Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

www.kirolprobak.com webgunearen lege oharra eta erabilera baldintzak

LEGE INFORMAZIOA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen du informazio gizartearen zerbitzuak ematen dituena behartuta egongo dela zerbitzuaren hartzaileei zein eskudun organoei ondorengo informazioa, bitarteko elektronikoen bitartez, etengabe, erraz, zuzenean eta doan eskuratzea ahalbidetuko dizkieten bitartekoak izatera:

Domeinuaren izena:
www.kirolprobak.com
e-posta:
info@kirolprobak.com
Jabea:
SOCIEDAD VASCONGADA DE PUBLICACIONES PUBLICACIONES SA (aurrerantzean, ENPRESA), helbidea Donostian (Gipuzkoa), Portuetxe Bideko 2. zenbakian daukana, Gipuzkoako Merkataritza-erregistroko 2.297 liburukian, 202. folioan, SS-3.697 orrian inskribatuta dagoena eta A-20004073 zenbakidun IFZ daukana.

ERABILERA BALDINTZAK

Esparrua, helburua eta irismena

Honako xedapenek (aurrerantzean, ERABILERA BALDINTZAK) ENPRESAK, www.kirolprobak.com (aurrerantzean, WEBGUNEA) domeinuaren bitartez, Interneteko Erabiltzaileen (aurrerantzean, ERABILTZAILEAK) esku jartzen duen webgunerako sarrera eta haren erabilera arautzen dute.

Aurrez esandakoaz gain, WEBGUNEAREN bitartez, ENPRESAK ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen eduki jakin batzuetarako sarbidea eta zerbitzu jakin batzuen erabilera baldintza partikular jakin batzuen (aurrerantzean, BALDINTZA PARTIKULARRAK) mende egon daitezke eta, kasuaren arabera, honako erabilera baldintzak ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dituzte; kontraesanik egotekotan, baldintza partikularrak nagusituko dira.

Ondorioz, eduki horietara sartu eta/edo zerbitzu horiek erabili aurretik, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri eta onartu beharko ditu horiek arautzen dituzten BALDINTZA PARTIKULARRAK, sarbide eta/edo erabilera hori ematen den unean argitaratutako bertsioan.

ENPRESAK, edozein unetan eta aldez aurretik inolako oharrik egin beharrik gabe, honako ERABILERA BALDINTZAK eta, hala badagokio, dagozkion BALDINTZA PARTIKULARRAK eta, oro har, WEBGUNEAREN diseinuaren eta osaeraren edozein elementu, aldatzeko edo horien edukiak eguneratzeko eskumena izango du. WEBGUNEAREN azken eguneraketan argitaratutako sarbide eta/edo erabilera baldintzak izango dira indarrekoak eta, bisita bakoitzean, une horretan WEBGUNEAN bertan argitaratuta daudenak aplikatuko dira.

WEBGUNEAN sartzearekin, ERABILTZAILEAK espresuki eta agirian onartzen ditu honako ERABILERA BALDINTZAK; horien arabera zehazten da erabilera-erregimena. Onespen horrek idatziz eta izenpetuta egindako edozein kontratuk izango lukeen baliozkotasun eta eraginkortasun bera dauka. ERABILTZAILEAK ez balitu honako ERABILERA BALDINTZAK osotasunean onartuko, ez luke WEBGUNERA sartzeko baimenik izango.

Adingabeek debekatuta daukate WEBGUNERA sartzea, haien guraso, tutore edo legezko ordezkarien aldez aurretiko berariazko baimenarekin izan ezik; azken horiek haien ardurapeko adingabeen egintzen erantzuletzat hartzen dira, indarreko legeriaren arabera.

Hala ere, ERABILTZAILEEI ohartarazten diegu ENPRESAK ezin duela ziurtasun osoz kontrolatu WEBGUNEA erabiltzen dutenak eta/edo WEBGUNEAREN bitartez eskaintzen diren eduki eta zerbitzuetara sartzen direnak adingabeak diren edo ez. Horregatik, ENPRESAK ez du horri dagokion erantzukizunik onartuko; betiere, adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak izango dira haien nabigazioa kontrolatzearen eta horretan laguntzearen eta, hala badagokio, adingabeei WEBGUNERA eta/edo WEBGUNEAREN bitartez eskaintzen diren eduki eta zerbitzuetara sartzea galarazteko beste edozein mekanismo jartzearen erantzule bakarrak; ENPRESAK ez du horri dagokion erreklamaziorik onartuko.

ERABILTZAILEA erregistratzea eta pasahitza

WEBGUNEA erabiltzeko eta ENPRESAK erabiltzailearen esku jartzen dituen eduki eta zerbitzuetara sartzeko ERABILTZAILEA erregistratu beharra dagoenean, erabiltzailearen erantzukizuna izango da horretarako egiazko eta legezko informazioa ematea.

Erregistro horren bitartez, (i) “log” identifikatzaile bat emango zaio, ERABILTZAILEAK horretarako libreki emango duen posta elektronikoaren helbidearekin bat etorriko dena; eta (ii) pasahitz bat, hori ere ERABILTZAILEAK emandakoa. Horiek biek, ERABILTZAILEARI, edozein unetan, WEBGUNEKO erregistratutako ERABILTZAILE gisa, saioa hastea ahalbidetuko diote.

ERABILTZAILEAK aukeratutako identifikatzaileak eta pasahitzak ezingo dute hitz, adierazpen edo multzo grafiko-izendatzaile itsusi edo iraingarririk eduki, ezta marka, izen komertzial, establezimenduetako errotulu, izen sozial, publizitate-adierazpen eta garrantzia publikoa duten edo ospetsuak diren pertsonajeen izen edo gaitzizenekin bat datozenik ere (horretarako baimena eduki ezean); ezta, oro har, Legearen edo orokorrean onartutako moralaren eta ohitura onen exijentziaren aurkakoak direnik.

Aukeratutako identifikatzailea eta/edo pasahitza erreserbatuta baldin badaude, ERABILTZAILEAK beste batzuk sartu beharko ditu erregistratzeko.

ERABILTZAILEAK ematen zaizkion identifikatzailearen eta pasahitzaren erabilera arduratsua egiteko obligazioa izango du eta bera izango da horiek behar bezala zaintzearen eta isilpean gordetzearen erantzule; hirugarrenei, aldi baterako zein etengabe, horiek erabiltzen ez uzteko konpromisoa hartuko du, baita aparteko pertsonei sartzen ez uztekoa ere.

Identifikatzailea eta pasahitza lapurtu edo galduz gero, edo norbaitek, baimenik gabe, horiek eskuratuz gero, ERABILTZAILEAREN ardura izango da ENPRESARI berehala inguruabar horren berri ematea, ENPRESAK baliogabetu ditzan. ERABILTZAILEAREN aipatutako jakinarazpena jaso bitartean, inola ere ez da ENPRESA izango  ERABILTZAILEAREN identifikatzailea eta pasahitza baimenik gabe erabiltzen duten hirugarrenen egintzen erantzule.

WEBGUNERA sartzeko eta erabiltzeko baldintza ekonomikoak

WEBGUNERA eta haren edukietara sartzea eta WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEAREN esku jarritako zerbitzuen erabilera doakoak dira, ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatuta daukan telekomunikazio-sarerako konexioaren kostua kontuan hartu gabe.

Aurrez esandakoa, WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEA inskribatzen den kirol jarduera/gertaera zehatzei dagokion guztiaz aparte ulertzen da; horiek BALDINTZA PARTIKULARREN pean eraenduko dira eta baldintza horietan zehaztuko da jarduera edo gertaera horiek doakoak edo ordainpekoak diren.

Jabetza Industrial eta Intelektualen Eskubideak

WEBGUNEAREN gaineko Jabetza Industrial eta Intelektualaren eskubide guztiak legez babestuta daude eta ERABILTZAILEAK horietara sartzeko edo horiek erabiltzeko aukera izatea inola ere ez da ulertu behar erabilera-lizentzia emate gisa edo ENPRESARI dagokion titularitate edo jabetzako edozein aktiboren gaineko eskubide gisa. Eskubideen babes horrek (i) kanpoko itxurari (look and feel) eta WEBGUNEAREN kodeari berari, diseinuari eta nabigazio-egiturari, zein WEBGUNEAN sartu eta haren bitartez heda daitekeen edozein formatuko edukiei (ii) eragiten die.

WEBGUNEAN sartutako izen komertzial, marka, logotipo eta bestelako zeinu bereizgarrien aipamenak, horiek erregistratuta egon edo ez, ENPRESAREN titularitatekoak izan edo ez, ENPRESAREN edo legezko titularraren baimenik gabe horiek erabiltzeko debekuaren mende daude.

Debekatuta dago, ENPRESAREN berariazko baimenik gabe, WEBGUNEAN jasotako informazioa eta diseinua eta materialen aukeraketa eta aurkezpena erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea, publikoaren esku jartzea edo antzerako beste edozein jarduketa egitea, edozein dela ere horren helburua eta erabilitako bitartekoa.

Ondorioz, ERABILTZAILEAK era hertsiki pertsonal eta pribatuan ikusi eta erabili ahal izango ditu WEBGUNEAREN bitartez bere esku jarritako edukiak eta zerbitzuak, betiere, helburua ez bada eduki eta/edo zerbitzu horiekin jarduketa komertzial edo profesionalak garatzea.

Halaber, debekatuta dago WEBGUNEAREN funtzionamendurako, hara sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailuko programen ondoriozko lanak deskonpilatzea, bilgarria kentzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziatzea edo edozein modutara transmititzea eta itzultzea. ERABILTZAILEAK ezingo du inola ere WEBGUNEAN instalatuta egon daitezkeen babeserako gailu edo segurtasun-sistemak ezabatu, aldarazi, saihestu edo manipulatu.

Erantzukizuna eta bermeak

WEBGUNEA erabiltzen duenak bere kabuz egiten du. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK, webgunera sartzearekin, ENPRESAREN edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte litzazkeen edo WEBGUNEA erabilezin bihurtu edo gainkarga eragin dakiokeen edo, edozein modutan, haren erabilera normala galaraziko lukeen jokaerarik ez izateko obligazioa (i) hartzen du bere gain; baita Legeekin eta trafiko-erabilerekin guztiz bat datorren moduan erabiltzekoa (ii) ere.

Ondorioz, betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor lezakeen edozein kalte eta galeraren aurrean erantzun beharko du ERABILTZAILEAK ENPRESAREN edo hirugarrenen aurrean.

ENPRESAK, WEBGUNEAREN funtzionamendu egokia mantentzeko eta birusak eta osagai kaltegarriak hautemateko beharrezkotzat jotzen dituen segurtasun-neurriak hartuko ditu.

Hala ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du, Interneten, sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, beraz, ENPRESAK ezin duela bermatu: WEBGUNEAN jasotako edukien eta zerbitzuen etengabeko erabilgarritasuna (i); eduki horietan akatsik ez egotea eta gerta daitekeen edozein akatsen zuzenketa (ii); Erabiltzailearen sistema informatikoetan (software eta hardware) edo sistema horietan jasotako agiri elektroniko edo fitxategietan alterazioak sor ditzaketen birus edo elementu kaltegarririk ez dagoenik (iii); ezta hartutako segurtasun-neurrien erabateko ahalmena ere.

Halaber, aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, ENPRESAK zerbitzua partzialki edo guztiz, eta aldi baterako edo behin betiko,  eteteko eskubidea dauka, ahal dela, aldez aurretik jakinarazita, WEBGUNEAREN edo horretarako egokitutako beste edozein komunikazio bideren bitartez.

LOTURAK

Esteka bidez lotutako guneak

WEBGUNEAREN bitartez, ENPRESAK ERABILTZAILEAREN esku jartzen ditu ERABILTZAILEA hirugarrenei dagokien eta/edo hirugarrenek kudeatzen dituzten Interneteko beste gune edo atari batzuetara bidera ditzaketen loturarako gailu teknikoak (hala nola, botoiak, link-ak eta banner-ak); ENPRESAK ez dauka horien gaineko inolako kontrolik (aurrerantzean, LOTUTAKO GUNEAK).

ERABILTZAILEAK kontuan hartu behar du, WEBGUNEAREN bitartez loturarako gailu horiek erabiltzerakoan eta LOTUTAKO GUNEETARA sartzerakoan, honako ERABILERA BALDINTZAK ez direla aplikagarriak izango.

ENPRESAK ez ditu LOTUTAKO GUNEETAKO edukiak eta zerbitzuak ezagutzen eta kontrolatzen; Webgunearen bitartez horietara sartzeko bidea eskaintzeak ez du, inola ere, esan nahi ENPRESAK LOTUTAKO GUNEETAN jasotako edukiak eta zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituenik (i); ezta ENPRESAREN eta LOTUTAKO GUNEAREN arduradunaren arteko harremanik, kolaboraziorik edo mendekotasunik dagoenik.

Ondorioz, ENPRESAK ez du LOTUTAKO GUNEEI dagokien inolako erantzukizunik bere gain hartzen eta, beraz, ez da horien funtzionamenduaren eta horietan jasotako eduki eta zerbitzuen eta LOTUTAKO GUNE horietan jasotako lotutako guneen erantzule egiten.

ERABILTZAILEAK LOTUTAKO GUNE baten edukiak, zerbitzuak edo gune horren bitartez garatutako beste edozein jarduera legez kanpokoak edo desegokiak direla egiaz baldin badaki, berehala jakinarazi beharko dio ENPRESARI, hala badagokio, egoki derizkion neurriak har ditzan.

Hiperestekak

Beste gune edo webguneetan hipertestuzko linkak (hiperestekak) ezartzeko baimena ematen da, betiere, http://www.kirolprobak.com webgunearen hasiera orrira bideratuta badaude edo, hala badagokio, WEBGUNEAREN barruko beste edozein orritara (deep link), eta orriak leiho oso batean eta dagozkien URL helbideen pean azaltzen badira, eta WEBGUNERAKO hiperesteka ezartzearen ondorioz gerta daitekeenaren erantzukizun eta arrisku osoa haien gain hartuta.

Hiperesteka ezartzen duen gunean edo webgunean inola ere ezingo da ENPRESAK hiperesteka hori baimendu duenik esan, ENPRESAK baimen hori espresuki eta idatziz eman ez badu, behintzat.

Bere gunean edo webgunean hiperesteka sartu duen hirugarrena ENPRESAREN titularitateko edo WEBGUNEARI dagokion marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo beste edozein elementu identifikatzaile sartu nahiko balu, ENPRESAREN aurretiazko berariazko baimen idatzia beharko du.

Aurrez esandako guztiaz gain, espresuki debekatzen da, framing izeneko teknikaren bitartez, http://www.kirolprobak.com webgunearen orri bat ENPRESARENA ez den beste webgune baten leihoan aurkeztea, ENPRESAREN berariazko onarpenarekin izan ezik.

Halaber, espresuki debekatzen da http://www.kirolprobak.com webgunearen bitartez hedatutako edozein eduki mota WEBGUNEA ez den beste gune edo webgune batean, in line linking izeneko teknikaren bitartez sartzea, ENPRESAREN berariazko onarpenarekin ez bada.

Hiperestekak aurrez esandako baldintzen arabera ezartzeak inola ere ez du esan nahiko ENPRESAREN eta hiperesteka hori ezartzen den gunearen edo webgunearen jabe/arduradunaren artean harremanik dagoenik, ezta ENPRESAK gune horren edukiak eta/edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.

Nolanahi ere, ENPRESAK WEBGUNERAKO edozein hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo ezgaitzeko eskubidea dauka, bereziki, hiperesteka hori dagoen gunearen edo webgunearen jarduera eta/edo edukiak legez kanpokoak badira.

PRIBATUTASUN-POLITIKA. IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA

Informazio orokorra

Jarraian ezarritakoaren arabera, ENPRESAK, ERABILTZAILEEK WEBGUNEAREN bitartez emandako datuen harrera eta tratamendua, oro har, eraentzen duen Pribatutasun Politika ezartzen da (aurrerantzean, PRIBATUTASUN POLITIKA).

ENPRESAK PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legeriaren, jurisprudentziaren eta/edo administrazioaren berritasunetara eta WEBGUNEAREN bitartez uneoro garatzen dituen jardunetara egokitzeko, ERABILTZAILEEN eskubideak eta interesak uneoro kontuan hartuta.

Gehigarri gisa, WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEAK kirol jarduera/gertaera jakinetarako egiten duen izen-ematea izaera pertsonaleko datuen babesaren esparruko berariazko aurreikuspenen pean egongo da eta, kasu horretan, ENPRESAK egiten duen ERABILTZAILEAK emandako datuen tratamendua dagozkion BALDINTZA PARTIKULARRETAN horretarako jasotako aurreikuspenek eraenduko dute.

Nolanahi ere, ERABILTZAILEAK izaera pertsonaleko datuak eman aurretik, PRIBATUTASUN POLITIKARA eta BALDINTZA PARTIKULARRETARA sartzeko baliabide tekniko egokiak emango dizkio ENPRESAK erabiltzaileari, datuen babesaren esparruan indarrean dagoen legeriaren arabera, enpresari dagozkion informazio eta adostasun obligazioak betez.

Informazio eskubidea

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondoreetarako, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio izaera pertsonaleko datuen fitxategi bat dagoela ENPRESAREN ardurapean, aurrerago zehazten diren helburuekin sortutakoa eta Datuen Babeserako Espainiako Agentzian inskribatu dena.

Tratamenduaren xede diren datuak

ENPRESAK ez du Spaming teknikarik erabiltzen eta, WEBGUNEAREN “Cookie Politika” Atalean espresuki jasotakoaz aparte, ERABILTZAILEAK ez dira erregistratuta geratzen WEBGUNEA bisitatze hutsagatik. Kirol jarduera/gertaeretan izena ematerakoan, posta elektroniko bidez edo ENPRESAK WEBGUNEAREN bitartez eskainitako zerbitzuei buruz informatzerakoan, ERABILTZAILEAK, erregistratzerakoan, komunikatutako informazioa bakarrik erabiliko du ENPRESAK.

Datuen tratamenduaren helburua

WEBGUNEAREN bitartez, edozein informazio-eskatzailek edo ERABILTZAILEK ENPRESARI emandako datuen harrera eta tratamenduaren helburuak dira ERABILTZAILEEK, WEBGUNEAREN bitartez, kirol jarduera/gertaeretan egiten dituzten izen-emateak kudeatzea, ERABILTZAILEEK egindako eskabideak kudeatzea eta WEBGUNEAREKIN lotutako aldizkako informazioa kanal arrunten edo elektronikoen bitartez bidaltzea.

ERABILTZAILEAREN adostasuna

 ENPRESAK WEBGUNEAREN bitartez eskainitako eduki eta zerbitzuetara sartzeko erregistratzeak eta kontsultarako posta elektroniko bat bidaltzeak, ERABILTZAILEAK edo informazio-eskatzaileak, adierazitako komunikabideetan sartutako datuen tratamendurako adostasuna ematen duela suposatzen du.

ERABILTZAILE gisa erregistratzeko eskuragarri dagoen inprimakian izartxo batekin (*) markatutako eremuetako datu pertsonalei dagokien eskatutako informazioa nahitaez eman beharrekoa da. Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak betetzen ez badira edo datu okerrak ematen badira, ezinezkoa izango da ENPRESAK ERABILTZAILEAREN eskabidea kudeatzea, eskatutako informazioa bidaltzea edo eskatutako zerbitzuak eskaintzea.

Horrela, erregistrorako prozeduran zehar, ERABILTZAILEAK PRIBATUTASUN POLITIKA onartzen duenean eta erregistrorako inprimakian jasotako “Erabiltzaile berria sortu” botoia (edo horren baliokidea) sakatzen duenean , inprimaki horretan eman dituen informazioa eta datuak zuzenak eta egiazkoak direla aitortzen du.

Izaera pertsonaleko datuetan egon daitekeen edozein aldaketaren berri eman beharko dio datuon titularrak fitxategiaren arduradunari, eta uneoro, emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule izango da.

Hirugarrenen datuak ematen badira, ERABILTZAILEAK jakinarazpen hori egiteko datuen titularren berariazko adostasuna daukala aitortzen du.

ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio, bere datuak aurrez deskribatutakoak ez diren beste helburu batzuetarako erabiltzearen aurka azal daitekeela. Horretarako, ERABILTZAILEAK, erregistratzearekin edo kirol jarduera/gertaera jakin batean inskribatzearekin ematen duen berariazko eta informatutako adostasunari kalterik egin gabe, aurrez xehatutako helburu guztietarako bere adostasuna erakutsi duela ulertuko da, baldin eta datuak jasotzen direnetik, 30 egun naturaleko epearen barruan bere aurkakotasuna azaltzen ez badu.

Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haien aurka egiteko eskubidea

ERABILTZAILEAK bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan bertan aurreikusitako moduan eta baldintzetan; horretarako, fitxategiaren arduradunaren izenean, idatzizko eskaera bidali beharko du ondorengo helbidera, indarreko legerian aurreikusitakoaren arabera: SOCIEDAD VASCONGADA DE PUBLICACIONES SA, Portuetxe Bidea 2. zk., 20018, Donostia (Gipuzkoa), edo info@kirolprobak.com helbide elektronikora idatzita.

Datuak uztea

ERABILTZAILEAK bere informazio-eskaeraren eta/edo erregistroaren bitartez emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Hala ere, ERABILTZAILEAK kirol jarduera/gertaera jakin batean inskribatzerakoan emandako datuak hirugarrenei utzi ahal izango zaizkie; inguruabar hori espresuki jakinaraziko zaio erabiltzaileari, dagozkion BALDINTZA PARTIKULARRETAN.

Isilpekotasuna eta Segurtasuna

ENPRESAK ERABILTZAILEAK emandako izaera pertsonaleko datuak isilpean gordeko direla bermatzen du; baita izaera pertsonaleko datuei buruzko indarreko legeriaren arabera erabiliko direla ere, eta horiek sekretuan gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio, ENPRESAK bere datuak babesteko segurtasun-mailak dauzkala, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera; eta Erabiltzaileak ENPRESARI ematen dizkion datuak galtzea, erabilera okerra, alterazioa, baimendu gabeko eskuratzea eta/edo lapurreta saihesteko bere eskura dauden bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu, nahiz eta jakinarazten zaion segurtasun-neurriak Interneten ez direla erabat menderaezinak.

Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko edozein gairi dagokionez, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbide elektronikoaren bitartez: info@kirolprobak.com.

COOKIE POLITIKA

WEBGUNEAK cookie fitxategiak eta/edo datuak biltegiratu eta berreskuratzeko beste gailu baliokide batzuk erabiltzen ditu.

WEBGUNEAREN “Cookie Politika” Atalean dauka ERABILTZAILEAK cookie fitxategien erabilerari buruzko xehatutako informazioa.

LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

Honako ERABILERA BALDINTZEK Espainiako ordenamendu juridikoa bete behar dute.

WEBGUNERA sartzearen, eta ENPRESAK WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen edukien eta/edo zerbitzuen ondoriozko edozein gatazka konpontzeko, ERABILTZAILEAK eta ENPRESAK espresuki Donostiako Epaitegi eta Auzitegien pean ezartzea adosten dute, egoki dakiekeen beste edozein foru orokor edo bereziri uko eginez.


PIE DE PAGINA