko-txip bat talde bakoitzeko
  • Jan-edanak helmugan
  • Kontsigna-zerbitzua
  • Dutxa eta aldagela zerbitzua
  • Iñigo Lavadoren Singular jatetxean lasterketa ondoren egingo den bazkari berezirako izena emateko aukera

Oharra: Enpresek izena emateko, beharrezkoa da enpresakoa dela akreditatzea Giza Baliabideetako departamentuak egindako gutun/ziurtagiriaren bidez, eta e-mailez hona bidaltzea: batatletismo@gmail.com. 

2.oharra: enpresa txiki edo autonomoentzat aukera dago beste enpresa batekin elkartu eta taldea osatzeko.

 

DORTSALAK ETA LEKUKO-TXIPA JASOTZEA

Palmera Monteroko Zentro Zibikoan jaso ahal izango dira (Leandro Agirretxe plaza,1):

  • MARTXOAREN 30EAN, LARUNBATEAN: 10.00 -13.00

Dortsala eta txipa jasotzeko, NAN aurkeztu beharko da derrigorrez.

  • Larunbatean jaso gabe dauden dortsal eta lekuko guztiak zuzenean jaso ahal izango dira lasterketan, irteera-gunean (Zabaltza plaza) 08:00etatik aurrera. 

 

SARIAK:

Lasterketako sariak hurrengoak izango dira:

  • 4x1 miliako 1en gizonezko, emakumezko eta enpresa mistoa. Garaikurra + Oparia
  • 4x1 miliako 1en gizonezko, emakumezko eta kuadrila mistoa. Garaikurra + Oparia
  • 1en gizonezko, emakumezko eta Bikote mixtoa 3 miliako bikote lasterketan. Garaikurra + Oparia
  • 2. gizonezko, emakumezko eta Bikote mixtoa 3 miliako bikote lasterketan. Garaikurra + Oparia
  • 3. gizonezko, emakumezko eta Bikote mixtoa 3 miliako bikote lasterketan. Garaikurra + Oparia
  • Milia batean 1en Handbike-a (gizon eta emakumea). Garaikurra + Oparia
  • Milia batean 1en Gurpil-aulkia (gizon eta emakumea). Garaikurra + Oparia

 

DUTXATZEKO, ARROPA JASOTZEKO ETA APARKATZEKO ZERBITZUAK

Dutxak eta aldagelak Artaleku kiroldegikoak izango dira, irteera eta helmuga gunearen ondoan.
Arropa jasotzeko eta kontsignatzeko zerbitzua egongo da irteeratik 50 metrora, Luis Marianon.
Autoz bertaratzen direnei parking hauetakoren bat erabiltzea gomendatzen diegu: Irungo La Salle (doakoa), San Juan plaza, Ficoba (doakoa) edo Colon Ibilbidea. 

Ibilbidearen mapa
Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
BAT
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2019/03/31.

Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
SALTO SALTO SALTO SALTO BAT SUPER AMARA DIPU ADEGI ASPEGI KIROLPROBAK DV COCACOLA AGUAS TXING SINGULAR ANETO FILIPINOS GB SALUD OSAKIDETZA OSALAN KEMEN KEMEN FULLGAS
Laguntzaileak
AYUNTAMIENTO IRUN