Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

  • Hasiera
  • IV. KOLAZINO MENDI EGUNA JUNIOR/KADETE (MENDI LASTERKETA)

IV. KOLAZINO MENDI EGUNA JUNIOR/KADETE (MENDI LASTERKETA)

2018/03/24
aaa

Antolatzailea

TIRITU KULTUR TALDEA
LEHENDAKARI AGIRRE ENPARANTZA, 1.
48390 - Bedia (Bizkaia/Vizcaya)
Tel.: 946314200
kmebedia@gmail.com

Data: 2018/03/24
Ordua: 10:30
Mota: MENDIA (LASTERKETAK)
Distantzia: 15Km
Irteera herria: Bedia (Bizkaia/Vizcaya)
Helmuga herria: Bedia (Bizkaia/Vizcaya)
Edizioa: IV
Izen-ematea: Hasiera: 2017/12/31 (00:00)
Amaiera: 2018/03/23 (00:00)
Probako kupoa: 5 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (2000/01/01(e)tik eta 2002/01/01(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: BEDIAKO PLAZAN (FRONTOIAN)
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: BEDIAKO PLAZAN (ESKOLETA
Web orria: http://www.kolazinokomendieguna.com

Izen-emate motak

  • 21 €FEDERATUA (BAZKARIA BARNE)
  • 19 €FEDERATUA (BAZKARI GABE)
  • 23 €EZ FEDERATUA (BAZKARIA BARNE)
  • 21 €EZ FEDERATUA (BAZKARIK GABE)

Informazio gehigarria

KME 2017KO ARAUDIA

1. Data eta lekua: IV. Kolazinoko Mendi Eguna 2017ko apirilaren 8an ospatuko da Bedian (Bizkaia), Irteera orduak eta probak hauek dira:
a. Mendi Martxa: 08:00
b. BTT lasterketa: 09:00
c. Mendi lasterketa: 10:00
d. Junior/Cadete lasterketa: 10:30

2. Ibilbideak: Probak ibilbide hauek ditu:
a. Mendi Martxa: 20kilometro y 1000 metroko desnibel positibokoa.
b. BTT lasterketa: 35 kilometro y 1300 metroko desnibel positibokoa.
c. Mendi lasterketa: 24 kilometro y 1500 metroko desnibel positibokoa.
d. Junior/Cadete lasterketa: 15 kilometro y 800 metroko desnibel positibokoa..

Proba dena Mandoiako Mendilerr ingurutik igaroko dira.

3. Parte hartzaileak: 18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa nagusietan eta 15 urte beteta eta guraso edota tutoreen baimena beharko da junior/kadete lasterketan eta Btt lasterketan parte hartu ahal izateko. Mendi lasterka eta Btt lasterketan gehienez 250 parte hartzaile egongo dira probako eta 200 Mendi martxan. Parte hartzaile guztiek probako araudia bete beharko dute.

4. Kategoriak: Kategoriak honakoak izango dira, proba ospatuko den egunean izango duten adinaren arabera:

a. BTT Lasterketa.
i. Gizonezko eta emakumezko absolutuak
ii. Lehen Arratiarra.

b. Mendi Lasterketa
i. Gizonezko eta emakumezko absolutuak
ii. Gizonezko eta emakumezko beteranoak (proba egunean 40 urte edo gehiago dituztenak)
iii. Gizonezko eta emakumezko Promesa (23 urte edo gutxiago dituztenak)
iv. Lehen Arratiarra.

c. Junior/Cadete lasterketa

5. Izen emateak: Izen ematea 2017ko urtarrilaren 9an hasiko da, goizeko 08:00etan www.kirolprobak.com webgunean eta 2017ko martxoarn 31an sarratuko dira. 00:00etan. (Izen ematea ezabatu nahi izanez gero diruaren %80a itzuliko da)

6. Prezioa: Izen emateen kuota ondorengoa da:
a. Mendian federatuak direnak eta bertan bazkalduko dutenak 21€
b. Mendian federatuak direnak eta bertan ez dutenak bazkalduko 19€
c. Mendian federatuak ez direnak eta bertan bazkalduko dutenak 23€
d. Mendian federatuak ez direnak eta bertan ez dutenak bazkalduko 21€
Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, etab.) disfrutatu ahal direlarik. Horretaz gain, opari bete poltsa (jantzi teknikoa, produktuak, etab.), eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

7. Seinaleztapena: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta dago kartel adierazgarri eta ikusgarri diren balizaje zintekin. Kilometroroko erreferentziekin.

8. Kontrolak: Lasterketa nagusiko ibilaldian zehar 5 kontrol puntu egongo dira. Kontrol puntu hauetatik igarotzea derrigorrezkoa izango da. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

9. Anoaguneak: Hurrengo anoagune solido-likidoak egongo dira proba desberdinetan:

a. Mendi Martxa: 5 anoagune.
b. BTT lasterketa: 6 anoagune.
c. Mendi lasterketa: 6 anoagune.
d. Junior/Cadete lasterketa: 4 anoagune.
Anoagune hauetan parte hartzaileentzat produktu solido eta likidoak (ura, isotonikoak, fruta, etab.) egongo dira. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

10. Igarobide denborak: Helmugara iristeko gehienezko denbora arratsaldeko 15:00 izango da, ordu honetan proba denei amaiera emanez, eta helmuga marra igaro ez duenak, proba bukatutzat eman beharko du. Denbora hau baino gehiago behar duen partehartzailea amaierako sailkapenetik at geldituko da. Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: igarotze-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean, erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean. Xede hauetarako, probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte-hartzea aurreikusten du antolakuntzak. Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.

11. Sariak: hurrengo sariak banatuko dira: Ikusi sarien atala.

12. Dortsalen banatzea: Dortsalak Bediako frontoian banatuko dira egunean bertan goizaldeko 06:30etatik aurrera, eta probak hasi baino 15 minutu arinago zarratuko dira.

Partaide bakoitzak bere dortsala eta opari poltsa jasotzeko norberaren NAN originala erakutsi beharko du eta bera etorri beharko da bila. Mendian federatuak direnek hori ziurtatzen duen federatu txartela erakutsi beharko dute dortsala jasotzerakoan.

13. Ingurumena: Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela izanik, ingurunea ahalik eta gehien zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.

Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.

14. Osasun laguntza: Antolakuntzak osasun laguntza zerbitzua jarriko du ibilbideko punturik estrategikoenetan eta baita irteera eta helmugan ere.

15. Segurtasuna: Antolakuntzak lasterketa ibilbide alternatibotik desbideratu eta beharrezko ikusten dituen aldaketak egin ahal izango ditu. Eguraldiak hala eskatzen badu, maratoia bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

16. Laguntza ezbeharretan: Parte hartzaileak istripuren baten aurrean laguntza eman eta kontrol lekuetan edozein ezbeharren berri eman beharko du.


OHARRAK



Bazkari tiketak salduko dira 4 eurotan helmuga ondoko txoznan.

Dortsala batzerakoan NAN eta federatu txartela (federatuak) erakutsi beharko dute.

Irteera eta helmuga herriko plazan izango da.

JOLASAK, PUZGARRIAK ETA EKINTZA PILO BAT IZANGO DIRA UMEENTZAT.

Arratsalde bukaeran erromeria izango dugu.

Sailkapena

Aurreko edizioak

Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2018/03/24 . Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko.

erregistratu egin nahi dut

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Kontsultatu


PIE DE PAGINA