ONLINE PLATAFORMAN ERREGISTRATZEKO ETA PROBETAN IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK.
Proba batean edo gehiagotan izena eman nahi izanez gero, ondorengo pauso hauek egin behar dituzu:
1. pausoa. Plataforman erregistratu
Kontsulta ezazu izena eman nahi duzun probari buruzko informazio orokorra, probaren izenaren gainean klikatuta. Hor aurkituko dituzu probaren xehetasun guztiak.
Zer probatan izena eman nahi duzun erabakitzen duzunean, online plataforman erregistratu behar duzu.
Klika ezazu "Erregistratu egin nahi dut" estekaren gainean; plataformaren hasierako orrialdean edo izena eman nahi duzun probaren orrialdean aurkituko duzu.
Hautatu zer erabiltzaile mota zaren.
Bete itzazu erregistro-formularioan eskatzen dizkizugun datu guztiak. Garrantzi handikoa da zure helbide elektronikoa zuzen ematea, bertara bidaliko baitugu zure erregistroaren berrespena.
Ondoren, ireki ezazu posta elektronikoa eta "Erregistroa baieztatzeko eskaera" izeneko mezua aurkituko duzu. Ireki eta klikatu esaten dizun estekan erregistro prozesua amaitzeko.
Plataforman izena eman duzu.
2. pausoa. Proban izena ematea
Proban izena emateko, lehendabizi, "Hasi saioa" estekan klikatu eta plataformara sartu behar duzu. Esteka hori webgunearen goiburuan, plataformaren hasierako orrialdean edo probaren orrialdean aurkituko duzu. Ondoren, zure helbide elektronikoa eta plataforman erregistratzeko emandako pasahitza sartu beharko dituzu.
Pasahitza gogoratzen ez baduzu, egin klik "Pasahitza ahaztu duzu?" galderaren gainean, idatzi zure helbide elektronikoa eta posta elektronikoz igorriko dizugu pasahitz berri bat. Nahi izanez gero, zure pasahitza aldatu ahal izango dezu zure erregistroan sartu eta gero.
Zure erregistroan sartu ostean, proban izena emateko formularioa ikusteko, bilatzailetik bilatu behar duzu izen-ematea edo, bestela, "Eman izena hurrengo probetan" atalean sartu eta "Eman izena" estekaren gainean klikatu behar duzu.
Ondoren, probaren batera aurkeztu dituzun kirolari guztien izenekin osatutako zerrenda agertuko zaizu.
Hautatu probara aurkeztu nahi dituzun kirolari guztiak. Ez baduzu zerrenda honetako inor aurkeztu nahi, edo inoiz ez baduzu inor aurkeztu, hurrengo pausoan kirolariak gehitu ahalko dituzu.
Hurrengo formularioan, adierazi aurkeztu nahi dituzun kirolari berrien izena, abizenak eta jaiotze data.
Bete eta egiaztatu antolatzaileak formularioan eskatzen dituen datu guztiak, eta ordaindu hautatu duzun moduan.
Izena behar bezala eman baduzu, mezu bat jasoko duzu, izen-ematearen laburpenarekin.
ONLINE PLATAFORMAN ERREGISTRATZEKO ETA PROBETAN IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK.
Proba batean edo gehiagotan zure kirolarien izenak klub gisa eman nahi badituzu, ondorengo pauso hauek egin behar dituzu:
1. pausoa. Plataforman erregistratu
Kontsulta ezazu izena eman nahi duzun probari buruzko informazio orokorra, probaren izenaren gainean klikatuta. Hor aurkituko dituzu probaren xehetasun guztiak.
Zure kirolarien izenak zer probatan eman nahi dituzun erabaki duzunean, online plataforman erregistratu behar duzu klub gisa.
Klika ezazu "Erregistratu egin nahi dut" estekaren gainean; plataformaren hasierako orrialdean edo izena eman nahi duzun probaren orrialdean aurkituko duzu.
Hautatu zer erabiltzaile mota zaren.
Bete itzazu erregistro-formularioan eskatzen dizkizugun datu guztiak. Garrantzi handikoa da zure helbide elektronikoa zuzen ematea, bertara bidaliko baitugu zure erregistroaren berrespena.
Zure klubaren kontutik kideen datu pertsonalak kudeatu ahal izango dituzunez, Kirolprobak.com webgunean sartzeko baimena eman aurretik, pertsonalki egiaztatuko ditugu kluben erregistratze eskaerak.
Ondoren, ireki ezazu posta elektronikoa eta "Erregistroa baieztatzeko eskaera" izeneko mezua aurkituko duzu. Ireki eta klikatu esaten dizun estekan erregistro prozesua amaitzeko.
Gutxi gora behera 24 orduko epean, Kirolprobak.com webguneko administratzailearen mezu elektroniko bat jasoko duzu; mezu horren bidez, sistemara sartzeko baimena eman dizuten edo ez jakinaraziko dizute.
«Klubeko alta baieztapena» mezua jasotzen duzun unetik plataforman erregistratua egongo zara.
2. pausoa. Proban izena ematea
Zure kirolarien izena emateko, aldez aurretik, Kirolprobak.com webgunean erregistratuta egon behar dute kirolari gisa eta klubari baimena eman behar diote beren izen-emateak kudea ditzan.
Lehendabizi, «Hasi saioa» estekan klikatu eta plataformara sartu behar duzu. Esteka hori webgunearen goiburuan, plataformaren hasierako orrialdean edo probaren orrialdean aurkituko duzu. Ondoren, zure helbide elektronikoa eta plataforman erregistratzeko emandako pasahitza sartu beharko dituzu.
Pasahitza gogoratzen ez baduzu, egin klik "Pasahitza ahaztu duzu?" galderaren gainean, idatzi zure helbide elektronikoa eta posta elektronikoz igorriko dizugu pasahitz berri bat. Nahi izanez gero, zure pasahitza aldatu ahal izango dezu zure erregistroan sartu eta gero.
Zure erregistroan zaudenean, zure kirolari guztien zerrenda kontsultatu ahalko duzu «Zure kirolariak» atalean.
Proban izena emateko formularioa ikusteko, bilatzailetik bilatu behar duzu izen-ematea edo, bestela, «Eman izena hurrengo probetan» atalean sartu eta «Beste izen-emate bat» estekaren gainean klikatu behar duzu.
Hautatu kirolari zerrendatik proban inskribatu nahi dituzun kirolarien izenak.
Bete antolatzaileak formularioan eskatzen dituen datu guztiak, eta ordaindu hautatzen duzun moduan.
Izena behar bezala eman baduzu, mezu bat jasoko duzu, izen-ematearen laburpenarekin.