Kirolak.net

2019/10/05

INMOBILIARIA URME - XXI. TXINGUDI KORRIKA + ROLLERS

BANNER TK
Antolatzailea
BIDASOA ATLETIKO TALDEA
Plaza Leandro Agirretxe Nº1 Local Nº8.
20304 - Irun
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 625261351
batih@telefonica.net
Lasterketaren datuak
Data: 2019/10/05
Ordua: 16:30
Mota: ATLETISMOA (10 KM)
Distantzia: 10 Km
Irteera herria: Hendaye (Pyrénées-Atlantiques)
Helmuga herria: Hondarribia (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: XXI
Izen-ematea: Hasiera: 2019/04/01 (12:00)
Amaiera: 2019/10/04 (20:00)
Probako kupoa: 750 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2004/12/31(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Hondartzako Polikiroldegian Helmuga Ondoan
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Hendaiako Irteeran
Web orria: http://www.atletismobat.com
Izen-emate motak
  • Dortsal Txipa 2019/09/01 baino lehen 11 €
  • Dortsal Txipa 2019/09/02 eta 2019/10/04 artean 13 €
  • EGUNEKO IZEN EMATEA 18 €
Informazio gehigarria

INMOBILIARIA URME - XXI TXINGUDI KORRIKA + ROLLERS

Irungo eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club-ak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren babesarekin, TXINGUDI KORRIKAREN XXI. EDIZIOA antolatu dute 2019ko Urriaren 5ean –larunbata- Hendaia eta Hondarribia, Irundik pasatuz, elkartuko dituena 10 kilometroko ibilibide zoragarri batean.

Aurten ere txikientzako lasterketak antolatuko ditugu Gal futbolzelaiaren inguruan Urriak 5eko larunbat goizean. Informazio gehiago eta izen emateak V. TXINGUDI KORRIKA TXIKI -ean.

Lasterketa arratsaldeko 16:30 etan hasiko da Hendaiako Florida inguruan (Rue des Orangers) irteera izanda eta Hondarribiko Hondartza atletismo pistan helmuga. Patinatzaileek korrikalariak baino 10 minutu lehenago izango dute irteera, hau da, 16:20 tan.

Edizio honetako lasterketaren kamiseta tekniko bat oparituko diegu partaide guztiei.

Irungo Mendibil zentro komertzialeko Leire Sport dendan edo Hondarribiko Papycop papertegian (San Pedro kalea,42), ere lasterketarako inskripzioa egin ahal izango da

Pertsonalki Bidasoa Atletiko Taldeko bulegoetan izena emateko aukera ematen dugu, Leandro Agirretxe plaza 1. znb, 2. solairua, 8. bulegoa (Palmera Montero eraikina), hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 9.00tik 14.00ra.

Dendetan izen emateko aukera Irailak 1etik aurrera.
Bidasoa Atletiko Taldeko bulegoetan izen emateko aukera inskripzioen hasieratik.

 

DORTSAL-TXIPA JASOTZEA

Bidasoa Atletiko Taldearen egoitzan ( Dunboako Ramon Iribarren kalean, 4. Zenbakia, baxu atzealdea) izen ematea Urriak 3, osteguna, baino lehen egin bada.


JASOTZEKO ORDUAK ETA EGUNAK

  • Urriak 4, ostirala: 17.00 -21.00

Urriaren 3a, osteguna, baino beranduago eginiko inskripzioetan eta ordurako ez jasotako gainontzeko dortsal eta txip guztiak, lasterketa egunean banatuko dira, irteera gunean, 15:00etik 16:15era bitartean.

  • Urriak 5, larunbata: 15.00 - 16.15

 

SARIAK

  • 10 lehenengo gizon sailkatuak
  • 10 lehenengo emakume sailkatuak
  • 3 lehenengo roller gizon sailkatuak
  • 3 lehenengo roller emakume sailkatuak
  • 3 lehenengo handbike edo aulki gizon sailkatuak
  • 3 lehenengo handbike edo aulki emakume sailkatuak
  • Irun, Hondarribia eta Hendaiako lehen gizon sailkatuak
  • Irun, Hondarribia eta Hendaiako lehen emakume sailkatuak

Partaide guztien artean opari ugari zozketatuko dira



HERBIAK LASTERKETAN

Antolakuntzak parte hartzaileen esku herbi zerbitzua jarriko du. Herbi hauek erritmo ezberdinetan egingo dute korrika lasterkari bakoitzaren helburuak betetzen laguntzeko. Jarraituko dituzten erritmoak hurrengoak izango dira:

  1.   3.45 mila bakoitzeko. 10 kilometroak 37:30tan betetzeko
  2.   4.00 mila bakoitzeko. 10 kilometroak 40:00tan betetzeko
  3.   4.30 mila bakoitzeko. 10 kilometroak 45:00tan betetzeko
  4.   5.00 mila bakoitzeko. 10 kilometroak 50:00tan betetzeko

 

APARKATZEKO GUNEAK

Ibilgailua helmugan uztea gomendatzen da (Hondarribia) non bi aukera dauden:

  • “Bentako” aparkalekua. Hendaiara hurbiltzen duen txalupa bertan hartu liteke.
  • Hondartza Kiroldegiaren inguruko aparkalekua (Kirol kaia eta hondartzaren inguruan). Hurbilean partaideak Hendaiara eramango dituen autobusaren irteera puntua egongo da. 


ITSASONTZI ZERBITZUA

“Bentako” aparkaleku ondoan dagoen moilatik 15 minuturo irteten da. Prezioa: 1.90€. Sokoburura (Hendaia) 7 bat minututan heltzen da (hortik irteera puntura joanez 300m daude). Azken joan etorria 19.30etan.


AUTOBUS ZERBITZUA

Antolatzaileek partaideen esku 3 autobus jarriko dituzte irteera puntura joateko. Gutxi gora beherako irteera ordutegiak:

  1. 14.45 etan
  2. 15.00 tan
  3. 15.15 etan

Irteera: Butron pasealekuaren hasierako autobus geltokia (Hondartzako aparkalekutik gertu).
Bidaiaren prezioa: 1.50 €


EKIPAJE GARRAIO ZERBITZUA

Irteeran ibilgailu bat egongo da nahi duten partaideek euren arropa motxila eta ekipajea utzi ahal izateko. Helmugan partaide bakoitza bere gauzak jasotzeaz arduratuko da.


DUTXA ETA ALDAGELA ZERBITZUA

Hondartza kiroldegia kiroldegiko aparkalekuaren parean dago eta partaideek bertako dutxa zein aldagelak erabili ahal izango dituzte.


KAMISETAK OPARI

Oparitutako kamiseta, dortsal-txipak jasotzerakoan emango da. Honen ondorioz, korrikalariaren poltsa frogaren eguna baino lehen jasotzea gomendatzen da klubaren egoitzean eta aipatutako ordutegian.

 

BAT-EKIN KORRIKA EGITEA SARIA DAUKA

Gure lasterketetan sarritan parte hartzen duzu? Baliteke orduan honako hau interesatzea.
“Plan Km+” ekimen berriarekin hasi gera. Honen helburu nagusia gure lasterketetan parte hartzen duzutenei saritzea da.

Nola? Oso erraz.
Guk antolatutako lasterketa bakoitzari puntu kopuru bat egokitu diegu. Horrela, lasterketa bakoitzean parte hartzerakoan egokitu zaizkion puntu horiek irabaziko dituzue. Ondoren, puntu guzti hauek beste lasterketeten inskripzioetan edo klubeko arroparen truk aldatu izango dira.

Nork parte hartu dezake?
Holako eskaintzetetan edo eta klubeko beste abantailetan parte hartzeko SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldearen bazkide izan behar duzu. Horretarako, gure web guneko bazkide atalean apuntatu.
+INFO

Ibilbidearen mapa
Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
tk
Erlazionatutako probak
Izen-ematea

Saioa hasi behar duzu izena emateko.

Zure izen-ematea egiaztatu

Parte-hartzaileen zerrenda eta proban izena eman duzun egiaztatu.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
BAT URPEAN BAT URPEAN URME SUPER AMARA ZAISA AGUAS TXINGUDI COCA COLA POWERADE TELEPIZZA DV KIROLPROBAK FULLGAS OBRAS ESPECIALES
Laguntzaileak
irun hendaia hondarribia