Data: | 2018/07/13 |
---|---|
Ordua: | 23:00 |
Mota: | MENDIA (LASTERKETAK) |
Distantzia: | 88KM |
Irteera herria: | Beasain (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Helmuga herria: | Beasain (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Edizioa: | IX |
Izen-ematea: | Hasiera: 2017/11/09 (17:00) Amaiera: 2018/06/06 (23:59) |
Itxaron zerrenda: | Hasiera: 2017/11/09 (17:00) Amaiera: 2018/06/06 (23:59) |
Probako kupoa: | 515 Parte-hartzaile |
Txip Kronometraia: | Bai |
Adin-muga: | Bai (1920/02/03(e)tik eta 1998/12/31(e)ra artean jaiotakoak) |
Taldekako izen ematea behar da: | Ez |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | ANTZIZAR KIROLDEGIA C/IGARTZA OLETA 3 |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
Arropa jasotzeko helbidea: | ANTZIZAR KIROLDEGIA C/IGARTZA OLETA 3 |
Web orria: | http://www.ehunmilak.com |
ehunmilak mendiko Ultra-Trail®-ak (iraupen luzeko/ultra fondo mendiko lasterketa) 168 km eta 22.000 metroko desnibel metatua du eta 5 eskualdeetako mendiak zeharkatzen ditu bide eta bidexketatik zehar. Irteera eta helmuga Beasainen ditu eta proba burutzeko gehienez 48 orduko muga izango da. ehunmilak probak Beasain, Zumarraga, Azpeitia, eta Tolosa herriak inguratuko ditu ibilbide zirkular batekin. Mendi zeharkaldi honek hainbat gailur zeharkatzen dituenez baldintzak oso gogorrak izan daitezke (gaua haizea hotza euria). Ondorioz segurtasunerako beharrezkoa den materiala eramatea eskatzen du (16. artikulua). Beharrezkoa da prestaketa oso ona izatea eta ibilbidea egin ahal izateko autonomia pertsonalerako gaitasun handia edukitzea.
Antolakuntzak kilometro gutxiagoko beste bi proba antolatuko ditu. Alde batetik, Goierriko bailara zeharkatuko duen Goierriko bi haundiak (hemendik aurrera g2h bezala izendatua), Beasain izango du abiapuntu Aralar eta Aizkorriko inguruak igarotzeko. ehunmilaken ibilbidea jarraituz, lasterketak 88 km-ko distantzia izango du, 12.000 metroko desnibel metatua. Bestetik, marimurumendi marathon (mmm izendatua). Honek ere, Beasain izango du abiapuntu eta Beasain inguruko mendixketatik igaroko da; lasterketak 42,195 km eta 4.400 metrotako desnibel metatua izango du.
Hiru proba hauek Federacion Vasca de Montaña- Euskal Mendizale Federazioak (E.M.F.) onartuta daude.
Izen-emateak zera bermatzen du:
GARRANTZITSUA:
*Behin inskripzio orria beteta gogorarazten dizugu 72 orduko epea duzula ordainketa egiteko kreditu-txartel bidez.
*Izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa da antolakuntzak emandako mediku-txostena (www.ehunmilak.com) eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea, Araudiaren 7. Artikuluaren baldintzak eta epeak jarraituz. Mesedez, Artikulu hori arretaz irakurri. Bi dokumentu zuzenak dagokion epean aurkeztu ezean, izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.
Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko. erregistratu egin nahi dut
Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.