Kirolak.net

2017/10/22

Jarindo Albertia VI. Mendi Lasterketa

Cabecera
Antolatzailea
Bostibaieta K.E
Plaza Elixoste 1Bis-1izq.
01170 - Legutiano
(Araba/Álava)
Tel.: 945000000
bostibaieta@hotmail.es
Lasterketaren datuak
Data: 2017/10/22
Ordua: 11:00
Mota: MENDIA (LASTERKETAK)
Distantzia: 16,0km
Irteera herria: Legutiano (Araba/Álava)
Helmuga herria: Legutiano (Araba/Álava)
Edizioa: VI
Izen-ematea: Hasiera: 2017/09/04 (08:00)
Amaiera: 2017/10/17 (15:00)
Itxaron zerrenda: Hasiera: 2017/09/04 (08:00)
Amaiera: 2017/10/17 (15:00)
Probako kupoa: 300 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2000/12/31(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Kiroldegian (mutilak) Gimnasioan (neskak)
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Kultur etxean (Legutio)
Web orria: http://jarindoalbertia.jimdo.com
Izen-emate motak
  • Orokorra 8 €
Informazio gehigarria

FROGAREN ARAUDIA

1. ART.) BOSTIBAIETA KIROL ELKARTEAK, JARINDO ALBERTIA MENDI LASTERKETAren 6. edizioa eta LEGUTIOKO 1. GAZTE TRAILa antolatuko du. Biak 2017ko urriaren 22an Legution (Araban) ospatuko dira, Legutioko Udalaren babesarekin.

2. ART.) Jarindo Albertia VI. Mendi Lasterketa Arabako III Mendi Lasterketen Koparen barruan dago. Kopa hau, Arabako Mendi Federazioak (AMF) antolatzen du.

IRTEERA ETA ORDUTEGIA:

3. ART.) Bi lasterketek Legutioko udaletxean izango dute irteera, Carmen kalean. 10:30ean Gazte Traila eta 11:00etan Jarindo Albertia lasterketa.

LUZERA:

4. ART.) Gazte Trail-ak 9kmko luzera izango du eta Jarindo Albertia lasterketak16 km.

PARTE HARTZAILEAK:

5. ART.) Gazte Trail-ean parte hartu dezake 2000ko urtarrilaren 1etik 2003ko abenduaren 31 bitartean jaiotako edonork, Federazioaren zigorrik izan ezean, aldez aurretik dagokion izen ematea egin izan badu eta aita, ama edo tutorearen baimena idatzia ekartzen badu.

6. ART.) Jarindo Albertia lasterketan parte hartu dezake 2001eko urriaren 22an baino lehen jaiotako edonork (16 urte beteta), Federazioaren zigorrik izan ezean eta aldez aurretik dagokion izen ematea egin izan badu.

IZEN EMATEAK:

7. ART.) Izen emateak Kirolprobak web orrialdean soilik egin ahal izango dira, 2017ko irailaren 4tik urriaren 17ra arte. 50 parte hartzaile izango da gehienez Gazte Trailean, eta 300 Jarindo Albertia lasterketan..

8. ART.) Izen emateak 3€ko prezioa izango du Gazte Trail-aren kasuan eta 8€koa Jarindo Albertia lasterketaren kasuan.

ITXOITE ZERRENDA ETA BAJAK:

9. ART.) Urriaren 15a baino lehen parte hartzaileen kopurua betez gero, hurrengo izenak itxoite zerrendan erregistratuko dira. Bajaren bat komunikatzen denean, antolatzaileak zerrenda horretan dagokionari esango dio izena emateko aukera daukala. Hori, orden zorrotzean egingo da.

10. ART.) Bajak komunikatzea eskatzen da, arrazoia edozein izanda antolatzailearen helbide elektronikoan: bostibaieta@hotmail.es. Izen ematearen diru kopuru osoa bueltatuko da urriaren 15era arte, astelehena.

11. ART.) Urriaren 15etik aurrera ez da aldaketarik egingo parte hartzaileen zerrendan.

DORTSALAK:

12. ART.) Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 9:00etik 10:30era arte, Legutioko Kultur Etxean (Udaletxearen aurrean). Dortsala aurrealdean eraman behar da ikusgai, frogak irauten duen bitartean.

DENBORA KONTROLA, KATEGORIAK ETA SAILKAPENA:

13. ART.) Frogaren iraupenaren denbora kontrola egingo da, denbora totala eta helmugara iristearen ordena erregistratuz.

14. ART.) Sei kategoria egongo dira:

  • Absolutuak (gizonezkoa nahiz emakumezkoa): Jarindo Albertia Mendi Lasterketaren parte hartzaileak, 2001eko urriaren 22an baino lehen jaiotakoak.
  • Bertakoak (gizonezkoa nahiz emakumezkoa): Jarindo Albertia Mendi Lasterketaren parte hartzaileak, 2001eko urriaren 22an baino lehen jaiotakoak eta Legution erroldatutak.
  • Gazteak (mutil nahiz neska): Gazte Trail-ean parte hartzaileak, urtarrilaren 1etik eta 2003ko abenduaren 31 bitartean jaiotakoak.

Arabako III Mendi Lasterketen Kopako zerrenda bat ere egingo da mendi-federatuen artean.

GARAIKURRAK ETA SARIAK:

12. ART.) Antolatzaileak kategoria absolutuen, gizonezko zein emakumenezkoen, lehenengo hirurentzako garaikurrak edo sariak emango ditu, hori ere bertakoen lehenengo gizonarentzat eta lehengo emakumearentzat, baita gazteen arteko lehenengo mutilarentzat eta lehenengo neskarentzat ere.

13. ART.) Arabako III. Mendi Laterketen Kopako sariak AMF-k emango ditu honek esandako momentuan eta nahi duen eran.

14. ART.) Sarien banaketa 13:00ak aldera egingo da.

ZOZKETA:

15. ART.) Froga batean zein bestean parte hartzen dutenen artean bertako dendek eta enpresek eskainitako produktu eta zerbitzuen zozketa egingo da. Saria jasotzeko ezinbestekoa da dortsala aurkeztea edo identifikatzeko beste edozein dokumentu.

HORNIDURAK:

16. ART.) Bi hornidura puntu egongo dira gutxienez, ibilbidearen erdian hornidura likidoa izango da, eta froga bukatzerakoan, likidoa eta solidoa. Hondakinak bereziki mugatutako eremuetan bota beharko dira.

ZERBITZUAK:

18. ART.) Honako zerbitzuak egongo dira:

  • POLTSAK JASOTZEKO GUNEA: Korrikalariek beren arropa poltsa itxietan gorde ahal izango dute horretarako prestatutako lekuan. Dortsala aurkeztea ezinbestekoa da poltsa hartzeko.
  • DUTXAK: Kiroldegian (gizonezkoak) eta gimnasioan (emakumezkoak), biak helmugatik 100 metrora.

ISTRIPU ASEGURUA:

19 ART.) Izen emandako lasterkari guztiek istripu aseguru bat izango dute. Antolakuntzak ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko parte hartzaileek lasterketan eragin ditzaketen kalteen gainean.

GALARAZPENAK ETA BETEBEHARRAK:

17. ART.) Txirrinduz zein beste edozein ibilgailuetan laguntzea debekatuta dago.

20. ART.) JARINDO ALBERTIA VI. MENDI LASTERKETAN parte hartzea araudi hau eta Antolakuntzaren aholkuak ontzat hartzea dakar. Bestela, Antolakuntzak neurriak hartzeko eskubidea aurrera eramango du.

Bostibaieta Kirol Elkartea

Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
Escudo Bostibaieta K.E
Erlazionatutako probak
Internet bidezko izen-ematea amaiturik

Proba data honetan amaitu zen: 2017/10/22.

Sailkapena berehala egongo da erabilgarri.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
Legutioko Udala
Laguntzaileak
Bar Esneitza Autoservicio Viteri Eguzkilore Arabako Mendi Federazioa Laguntza Taldea Baigne UN-Diet Lavandula RunningFiz Vibike Cafs la Brasilea Fundacin Vital Dovela Jatetxea Powered Udabeer Martnez Pagobieta Ubideko Gazta