Kirolak.net

2013/10/05

XV TXINGUDI KORRIKA + ROLLERS

Antolatzailea
BIDASOA ATLETIKO TALDEA
Plaza Leandro Agirretxe Nº1 Local Nº8.
20304 - Irun
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 625261351
batih@telefonica.net
Lasterketaren datuak
Data: 2013/10/05
Ordua: 16:30
Mota: ATLETISMOA (10 KM)
Distantzia: 10 Km
Irteera herria: Hendaye (Pyrénées-Atlantiques)
Helmuga herria: Hondarribia (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: XV
Izen-ematea: Hasiera: 2013/07/29 (16:00)
Amaiera: 2013/10/04 (20:00)
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Hondarribiko Polikiroldegian Helmuga Ondoan
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Hendaiako Irteran
Web orria: http://www.atletismobat.com
Izen-emate motak
  • Txip horiarekin 10 €
  • Alokatutako txiparekin 12 €
  • EGUNEKO IZEN EMATEA 15 €
Informazio gehigarria

PARTAIDEENTZAKO INFORMAZIO INTERESGARRIA

 

ARAUDIA

Irungo eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Gure Ikastolak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren babesarekin, TXINGUDI KORRIKAREN XV. EDIZIOA antolatu dute 2013ko urriaren 5ean –larunbata- Hendaia eta Hondarribia, Irundik pasatuz, elkartuko dituena.

1. Izen-emateak: Izena emateko epea ostegunean, hilak 3, itxiko da, 20:00etan, inskripzio-tokietan; eta irteera tokian egiten diren inskripzioen kasuan, 16arte irteeran.
Aurretiko inskripzioek 10 € (txip horia) eta 12€ (zuria) balioko dute eta egun berean irteera tokian egiten diren inskripzioek 15 €.  ROLLERS INTERNET BAKARRI

2. Parte-hartzaile guztiek ezinbestean eraman beharko dute aurrealdean, ondo ikusteko moduan jarrita, antolatzaileek emandako dortsala eta dagokien txipa oinetakoen lokarrietan jarrita. Betekizun hori betetzen ez dutenak ez dira sailkatuko.

3. Probak 10 km inguru dauzka eta asfalto gainean egingo da.

4. Atleta guztiek irteerako epaileen aginduetara egon beharko dute proba eguneko 16.30ak baino 10 minutu lehenago, 16.20ak ordu Rollers, horretan irtengo baita.

5. Antolakuntzak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango du inguruabarrek hala egitea eskatzen badute.

6. Kategoriak: Bi kategoriatan sailkatuko dira parte-hartzaileak: gizonezkoak eta emakumezkoak. 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu.

7. Sariak. Garaikurrak, sailkatzen diren lehendabiziko hamar gizonezkoentzat eta lehendabiziko hamar emakumezkoentzat. Lehenengo hiru rolerrak.
    Garaikurra izango du, era berean, hiri bakoitzeko (Irun, Hondarribia eta Hendaia) lehen sailkatzen den gizonezkoarentzat eta lehen sailkatzen den emakumezkoarentzat, eta Antolakuntzak jar ditzakeen beste sari batzuk.

8. Irteera ematen denetik 1.15 ordutara itxiko da kontrola.

9. Araudi honetan jasotzen ez den gainerako guztian GAFeko eta IAAFeko arauak aplikatuko dira.

10. Proba honetako parte-hartzaileek Araudi hau onartzeko konpromisoa hartzen dute.


ARAUTEGI BEREZIA PATINATZAILEENTZAT

1. artikulua
Txingudi Korrika patinetan, edizio honetan, bete beharreko arautegia korrikalarientzako probaren arautegi orokorra izango da (jarraitu link hau arautegia ikusteko), baina jarraian aipatzen diren puntuak ere bete egin behar dira:

2. artikulua
Kasko zurruna erabiltzea derrigorrezkoa da, eta babesgarriak erabiltzea gomendatzen da.

3. artikulua
Txingudi Korrika patinetan parte hartzeko gutxienez 16 urte beteta eduki behar da, proba egingo den eguna baino lehen (2013/10/05).

3. artikulua
Dortsala aurrealdean jarriko da, horrela, bai zenbakia eta bai babeslearen izena ikusteko moduan egoteko.
Txipa orkatilan lotuko da. Txip hori antolakuntzari itzuli beharko zaio helmuga igaro ondoren.

4. artikulua
Patinatzaileen irteera ordua korrikalariena baino 10’ lehenago emango da, hau da, 16:20ean.

5. artikulua
Sailkatu ahal izateko, gehienez, ordubeteko denbora egongo da. Lehenengo korrikalaria patinatzaileren baten parera iristen bada, korrikalariek okupatutako erreitik zirkulatu ahal izango dute patinatzaileek, ahal bada haiei trabarik egin gabe eta ibilbidean zehar ustekabeko maniobrarik ez egiten saiatuz.

6. artikulua
Txingudi Korrika patinetan lasterketa herrikoia da, patinatzaileak maila fisiko eta tekniko jakin bat edukitzea eskatzen duena. Ibilbidean zehar antolakuntzako jendea egongo da eta epaileak ere bai, eta ahalmena izango dute maila tekniko eskasa erakusten duen eta bere integritatea nahiz beste parte hartzaileena arriskuan jar dezakeen edozein parte hartzaile lasterketatik ateratzeko.
Gogora dezagun, herrikoia izanik ere, Txingudi Korrika lasterketa bat dela, ez paseo bat. Beharrezkoa da (eta derrigorrezkoa) frenatzen jakitea eta errepidetik taldean eroso ibiltzen jakitea.

7. artikulua
Erabat debekatuta dago txirringen eta motordun ibilgailuen tiraldiaz aprobetxatzea, baita horietako edozeini eustea ere, eta hala eginez gero deskalifikatuta geldituko da.



CHIP BANAKETA PARTAIDEEI
Urriaren 3an osteguna klubaren egoitzan 17etatik 20etara
Urriaren 4an ostirala klubaren egoitzan 17etatik 20etara.

C/ Ramon Iribarren nº 4 Bajo Trasera (Dumboa)

Lasterketa egunean irteeran 15etatik 16.15etara.


APARKATZEKO GUNEAK
Ibilgailua helmugan uztea gomendatzen da (Hondarribia) non bi aukera dauden:
1.- “Bentako” aparkalekua. Hendaiara hurbiltzen duen txalupa bertan hartu liteke.
2ª.- Hondartza Kiroldegiaren inguruko aparkalekua (Kirol kaia eta hondartzaren inguruan). Hurbilean partaideak Hendaiara eramango dituen autobusaren irteera puntua egongo da.

ITSASONTZI ZERBITZUA
“Bentako” aparkaleku ondoan dagoen moilatik 30 minuturo irteten da. Prezioa:1.70 €. Sokoburura (Hendaia) 7 bat minututan heltzen da (hortik irteera puntura joanez 300m daude). Azken joan etorria 20etan.

AUTOBUS ZERBITZUA
Antolatzaileek partaideen esku 3 autobus jarriko dituzte irteera puntura joateko. Gutxi gora beherako irteera ordutegiak:
1.- 15etan
2.- 15.15ean
3.- 15.30ean.
Irteera: Butron pasealekuaren hasierako autobus geltokia (Hondartzako aparkalekutik gertu).
Bidaiaren prezioa: 1.50 €

EKIPAJE GARRAIO ZERBITZUA
Irteeran ibilgailu bat egongo da nahi duten partaideek euren arropa motxila eta ekipajea utzi ahal izateko. Helmugan partaide bakoitza bere gauzak jasotzeaz arduratuko da.

DUTXA ETA ALDAGELA ZERBITZUA
Hondartza kiroldegia kiroldegiko aparkalekuaren parean dago eta partaideek bertako dutxa zein aldagelak erabili ahal izango dituzte.


KAMISETAK OPARI
Proba amaitzean partaideek chip-a oparitutako kamisetarengatik trukatu beharko dute horretara bideratutako postuetan. Hein berean dortsalak ere bertan utzi ahal izango dituzte sari banaketaren ondoren egingo den opari-sorten zozketan parte hartzeko. Zozketa eta sari banaketa 18etatik aurrera egingo da.


 

Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2013/10/05.

Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
SUPER AMARA BAT Bidasoa-Txingudi Gure-Ikastola Hendaia