Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

Sare III. Kros herrikoia

2018/05/19

Antolatzailea

Azpeitiako Sare
Calle Arroka 2.
20006 - Donostia-San Sebastißn (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Tel.: 695715849
azpeitikosareherritarra@gmail.com

Data: 2018/05/19
Ordua: 11:00
Mota: ATLETISMOA (PROBA MOTZAK)
Distantzia: 5,6 km
Irteera herria: Azpeitia (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Helmuga herria: Azpeitia (Gipuzkoa/Guip˙zcoa)
Edizioa: 3
Izen-ematea: Hasiera: 2018/05/07 (00:00)
Amaiera: 2018/05/18 (16:00)
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Izarraitz pilotalekua. Plaza nagusia
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez

Izen-emate motak

  • 10 €IZEN EMATEA

Informazio gehigarria

Azpeitia. Gerturatzen ari da aurtengo Sare Eguna, eta dagoeneko zabaldu dugu egun horretan, maiatzaren 19an, egingo den kros herrikoian parte hartzeko izen-ematea.

Aurtengoan, 5,6 kilometro izango ditu lasterketa herrikoiak. Azpeitian honako lekuetan eman daiteke izena proban parte hartzeko: Orkatz Kultur Elkartean, udal igerilekuan eta Aitzaki kirol dendetan. Azkoitian, aldiz, elkargunean egin daiteke izen-ematea.

Egunean bertan ere egongo da lasterketan izena emateko aukera, plazan, 09:30etik 10:30era, eta orduan jasoko dituzte dortsalak parte-hartzaile guztiek. Aurrez izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta egunean bertan egiten dutenek 12 euro. Maiatzaren 18a izango da saltoki eta tabernetan izena emateko azken eguna. Atari honen bidez egin nahi dutenek, aldiz, maiatzaren 18a 16:00k baino lehen egin beharko dute izen-ematea.

Lasterketa plazatik abiatuko da, 11:00etan. Kros herrikoian parte-hartzen duten lagunek oparia (motxila bat) eta hamaiketakoa jasoko dute probaren ostean, eta dutxatzeko aukera ere izango dute Izarraitz pilotalekuan. Gainera, aurtengoan lehen aldiz, umeen KROS TXIKIA egingo da, 11:30tan Plazatik abiatuta. Kros txikia doan izango da, ez dago aurrez izena eman beharrik eta parte hartzaileek goxokiak izango dituzte sari.

Honakoa izango da lasterketaren ibilbidea: (IAZKO BERDINA IZANGO DA)

Dokumentu atxikiak

Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2018/05/19 .

Sailkapena berehala egongo da erabilgarri.

Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko.

erregistratu egin nahi dut

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Kontsultatu


PIE DE PAGINA