Kirolak.net

2019/10/05

VIII. SAPUBIKE MTB DURANGO

KARTELA
Antolatzailea
CLUB CICLISMO SAPUBIKE DE DURANGO
Askatasun Etorbidea nº46.
48200 - Durango
(Bizkaia/Vizcaya)
Tel.: 630038299
sapubike@durangomtb.com
Lasterketaren datuak
Data: 2019/10/05
Ordua: 09:00
Mota: TXIRRINDULARITZA (BTT)
Distantzia: 35km
Irteera herria: Durango (Bizkaia/Vizcaya)
Helmuga herria: Durango (Bizkaia/Vizcaya)
Edizioa: VIII
Izen-ematea: Hasiera: 2019/09/11 (15:00)
Amaiera: 2019/10/03 (23:59)
Probako kupoa: 400 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Bai (1920/10/05(e)tik eta 2001/10/05(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: TABIRAKO IGERILEKUAK TABIRABIDE KALEA 60, DURANGO
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: http://www.sapubike.com
Izen-emate motak
  • BAKARRA 15 €
Informazio gehigarria

 

A R A U D I A

 

 

  • VIII DURANGOKO SAPUBIKE MTB MARTXA, G95681904 IFZ zenbakidun Durangoko Sapubike Bizikleta taldeak antolatzen duen mendiko bizikleta martxa ez lehiakorra da.
  • Frogaren irteera Tabira Parkean, Durangon (Bizkaia) urriaren 5ean, goizeko 9:00etan izango da. Frogak 27 Km dituen ibilbide laburra eta 35Km dituen ibilbide luzea izango ditu.
  • Frogan parte hartu ahal izateko gutxienez 14 urte euki behar dira. 2019ko urriaren 5ean 14-17 urte bitartean dituzten txirrindulariek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute, froga ospatzen den egunean goizeko 7.30etatik-8.45etara Tabira Parkean ezarriko den izena emateko gunean.
  • Gehienez 400 txirrindularik parte hartuko dute. Izena eman ez duen txirridularia, bere ardurapean jardungo da eta ez ditu eskuratuko emango diren opari ez eta garaikurrak ere.
  • Izena emateko bi era daude:
  1. AURRETIAZKO IZEN EMATEA (irailaren 11tik urriaren 3ra): www.sapubike.com edo www.kirolprobak.com web guneetan online bidezko izen ematea eginez eta 15 euro ordainduz. Bizkarrekoak urriaren 4an 18:00ak 21:00ak bitartean lokalean (Askatasun Etorbidea 46, Durango) jasotzeko aukera egongo da, edota frogaren egun berean 7.30ak 8.45ak bitartean TABIRA parkean ezarriko den izen emate gunean.
  2. EGUNEAN BERTAN IZENA EMATEA (urriak 5): Tabira Parkean ezarriko den izen emate gunean, fitxa betez eta 18€ ordainduz. Aukera hau plaza libreak egonez gero, soilik izango da posible.
  • Ibilbidea zirkularra izango da eta bi aukera izango ditu:
  1.  IBILBIDE LUZEA: 35km eta 1.500 metroko desnibel positibo metatua.
  2. IBILBIDE LABURRA: 27km eta 1.200 metroko desnibel positibo metatua.
  • 18.Kilometroan bi ibilbideentzako ano-hornidura tokia egongo da.
  •  Antolakuntzak ezarritako denboran 25. Kilometrora iritsi ez den txirrindulari orok froga utzi beharko du.
  • Kaskoaren erabilera derrigorrezkoa da.
  • Txirrindulariek frogak dirauen bitartean istripu-asegurua eta mediku-asistentzia eukiko dute.
  • Txirrildulariek ingurumena errespetatu behar dute eta bizikletarekin markatutako ibilbidetik soilik igaro ahal izango dira. Ondakinak dagokien edukiontzietara bota beharko dituzte.
  • Ibilbidea trafikora irekita egongo da, hortaz, txirrindulariek ibilbide guztian zehar zirkulazio-kodea errespetatzera behartuta daude. Bereziki segurtasun indarrek eta martxaren antolakuntzak ematen dituen araubideei kasu eginez.
  • Txirrindulariek aipatutako arauak ez beteatzeagatik eragindako kalteen konponketa ez da antolakuntzaren erantzukizuna izango. Halaber, antolakonutzak ez du erantzunik izango datozen kasuetan: aurreiazko miñengatik, txirrindulariak zuhurtziagabekeriaz jokatuz gero, arauei muzin eginez jardunez gero etab.
  • Txirrindulariek ibilbidea egiteko behar izan duten denbora ez da zenbatuko. Martxa bitartean parte-hartzaile guztien artean zozketa bat burutuko da. Opariak txirrindularitzarekin zerikusia duten gauzak izango dira. Oparidun dortsalen zenbakiak meta gunean argitaratuko dira.
  • Norberaren irudirako eskubidea: Erreglamendu hau onartzean txirrindulariak martxaren antolakuntzari martxa egiten ari den bitartean argazkiak eta bideoak ateratzera baimentzen dio. Honez gain, bere irudia martxaren promoziorako eta medioetan (TB, egunkarietan, interneten…) iñolako konpentsazio ekonomikorik jaso gabe, zabaltzeko baimena emango du behin araudi hau onartuta.
  •  Antolakuntzak ordutegiak, distantziak eta ibilbideak aldatzeko eskubidea izango du.
  • Ibilbide guztia norabide-seinalez markatuta egongo da. Antolakuntzak txirrindulariak laguntzeko txirrindulariak eta ibilgailuak prest eukiko ditu.
  • Dutxak eta bizikletak garbitzeko mahukak egongo dira.
  •  Txirrindulari orok antolakuntzak ezartzen dituen arauak bete beharko ditu.
  • Antolakuntzak erreglamendu honetan jasotzen ez diran gorabeherak, ebatziko ditu.
  • DURANGOKO VIII SAPUBIKE MTB MARTXAn partehartzeak, aipatutako arau guztiak berariaz onartzea ekarriko du. Arau hauek ez ezagutzeak ez du partehartzailea bere betetzeko beharraz salbuesten. Arau guzti hauek betetzen ez dituen korrikalaria martxatik kaleratuko da.

WWW.SAPUBIKE.COM

Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
LOGO
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2019/10/05.

Proba honek ez du sailkapenik.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu