Kirolak.net

2019/08/31

XLIII GUADALUPEKO IGOERA - LABORAL KUTXA

BANNER GUADALUPE
Antolatzailea
BIDASOA ATLETIKO TALDEA
Plaza Leandro Agirretxe Nº1 Local Nº8.
20304 - Irun
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 625261351
batih@telefonica.net
Lasterketaren datuak
Data: 2019/08/31
Ordua: 18:00
Mota: ATLETISMOA (PROBA MOTZAK)
Distantzia: 4.720 m
Irteera herria: Hondarribia (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Hondarribia (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: XLIII
Izen-ematea: Hasiera: 2019/05/02 (12:00)
Amaiera: 2019/08/30 (20:00)
Probako kupoa: 500 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2005/08/31(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Ez
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Irteeran. Jostaldi Pilotalekuan
Web orria: http://WWW.ATLETISMOBAT.COM
Izen-emate motak
  • 2019/08/02tik 2019/08/30ra arte egindako izen emateak 12 €
  • Probaren egunean bertan 16 €
Informazio gehigarria

Super Amara Bidasoa Atletiko Taldea eskualdeko atletismo elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Guadalupeko Igoeraren XLIII. edizioa antolatu du 2019ko Abuztuaren 31eko arratsalderako.

Hondarribiko festei ongi etorria emateko helburua dauka lasterketa hau, festak kirola egiten hasteko asmoarekin. 4,720 kilometroko luzeera daukan goranzko ibilbide ederra daukagu, Jostaldiko Frontoitik hasita, Guadalupeko santutegira arte.
Bi lasterketa mota egongo dira: Haurrentzako lasterketak Hondarribiko harresiaren inguruan, eta Guadalupeko Igoeraren lasterketa herrikoia. Haur guztiak hamaiketako bat izango dute sari moduan eta frogaren kamiseta teknikoa helduentzat.
Haurren froga 16 ordutik aurrera izango da eta helduen lasterketa herrikoia 18etatik aurrera.


BANAKA INSKRIBATZEKO MODUA

Inskripzioa on-line irekiko da helbide honetan: www.kirolprobak.com maiatzaren 2tik aurrera. Izen emateak abuztuaren 30an itxiko dira (20:00etan) eta proba egingo den egun berean inskripzioa egin ahal izango da irteera puntuan (Jostaldi Frontoian) zertxobait gehiago ordainduz.

KOADRILAN INSKRIBATZEKO MODUA

Koadrilak 4 parte hartzailezkoak izango dira. Koadrilaren inskripzioa egin beharko da bertako atleta guztiek Kirolprobak atalean edota irteera puntuan banaka izena eman eta gero. Inskripzio hau frogako egunean irteera gunean egin behar da, koadrilaren izena eta koadrila osatzen duten lasterkarien izen-abizenak eta dortsalak adieraziz.


DORTSALAK JASOTZEA ETA DERRIGORREZKO TXIPA

Abuztuaren 30a, ostirala, baino lehen eginiko inskripzio haientzat, lasterkariaren poltsa Bidasoa Atletiko Taldearen egoitzan (Ramon Iribarren kalea 4 zenbakia, behe atzekaldean) jaso ahal izango da, ondorengo egun eta orduetan: 

  • ABUZTUAK 30, OSTIRALA: 17.00 - 20.00 

Abuztuak 29a, osteguna baino beranduago eginiko inskripzioetan eta ordura arte jaso ez diren ganointzeko lasterkariaren poltsak, zuzenean lasterketa egunean jasoko dira, irteera gunean.

  • ABUZTUAK 31, LARUNBATA: 16.30 - 17.45 

 

SARIAK

Kategoria bakoitzeko bost lehenak (emakumezkoak eta gizonezkoak) garaikurra izango dute.
Bi bazkari / afari bi lehen sailkatutako kuadrilentzako 4 partaideentzat emango dira.
Opari ugari zozketatuko dira frogaren partaide guztien artean.
 

ARROPA JASOTZEKO ZERBITZUA

Irteeran ibilgailu bat egongo da nahi duten partaideek euren arropa, motxila edo ekipajea utzi ahal izateko. Helmugan partaide bakoitza bere gauzak jasotzeaz arduratuko da.

 

BAT-EKIN KORRIKA EGITEA SARIA DAUKA

Gure lasterketetan sarritan parte hartzen duzu? Baliteke orduan honako hau interesatzea.
“Plan Km+” ekimen berriarekin hasi gera. Honen helburu nagusia gure lasterketetan parte hartzen duzutenei saritzea da.

Nola? Oso erraz.
Guk antolatutako lasterketa bakoitzari puntu kopuru bat egokitu diegu. Horrela, lasterketa bakoitzean parte hartzerakoan egokitu zaizkion puntu horiek irabaziko dituzue. Ondoren, puntu guzti hauek beste lasterketeten inskripzioetan edo klubeko arroparen truk aldatu izango dira.

Nork parte hartu dezake?
Holako eskaintzetetan edo eta klubeko beste abantailetan parte hartzeko SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldearen bazkide izan behar duzu. Horretarako, gure web guneko bazkide atalean apuntatu.
+INFO

Ibilbidearen mapa
Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
BAT
Erlazionatutako probak
Izen-ematea

Saioa hasi behar duzu izena emateko.

Zure izen-ematea egiaztatu

Parte-hartzaileen zerrenda eta proban izena eman duzun egiaztatu.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
BAT BAT BAT BAT SUPER AMARA AGUAS TXINGUDI COCA COLA POWERADE TELEPIZZA LABORAL KUTXA
Erakundeak
AYUNTAMIENTO HONDARRIBI