Azpeitia. Gerturatzen ari da aurtengo Sare Eguna, eta dagoeneko zabaldu dugu egun horretan, maiatzaren 19an, egingo den kros herrikoian parte hartzeko izen-ematea.
Aurtengoan, 5,6 kilometro izango ditu lasterketa herrikoiak. Azpeitian honako lekuetan eman daiteke izena proban parte hartzeko: Orkatz Kultur Elkartean, udal igerilekuan eta Aitzaki kirol dendetan. Azkoitian, aldiz, elkargunean egin daiteke izen-ematea.
Egunean bertan ere egongo da lasterketan izena emateko aukera, plazan, 09:30etik 10:30era, eta orduan jasoko dituzte dortsalak parte-hartzaile guztiek. Aurrez izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta egunean bertan egiten dutenek 12 euro. Maiatzaren 18a izango da saltoki eta tabernetan izena emateko azken eguna. Atari honen bidez egin nahi dutenek, aldiz, maiatzaren 18a 16:00k baino lehen egin beharko dute izen-ematea.
Lasterketa plazatik abiatuko da, 11:00etan. Kros herrikoian parte-hartzen duten lagunek oparia (motxila bat) eta hamaiketakoa jasoko dute probaren ostean, eta dutxatzeko aukera ere izango dute Izarraitz pilotalekuan. Gainera, aurtengoan lehen aldiz, umeen KROS TXIKIA egingo da, 11:30tan Plazatik abiatuta. Kros txikia doan izango da, ez dago aurrez izena eman beharrik eta parte hartzaileek goxokiak izango dituzte sari.
Honakoa izango da lasterketaren ibilbidea: (IAZKO BERDINA IZANGO DA)