Kirolak.net

2016/04/24

SAN MARCOS MENDI LASTERKETA 11,6km

.
Antolatzailea
Club Atletico Renteria
Nafaroa Etorbidea 11-13.
20100 - Errenteria
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 676139163
atleticorenteria.com
Lasterketaren datuak
Data: 2016/04/24
Ordua: 09:30
Mota: MENDIA (LASTERKETAK)
Distantzia: 11.600
Irteera herria: Errenteria (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Errenteria (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: III
Izen-ematea: Hasiera: 2016/02/22 (00:00)
Amaiera: 2016/04/22 (23:59)
Probako kupoa: 300 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Ez
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Errenteriako Udaletxeko arkupeetan 9:15ak arte.
Web orria: http://atleticorenteria.com/san-marcos.php
Izen-emate motak
  • Izen emate bakarra 15 €
Informazio gehigarria

1.- EGUNA eta LEKUA:

San Marko mendi lasterketa 2015eko apirilaren 24ean ospatuko da, 9:30an hasita, eta irteera Errenteriako Udaletxeko plazatik izango da.


2.- IBILBIDEA:
San Marko mendia inguratzen duten inguruetatik barrena igaroko da proba, 11.500 metroko luzeera du eta guztira 600 metroko desnibela dauka.


3.- PARTE HARTZEA:
16 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, federatuta egon edo ez, baina gehienez ere 300 lagun onartuko dira. Arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.


4.- KATEGORIAK: (apirilaren 24ean duten adina)


-Gizonezko seniorrak: 2000+
-Emakumezko seniorrak: 2000+


5.- IZEN-EMATEA:

www.kirolprobak.com
www.atleticorenteria.com -en apirilaren 26a arte.

6.- PREZIOA:
15 euro


7.- SEINALEZTAPENA:
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta begi bistan egongo diren balizaje-zintekin. Kilometro-erreferentziak ere ibilbide osoan jarriko dira.


8.- KONTROLAK:
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarri ditu, eta bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.


9.- HORNIDURA:
Hiru hornidura postu prestatuko dira, helmugakoaz gain. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte hartzaileei: ura, fruta, barrak, edari energetikoak, e.a. (ikusi planoa).


10.-ARAU-HAUSTE ETA ERRETIRATZEAK:
Antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: probako arauak hausten dituztenean, finkatutako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez direnean, arauzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean, edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean. Probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte hartzea aurreikusten du antolakuntzak.


11.- SARIAK:
Sexu bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzat garaikurra eta sari bereziak egongo dira.




12.- SAILKAPENA:
Irteeran eta helmugan egongo diren epaileek emango dituzte denbora ofizialak, baita sailkapenak ere.


13.- DORTSALA TXIPA ETA OPARIEN BANAKETA:
Lasterketa egunean banatuko dira, 8:00etatik aurrera Udaletxeko arkupeetan, alegia, irteera gunean.


14.- INGURUGIROA:
Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela izanik, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie parte hartzaile guztiei.

Hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira.

Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpo utziko da.


15.- OSASUN-LAGUNTZA:
Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoetan.


16.- SEGURTASUNA:
Antolakuntzak, eta aldez aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko, eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.


17.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN:
Parte hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea, eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.


18.- ARROPA GARRAIATZEKO ZERBITZUA ETA JAISTEKO AUTOBUSA

Antolakuntzak furgoneta bat jarriko du irteera gunetik helmuga gunera material pertsonala garraiatzeko. Furgoneta 9:30etan abietauko da. Kontsigna zerbitzu bat izango da helmugan bertan bakoitzak bere gauzak jaso ditzan.
Parte hartzaileen jabetza pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango.
Autobus zerbitzua doan egongo da parte-hartzaile guztientzat. San Markoko explanadatik abiatuko da eta dortsala besterik ez da erakutsi behar.
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan geratzen den edozein istripuren ardura, baina ez istripu hori korrikalarien zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen inguruko erantzukizuna.

19.- ARGAZKIAK ETA IRUDIAK:
Antolakuntzak eskubide osoa du lasterketan ateratako argazki eta irudi guztiak, proba bera ezagutzera emateko erabiltzen diren hainbat hedabideetan erabiltzeko (kartelak, triptikoak, prentsa oharrak…)


20.- NORBERAREN DATUAK:
Lasterkari guztiek izena ematerako momentuan emandako datu guztiak erabili ahal izango ditu antolakuntzak, beti ere bakoitzak hala erabakitzen badu behintzat. Horretarako bete beharreko hainbat arlo izango dira izen emate orrietan, derrigorrezkoak batzuk, eta aukerakoak besteak.

Sariak

Lasterketa ostean, sari banaketa egingo da. Sailkapen orokorreko gizonezko zein emakumezkoen lehenengo hirurek garaikurra jasoko dute.

Parte hartzaile guztiek lasterketaren oroigarria jasoko dute: manga luzeko kamiseta teknikoa eta BUFFa.

Ibilbidearen mapa
http://atleticorenteria.com/archivos/recorridos/1393172151.pdf
Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
Kartela
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2016/04/24.

Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
Antolakuntza