Kirolak.net

2017/06/04

8. Iskibi BTT zeharkaldia

baner
Antolatzailea
ISKIBI KANPINA
NA-4150 LEITZA-HERNANI KM18.
31754 - Goizueta
(Nafarroa/Navarra)
Tel.: 948514277
Telefono mugikorra: 662561284 campingiskibi@gmail.com
Organizador de la prueba
Lasterketaren datuak
Data: 2017/06/04
Ordua: 09:00
Mota: TXIRRINDULARITZA (BTT)
Distantzia: 30-43km
Irteera herria: Goizueta (Nafarroa/Navarra)
Helmuga herria: Goizueta (Nafarroa/Navarra)
Edizioa: 8
Izen-ematea: Hasiera: 2017/04/13 (10:00)
Amaiera: 2017/06/03 (18:00)
Probako kupoa: 300 Parte-hartzaile
Txip Kronometraia: Ez
Adin-muga: Bai (1950/01/01(e)tik eta 2003/01/01(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: iskibi kanpina, goizueta
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: http://www.iskibi.com
Izen-emate motak
  • federatu gabe 14 €
  • izen ematea federatuak 12 €
Informazio gehigarria

KAIXO LAGUNAK!
Hementxe gaude berriz ere 8. Iskibi Btt zeharkaldia aurkezteko.
Aurtengo ibilbidea lehengo urteko antzekoa izango da, alegia, Goizueta inguruko menditatik eta Artikutzako parke naturaletik barrena. Zeharkaldia mendi pista eta xenda ezberdinetik igaroko da eta 12km izango dira Artikutzako parke naturaletik barrena. Aukera ederra beraz Euskal Herriko txoko zoragarri hau ezagutzeko.
Aurtengo zeharkaldia ekainaren 4an, igandea, izango da.
Larunbat gauean Iskibi kanpinean DOHAN lo egiteko aukera izango da, btt-an parte hartu behar duzuen guztiontzat eta lagunentzat!!!!
Izen-ematea goizeko 08:00tan hasiko da, eta irteera 09:00etan izango da. Parte-hartzeko bi aukera izango dira. Internet bidez: 12€ federatuak eta 14€ federatu gabe daudenentzat www.kirolprobak.com web gunean izena emanez, edota egunean bertan : 16€ federatuak eta 18€ federatu gabeak. Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Bi abituallamiento gune egongo dira eta bukaeran, luntxa , opari zozketa, dutxak eta txirrindak garbitzeko aukera ere izango da.
Parte hartzaile guztiak inskripzio maiatik pasa beharko dute ondoren egingo den opari zozketan parte hatzeko.
Bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 43 kilometro izango ditu eta 1360metroko desnibela eta motzak berriz 30km, 1050metroko desnibelarekin. Ez ahaztu bai irteera eta bukaera Iskibi kanpinetik izango direla.
Proba egunerako 12 euroko menua prestatu dugu, bertan bazkaldu nahi dutenentzat.
Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko arduragabekeriengatik gerta daitezkeen istripuak. Lanean arituko direnei kasu egitea eta denon artean ingurua behar bezala zaintzea eskatzen dizuegu. Besterik gabe, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Ongi etorriak 8. Iskibi BTTra.
 

Probako irudiak
kartela 2017
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2017/06/04.

Proba honek ez du sailkapenik.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu