Data: | 2015/09/27 |
---|---|
Ordua: | 10:00 |
Mota: | ATLETISMOA (10 KM) |
Distantzia: | 8 Km |
Irteera herria: | Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Helmuga herria: | Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Edizioa: | IV |
Izen-ematea: | Hasiera: 2015/07/06 (00:00) Amaiera: 2015/09/25 (23:59) |
Probako kupoa: | 900 Parte-hartzaile |
Txip Kronometraia: | Bai |
Adin-muga: | Ez |
Taldekako izen ematea behar da: | Ez |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Benta Berriko kiroldegia |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Ez |
Web orria: | http://www.5millasporlasaludmental.com |
AGIFES elkarteak 5 MILIA Buru Osasunaren Alde IV. Lasterketa Solidarioa antolatu du. Korrikaldi honen helburua da gizartea buru gaixotasuna duten pertsonengana gertura dadin bultzatzea.
Lasterketaren data: 2015eko irailak 27
Lasterketaren distantzia: 8 kilometro
ZEIN ORDUTAN HASTEN DA KORRIKALDIA?
Goizeko 10:00etan. Garrantzitsua da garaiz etortzea batik bat txipa jaso behar baduzu.
Haurren lasterketa 11:30ean izango da, helduen sari-banaketaren ondoren.
NON DAGO IRTEERA?
EHUko Ignacio María Barriola eraikinean (plaza Elhuyar 1 Donostia) ezarriko da irteerako arkua.
TXIP HORIA
Txip horirik ez daukatenek izen-ematearekin batera jasoko dute berea. Txip horiaren salneurria dendetan 18 eurokoa da baina lasterketa honetako inskripzioarekin batera erosten dutenek 10 eurotan izango dute. Beraz inskripzioari txipa eransten diotenek 20 euro ordaindu beharko dituzte; jada txipa badaukaten korrikalariek aldiz 10 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.
MAILAK ETA KATEGORIAK
Beteranoak (46 urtetik aurrera)
Senior (26-45 urte artekoak)
Junior (16-25 urte artekoak)
Gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiztuko ditugu. 16 urtetik aurrerakoentzat baimendutako lasterketa.
NON IKUSI DEZAKET SAILKAPENA?
www.kirolprobak.com webgunean argitaratuko dugu sailkapena.
ELKARTASUN DORTSALA
Ez da beharrezkoa korrika egitea Buru Osasunaren aldeko ekimen honetan parte hartzeko. Nahi izanez gero Elkartasun Dortsola eskura dezakezu! Horrela zure dortsala eta kamiseta jaso ahal izango dituzu Apalategi Kirolak dendan edo korrikaldiaren egunean gainontzeko partaideek bezala. Dortsala Kirolprobak webgunearen bitartez edo Agifesen web orritik eskura dezakezu (www.agifes.org).
HAURREN LASTERKETA
Egun berean haurren lasterketa egingo da eta izen-emateak Kirolprobak webgunearen bidez egin behar dira. 5 eta 15 urte arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute bertan. Eurak ere kamiseta eta domina jasoko dute.
KORRILARI POLTSA
Korrikalari poltsak eskuragarri egongo dira Apalategui Kirolak dendan (Zurriola 26)
Irailak 24 eta 25: 16:00etatik 20:00etara // Irailak 26: 10:00-13:30 eta 16:00-20:00
Gainera, korrikaldiaren egunean EHUko Zuzenbide Fakultateko eraikin gorrian jaso daiteke poltsa, 8:00etatik 9:00etara. Boltsak aldez aurretik hartzea eskertuko genizueke, azken orduko pilaketak ekiditeko.
_____________________________________________________________________________________________
*OHARRAK:
_____________________________________________________________________________________________
APARKALEKUA
Posible izango da autoak EHUko parkinean uztea, baita Carlos Santamaría eraikinaren aparkalekuan ere, irailaren 28an, 7.45etik 18.00etara bitartean. ADI! 18etatik aurrera ezingo dira kotxeak atera.
Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko. erregistratu egin nahi dut
Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.