Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

  • Hasiera
  • LARRAUL-ERNIO-LARRAUL MENDI LASTERKETA

LARRAUL-ERNIO-LARRAUL MENDI LASTERKETA

2016/03/20
kartela2016

Antolatzailea

ANDRES ARISTI JALON
Beobidegain 18.
20159 - Larraul (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Tel.: 629931337
inigo.ruiz.alberro@gmail.com

Data: 2016/03/20
Ordua: 10:30
Mota: MENDIA (LASTERKETAK)
Distantzia: 15,5 km.
Irteera herria: Larraul (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Helmuga herria: Larraul (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Edizioa: 6
Izen-ematea: Hasiera: 2015/10/16 (00:00)
Amaiera: 2016/03/19 (00:00)
Probako kupoa: 200 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Bai (1920/03/20(e)tik eta 2000/03/20(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Hezkide Etxea, Larraul
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: http://www.cdutseta.es

Izen-emate motak

  • 10 €ARRUNTA - MARTXOAREN 18 ARTE-
  • 15 €EZ OHIKOA (LASTERKETA EGUNEAN)

Informazio gehigarria

Hemen Wikiloc-eko lasterketaren trackina

BESTE URTEETAKO ARGAKIAK HEMEN:

2012 EDIZIOA

2012 EDIZIOA

2012 EDIZIOA

2013 EDIZIOA

2013 EDIZIOA

2014 EDIZIOA

2015 EDIZIOA

2014 edizioa Bideoa

Lehiaketarako izena ematea
Proban parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea, eta izena emateko epe hori antolatzaileek erabakitzen dutenean itxiko da. Antolatzaileek proban parte hartzeko kuota bat ezartzea erabaki dezakete.Izen-ematea antolatzaileek ezarritako baldintzen arabera egingo da. Behin-behineko nahiz behin betiko izen-emateetarako, antolatzaileek honako agiri hauek eskatuko dizkiete parte-hartzaileei:
Nortasun Agiri Ofiziala edo, atzerritarren kasuan, agiri baliokideren bat.
Adin txikikoek dagokien baimena gurasoek edo legezko tutoreek sinatuta entregatu beharko dute.
Antolatzaileek ez diete utziko parte hartzen baldintza horiek betetzen ez dituzten kirolariei.
Materiala eta ekipamendua
Proban parte hartzeko, kirolari bakoitzak honako material hau eraman beharko du: mendi-lasterketetarako oinetako eta jantzi egokiak.
Antolatzaileei egoki iruditzen bazaie, lehiakideek nahitaez informazio-liburukian edota probaren aurreko informazio-bilera teknikoan zehaztutako materiala eraman beharko dute.
Antolatzaileek bastoiak erabiltzeko baimena eman dezakete, edo betoa jar diezaiokete, baina ezin izango da inoiz animaliarik eraman (txakurrak...), ez eta elurretako erraketak edo eskiak erabili ere.
Materialaren kontrola eta hornidura gainbegiratzea Irteera-eremuan sartu aurretik, dortsalaren eta materialaren kontrola egingo da.
Materialen inguruko baldintzak, betetzen ez dituzten parte-hartzaileei ez zaie proban parte hartzen utziko.
Antolatzaileek baimendutako materiala berriro azter daiteke kontrol guztietan, eta dortsala manipulatzea edo beste bati uztea nahikoa arrazoi izango da lehiakide hori berehala deskalifikatzeko.
Erabat debekatuta dago probak dirauen bitartean edonoren laguntza edo hornigaiak hartzea, laguntzen diona lehiakide bat nahiz beste edonor izan (antolatzaileek xede horretarako ezarritako puntuetan, informazioa emateko bileran azaldu ziren horietan, hartzen direnak salbu).
Aurreko puntuan zehaztutakoaren arabera, laguntza jaso daiteke, betiere antolatzaileek
xede horretarako ezarritako puntuetan, 100 metro inguruko eremuan; puntu horiek argi eta garbi seinaleztatuko ditu antolakuntzak.
Lehiakideen jokaera orokorra
Lehiakideek nahitaez antolakuntzak emandako dortsala eraman behar dute soinean.
Aurrealdean(elastikoan), ondo ikusten den toki batean eramango dute probak dirauen bitartean, eta ezin izango da tolestu edo ebaki.
Arriskuan dagoen edo istripuren bat izan duen lasterkariari laguntzeko betebeharra dute lehiakideek, eta, berehala, gertuen dagoen kontroleko arduradunei horren berri emango diete. Laguntza ez emanez gero, berehala deskalifikatu egingo da.
Lehiakide bakoitzak berarekin eramango ditu zaborrak, latak, paperak eta horrelakoak helmugara edo antolatzaileak zaborrak uzteko ezarritako tokira iritsi arte. Lehiaketa garaian bastoia puskatuz gero, kontrol-postuan utz daiteke. Hala egiten ez duen lasterkaria, edota horretarako prestatuta ez dagoen inguru batera botatzen duena, deskalifikatu egingo da.
Lasterkari bakoitzak antolatzaileek markatutako ibilbidea egin behar du. Ez errespetatzea edo zehaztutako kontrol-postuetako batetik ez pasatzea zigortzeko arrazoi edo deskalifikatzeko arrazoi izango da.
Ibilbidean, parte-partzaileek une oro kontrol-postuetako kideen jarraibideak beteko dituzte.
Lehiakideek kiroltasunez jokatu behar dute, eta errespetuz jokatuko dute gainerako kirolariekin, epaileekin, gainbegiraleekin, kontroletako kideekin eta antolatzaileekin.
Parte-hartzaile orok LEHIAKETA-ARAUDIA ezagutu eta errespetatu behar du, eta, lehiaketa aurretik edota lehiaketa garaian, antolatzaileen eskumenetik kanpo dauden arrazoiengatik Lasterketa Batzordeak har ditzakeen neurriak onartuko ditu.
Lasterkariak berak nahi duenean utzi dezake proba, baina puntu hauek kontuan hartuko ditu:
Kontrol batean utziko du proba, eta dortsala entregatuko du.
Lasterkariak bere borondatez proba uzten duen unetik edo deskalifikatua den unetik bere gain hartuko du bere buruaren ardura.
-Lasterkariak edo klubak zigortzea eta deskalifikatzea
Lasterkari bat edo klub bat zigortu edo deskalifikatu egingo da, ondoren adierazten
diren kasuetan:
-Balizen bidez adierazitako ibilbidea edo ibilbidearen seinaleztapena ez errespetatzea, lasterbideak hartzeko
3 minutuko zigorra -deskalifikazioa.
-Hornigaiak hartzeko prestatutako tokietatik kanpo, lehiakideren baten edo beste edonoren laguntza edo hornigaiak hartzea (larrialdiko laguntza salbu)= 3 minutuko zigorra -deskalifikazioa.
-Dortsala soinean eramateari uko egitea edo moztea= 3 minutuko zigorra -deskalifikazioa.
-Antolatzaileen aginduz materialetan ezarri beharreko markak jartzeari uko egitea, kentzea edo aldatzea= deskalifikazioa.
-Lasterkari berak bi irteera faltsu egitea= deskalifikazioa.
-Ibilbidean zaborrak botatzea= deskalifikazioa.
-Animaliaren bat eramatea = deskalifikazioa.
-Antolakuntzaren aginduz nahitaez eraman beharreko materialen bat ordezkatzea= deskalifikazioa.
-Atzetik datozenei aurreratzen ez uztea edo nahita beste lasterkari bati enbarazu egitea= 3 minutuko zigorra -deskalifikazioa.
-Kontrol bakoitzean antolakuntzak eskatutako materiala ez eramatea= 3 minutuko zigorra –deskalifikazioa.
-Antolatzaileen eta epaileen jarraibideei kasurik ez egitea= 3 minutuko zigorra -deskalifikazioa.
Lasterkari batek denboraldian jokaera zigorgarri bat baino gehiago izaten baditu, deskalifikatu egingo da eta diziplina-zehapena ezarriko zaio.
Epaile-taldea arduratuko da zigorrak eta horien zenbatekoa ezartzeaz.
-Deskalifikazioa eta zehapena
Ondoren adierazten diren kasuetan, lasterkaria deskalifikatu egingo da berehala, eta lehiakideari diziplina-zehapena ezar dakioke:
-Arrazoi sendorik izan gabe, sari-banaketako ekitaldi ofizialean parte ez hartzea.
-Lehiakide bati, antolakuntzako kideetako bati, epaileetako bati edo ikusleren bati eraso egitea (agresioa edo iraina).
-Nahita istripu bat sorraraztea.
-Identitate faltsuarekin parte hartzea edota beste pertsona bat iruzurrez ordeztea.
Epaile-taldea arduratuko da zigorrak eta horien zenbatekoa ezartzeaz.
-Proba atzeratzea, etetea edo ezeztatzea.

Probak ezin izango dira atzeratu edo ezeztatu, erabat muturreko egoeretan ez bada.
Horregatik eta anomalia klimatikoen (lainoa, elurra etab.) aurreikuspen modura, antolatzaileek nahitaez ibilbide alternatiboak prestatu behar dituzte, proba bertan behera uztea edo atzeratzea saihesteko.
Egoerak horretara bultzatuz gero, ibilbideko uneren batean proba eten daiteke.
Horrela gertatuz gero, proba eten den une horretako ordenaren edo puntu horretara iristen diren denboren arabera sailkatuko dira, edo, hori ezinezkoa bada, egindako azken kontrolaren arabera.
Proba neutralizatu den unean kontrola pasatu duten lasterkariak badaude eta lehiatzen jarraitzeko ondo badaude:
Hurrengo kontrolean neutralizatuko dira horiek, eta azken kontrol horretara iristen diren ordena onartuz emango zaio amaiera probari, eta sailkapenean hurrengoak aurreko kontroleko lasterkariak edo neutralizazio-puntukoak izango dira.
Helmugara arte kontrolik ez badago, helmugara iristeko behar izan duten denbora hartuko da kontuan, eta gainerakoen kasuan, neutralizazio-puntukoak jasoko dira.
Baldintzek lehiatzen jarraitzeko modurik ematen ez badute, aurreko neutralizazio-puntuko denborak hartuko dira aintzat.

Proba bertan behera gelditzen bada ezinezkoa delako eguraldiagatik aurrera eramatea inskripzio dirua ez da bueltatuko.

Sailkapena

Sailkapenen deskarga:

Probako irudiak

  • Kartela 2015
  • PERFILA
  • Kartela 2013
  • Kartela 2011
  • Kartela 2014
  • Kartela 2012

Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2016/03/20 . Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko.

erregistratu egin nahi dut

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Kontsultatu

Babesleak

  • ARRUTI GOZOTEGIA
  • ARTEKA MANUALIDADES
  • ALUMINIOS ETXEBERRIA
  • CHAPLIN PUB
  • EGARRI TABERNA
  • GALPARSORO MATERIAL DE CONSTRUCCIËN
  • GRANJA GOIBURU
  • LARRAUL HERRI OSTATUA
  • HEZKIDE ESKOLA
  • TRANSPORTES IRURZUN
  • KAIKU
  • MAIOZ ARDOAK
  • MAPFRE
  • MAQUINADOS Y MONTAJES
  • TXALAKA JATETXEA
  • SANTA CLARA CARPINTERIA
  • TEILATUGAIN
  • ARBELA TXAKOLINA

Laguntzaileak

  • TOLOSALDEAKO ATARIA

Erakundeak

  • LARRAULGO UDALA

PIE DE PAGINA