Kirolak.net

2018/03/24

XXV. AZKOITIAZPEITIA maratoi erdia

Mucho que Celebrar!
Antolatzailea
Azkoitiko eta Azpeitiko XEYE, a.k.e (Azk-Az 1/2 maratoia)
Jose Artetxe 17.
20730 - Azpeitia
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 636801991
azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com
Lasterketaren datuak
Data: 2018/03/24
Ordua: 16:30
Mota: ATLETISMOA (ERDI MARATOIA)
Distantzia: 21.097
Irteera herria: Azkoitia (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Azpeitia (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: XXV
Izen-ematea: Hasiera: 2017/12/04 (14:00)
Amaiera: 2018/03/23 (00:00)
Probako kupoa: 1100 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/04/01(e)tik eta 2002/03/23(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Azpeitiko igerileku munizipalak,helmuga gunetik 300 metrotara.
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Irteera gunean, erropa jasotze furgonetetan. Helmuga gunean, erropa jasotzeko stand-ean.
Web orria: http://www.azkoitia-azpeitia.com
Informazio gehigarria

 AZKOITIAZPEITIA nazio arteko maratoi erdia, gure lurraldeko maratoi erdi ospetsuena da. Homologaturik dauden 21097m hauetan, goi mailako korrikalariek bat egiten dute, afizionatu mailako korrikalariekin eta lasterkari herrikoienekin ere bai. 

 Gipuzkoako bihotzean kokaturik, Urola erdialdeko bi herri hauek, gaur egun gure hiriburuetatik gertu daude. Donostiatik 30 minutu eskasera, Bilbo eta Gasteiz berriz ordubete azpitik.

 Proba honetan bizi den giroa bakarra da. Herri guneetan, jendearen txaloak bertatik bertara sentitzen dira. Gune zabaletan berriz, gure paisaia ederraz gozatzeko aukera izango duzue. Ibilbide berri eta egokituan, zenbait aldapa eta bihurgune kendu ditugu. Honekin, lehendik ere azkarra zen ibilbidea, hobeagoa egin dugu. Gogoratu gizonezko mailan 60 minutu azpiko errekorra dagoela eta emakumeetan Estatuko errekorra hemen burutu zuela Rocia Rios-ek.

 AZKOITIAZPEITIA lasterketa, errepideko atletismoa bizitzeko eta sentitzeko dago egina. Lasterketa garaian animazioa egongo da bi herrietan. Erritmoa markatzeko erbiak ere ipiniko ditugu eta ohiko edari eta jakiak ere izango dira helmuga gunean.

 Zatoz, AzkoitiAzpeitia 25. ediziora, izan ere BADUGU ZER OSPATU!

Izen emate prezioak:

Lehen 100 dortsalak 15€

Abenduan, federatuak 17€, ez federatuak 20€

Urtarrilean, federatuak 19€ / ez federatuak 22€

Otsailean, federatuak 21€ / ez federatuak 24€

Martxoa, 15 arte, federatuak 23€ / ez federatuak 26€

Martxoak 16tik 22ra, federatuak 27€ / ez federatuak 30€

Ludoteka serbitzua egongo da Txiki-Txoko ludotekan (igerilekutik 50metrotara), 3-10 urteko umeei zuzenduta 15:00etatik -19:00etara. Aurrez izena eman behar da udaletxean 943150095 telefonoan.

Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.

Ibilbidearen mapa
Dokumentu atxikiak
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2018/03/24.

Sailkapena kontsultatu...

Kontsultatu

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
EL DIARIO VASCO BBVA RENAULT GAURSA
Laguntzaileak
BIELE GAU-ARGI Uria Sukaldeak Milar Larramendi IRIZAR CLINICA BAVIERA dr. Salaberria FULLGAS BI-K Escuela de masaje  de San Sebastian
Erakundeak
European Athletics AZKOITIKO udala EUSKO JAURLARITZA GAF Gurutze Gorria Iraurgi Berritzen RFEA AZKOITIAZPEITIA XEYE a.k.e. AZPEITIKO ARGAZKI ELKARTEA