Behin-behineko araudia- MENDIKO KIROLPROBAK VI. LIGA
1. Mendiko Kirolprobak VI. Ligaren helburua da jendea kirola egitera bultzatzea eta lehia hutsera ez mugatzea.
2. Ligan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango.
3. Ligan parte hartzeko erregistratuta egon beharko da eta probetan parte hartzeko izena nahitaez gure webgunean eman beharko da: www.kirolprobak.com
4. www.kirolprobak.com webgunearen bidez egiten ez diren izen-emateak ez dira kontuan hartuko.
5. Probetan txip hori batekin (ChampionChip) parte hartu beharko da nahitaez emaitzak errazago kalkulatzeko eta ligaren sailkapenean jartzeko.
6. Egutegian adierazten diren probek puntuatuko dute.
7. 2017. urtean jokatzen diren mendiko lasterketak Kirolprobak-en egutegian argitaratuak sartuko dira ligan.
8. Proba guztiek puntuazio sinplea izango du (A).
9. Korrikalari bakoitzari gutxienez lasterketa bat eta gehienez 8 puntuatuko zaizkio parte hartu duen probetatik punturik gehien lorturikoak hain zuzen ere. Adibidez: 10 probatan parte hartu badu punturik gehien lortu duen 8 probak hartuko zaizkio kontuan.
10. Algoritmo hau aplikatuko da: (lasterketako lehen korrikalariaren denbora/korrikalariaren denbora)*100.
11. Kategoria bakar bat egongo da sexu bakoitzean.
12. Liga irabazle bakar bat egongo da bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan.
13. Sariak egongo dira lasterketa gehienetan parte hartu duten eta izena kirolprobak-en bidez eman duten bi (2) korrikalarientzat. Berdinketarik egonez gero zozketa egingo da.
14. Izena emateko zozketak egingo dira. Dortsal bat zozkatuko da 2018ko Zegama-Aizkorri maratoian parte hartzeko gutxienez 4 lasterketatan parte hartu duten korrikalarien artean.
15. Denbora erreklamazioak: Kirolprobak-ChampionChip-Mylaps Euskadi: info@kirolprobak.com
16. Proba amaitu eta 15 eguneko epea egongo da erreklamazioa aurkezteko.
17. Proben egutegia behin-behinekoa da probak gehitu edo kendu ahal izango dira liga jokatu ahala.
18. Sarien zerrenda behin-behinekoa da aldatu ahal izango da liga jokatu ahala.
19. Korrikalari bat ligan puntuatzen hasteko erregistratu www.kirolprobak.com-eko probaren batean izena eman eta txip horiarekin probaren batean parte hartu beharko da. Txip horirik gabe korritzen diren probak ez dira kontuan hartuko.
20. Txip horia norberarena da eta besteren ezina. Beste pertsona baten izenean korritzen bada ligatik kanporatuta geratuko da.
21. Ligako sailkapen guztiak www.kirolprobak.com gunean argitaratuko dira lasterketa ospatzen denetik gehienezko 3 egunetako epean.
22. Norbaitek ligan parte hartu nahi ez badu eta bere sailkapenak eta puntuazioak argitaratzerik nahi ez badu www.kirolprobak.com webgunean "Sarbidea zure probetara" aukera sakatu eta hartarako dagoen laukitxoa hautatu beharko du.
23. Ligan parte hartzeak esan nahi du araudi hau onartu egiten dela. www.Kirolprobak.com -en erregistratzeak berekin dakar araudi hau onartzea.