Kirolak.net

2016/10/02

5 MILIA Buru Osasunaren alde

Banner 5 milia Agifes 2016
Antolatzailea
AGIFES (Asociación guipuzcoana de familiares y personas con enfermedad mental)
Paseo de Morlans, 3 Bajo.
20009 - Donostia-San Sebastián
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943474337
Telefono mugikorra: 619617510 info@agifes.org
Lasterketaren datuak
Data: 2016/10/02
Ordua: 10:00
Mota: ATLETISMOA (10 KM)
Distantzia: 8 Km
Irteera herria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: IV
Izen-ematea: Hasiera: 2016/08/23 (00:00)
Amaiera: 2016/09/30 (23:59)
Probako kupoa: 1000 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Benta Berriko kiroldegia
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: http://www.5millasporlasaludmental.com
Izen-emate motak
  • DORTSAL SOLIDARIOA (lagundu nahi dutenentzat baina korrika egin gabe) 10 €
  • Helduen izen-ematea TXIP GABE (Txip horia badaukatenentzat) 10 €
  • Helduen izen-ematea + TXIP HORIA (txipa zuretzat izango da, beste lasterketetan erabiltzeko) 20 €
  • Helduen izen-ematea + TXIP ZURIA (alokairuan hartzen da eta lasterketaren helmugan entregatu behar da) 12 €
Informazio gehigarria

AGIFES elkarteak 5 MILIA Buru Osasunaren Alde IV. Lasterketa Solidarioa antolatu du. Korrikaldi honen helburua da gizartea buru gaixotasuna duten pertsonengana gertura dadin bultzatzea.

Lasterketaren data: 2016ko urriak 2
Lasterketaren distantzia: 8 kilometro

EGITARAUA

  • 9:15-9:50: doako dantza eta luzaketa saioa Amara Wellness zentroarekin.
  • 10:00: helduen lasterketaren hasiera.  Garrantzitsua da garaiz iristea, batez ere korrilakari poltsa jaso behar baduzu. 
  • 10:00-11:00: haurrentzako jokoak.
  • 11:30: haurren lasterketa, helduen sari-banaketaren ostean. 


NON DAGO IRTEERA?
EHUko Ignacio María Barriola eraikinean (plaza Elhuyar 1 Donostia) ezarriko da irteerako arkua.

TXIP HORIA
Txip horirik ez daukatenek izen-ematearekin batera erosi dezakete berea. Txip horiaren salneurria dendetan 18 eurokoa da, baina lasterketa honetako inskripzioarekin batera erosten dutenek 10 eurotan izango dute. Beraz, inskripzioari txipa eransten diotenek 20 euro ordaindu beharko dituzte; jada txipa badaukaten korrikalariek, aldiz, 10 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.

TXIP ZURIA
Txipa erosi nahi ez baduzu, alokairuan har dezakezu 2 euroren trike. Aukera honekin, 12 euro kostatuko zaizu izen-ematea. OSO GARRANTZITSUA: Txipa helmugan entregatu behar duzu lasterketa amaitu bezain pronto. 

MAILAK ETA KATEGORIAK HELDUEN LASTERKETAN

Beteranoak (46 urtetik aurrera)
Senior (26-45 urte artekoak)
Junior (14-25 urte artekoak)

Gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiztuko ditugu. 14 urtetik aurrerakoentzat baimendutako lasterketa.

HAURREN LASTERKETA
Egun berean haurren lasterketa egingo da eta izen-emateak Kirolprobak webgunearen bidez egin behar dira. 5 eta 13 urte arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute bertan, adinaren araberako taldeetan banatuta. Eurak ere kamiseta eta domina jasoko dute.

NON IKUSI DEZAKET SAILKAPENA?
www.kirolprobak.com webgunean argitaratuko dugu sailkapena.

ELKARTASUN DORTSALA
Ez da beharrezkoa korrika egitea Buru Osasunaren aldeko ekimen honetan parte hartzeko. Nahi izanez gero Elkartasun Dortsola eskura dezakezu! Horrela zure dortsala eta kamiseta jaso ahal izango dituzu Apalategi Kirolak dendan edo korrikaldiaren egunean gainontzeko partaideek bezala. Dortsala Kirolprobak webgunearen bitartez edo Agifesen web orritik eskura dezakezu (www.agifes.org).

KORRILARI POLTSA

Korrikalari poltsak eskuragarri egongo dira Apalategui Kirolak dendan (Zurriola 26), lasterketaren aurreko egunetan: osteguna, irailak 29, eta ostirala 30, arratsaldeko 16etatik 20:00etara. Larunbat goiza, goizeko 10:00etatik 13:30etara, eta arratsaldean, 16etatik 20:00etara.

Gainera, korrikaldiaren egunean EHUko Zuzenbide Fakultateko eraikin gorrian jaso daiteke poltsa, 8:00etatik 9:00etara. Boltsak aldez aurretik hartzea eskertuko genizueke, azken orduko pilaketak ekiditeko.

_____________________________________________________________________________________________

*OHARRAK:

  • Kamiseta neurrien eskaerari ahalik eta hobekien erantzungo diogu, gure posibilitateen arabera.
  • Irailaren 29an edo 30an izena ematen dutenek (ostegunean edo ostiralean) ezingo dute korrikalari poltsa egun horietan jaso; larunbatera edo igandera arte itxaron beharko dute. Hau da, larunbatean Apalategin edo igandean EHUko pabiloian jaso behar dute poltsa.

_____________________________________________________________________________________________

APARKALEKUA

Posible izango da autoak EHUko parkinean uztea, baita Carlos Santamaría eraikinaren aparkalekuan ere, irailaren 28an, 7.45etik 18.00etara bitartean. ADI! 18etatik aurrera ezingo dira kotxeak atera.

Ibilbidearen mapa
Probako irudiak
Irabazlea helmugara iristen 2014ko lasterketako irteera 2014ko lasterketako irteera
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2016/10/02.

Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
Bartolo pintxoak-jatetxea
Laguntzaileak
Deportes Apalategui Coca-cola Diario Vasco Tama Documentacin Insalus BM Fortuna K.E. La Perla Amara Welness DYA Gipuzkoa
Erakundeak
Gipuzkoako Foru Aldundia Ayuntamiento de San Sebastin Universidad del Pas Vasco Donostia Kirola