Kirolak.net

2018/10/21

Legutioko II. Gazte Trail

Cabecera
Antolatzailea
Bostibaieta K.E
Plaza Elixoste 1Bis-1izq.
01170 - Legutiano
(Araba/Álava)
Tel.: 945000000
bostibaieta@gmail.com
Lasterketaren datuak
Data: 2018/10/21
Ordua: 10:30
Mota: MENDIA (LASTERKETAK)
Distantzia: 10 km
Irteera herria: Legutiano (Araba/Álava)
Helmuga herria: Legutiano (Araba/Álava)
Edizioa: II
Izen-ematea: Hasiera: 2018/09/03 (00:01)
Amaiera: 2018/10/14 (23:59)
Itxaron zerrenda: Hasiera: 2018/09/03 (08:00)
Amaiera: 2018/10/16 (15:00)
Probako kupoa: 50 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Bai (2001/01/01(e)tik eta 2003/12/31(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Kiroldegian (mutilak) Gimnasioan (neskak)
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Kultur etxean (Legutio)
Web orria: http://jarindoalbertia.jimdo.com
Izen-emate motak
  • Orokorra 3 €
Informazio gehigarria

FROGAREN ARAUDIA

1. ART.) BOSTIBAIETA KIROL ELKARTEAK, JARINDO ALBERTIA VII. MENDI LASTERKETA eta LEGUTIOKO II. GAZTE TRAIL-a antolatuko du. Biak 2018ko urriaren 21ean Legution (Araban) ospatuko dira, Legutioko Udalaren babesarekin.
2. ART.) Jarindo Albertia VII. Mendi Lasterketa Arabako IV. Mendi Lasterketen Koparen barruan dago. Kopa hau, Arabako Mendi Federazioak (AMF) antolatzen du.
IRTEERA ETA ORDUTEGIA:
3. ART.) Bi lasterketek Legutioko udaletxe aurrean izango dute irteera, Carmen kalean. 10:30ean Gazte Traila eta 11:00etan Jarindo Albertia lasterketa.
IBILBIDEAK:
4. ART.) Gazte Trail-ak 10kmko luzera (285m+) izango du eta Jarindo Albertia lasterketak 16km (605m+).
PARTE HARTZAILEAK:
5. ART.) Gazte Trail-ean parte hartu dezake 2001 eta 2003 bitartean jaiotakoak, Federazioaren zigorrik izan ezean, aldez aurretik dagokion izen ematea egin izan badu eta aita, ama edo tutorearen baimena idatzia ekartzen badu.
6. ART.) Jarindo Albertia lasterketan parte hartu dezake 2000 urtean edo lehenago jaiotakoak, Federazioaren zigorrik izan ezean eta aldez aurretik dagokion izen ematea egin izan badu.
7. ART.) 18 urte beteta izan gabe Jarindo Albertian parte hartzen dutenek, aita, ama edo tutorearen baimena idatzia ere ekarri beharko dute.
IZEN EMATEAK:
8. ART.) Izen emateak Kirolprobak web orrialdean soilik egin ahal izango dira, 2018ko irailaren 3tik urriaren 14ra arte edo kupoa bete arte. 50 parte hartzaile izango ditu gehienez Gazte Trail-ak, eta 300 Jarindo Albertia lasterketak.
9. ART.) Izen emateak 3€ko prezioa izango du Gazte Trail-aren kasuan eta 10€koa Jarindo Albertia lasterketaren kasuan.
ITXOITE ZERRENDA ETA BAJAK:
10. ART.) Urriaren 14an baino lehen parte hartzaileen kopurua betez gero, hurrengo izenak itxoite zerrendan erregistratuko dira. Bajaren bat komunikatzen denean, antolatzaileak zerrenda horretan dagokionari esango dio izena emateko aukera daukala. Hori, orden zorrotzean egingo da.
11. ART.) Bajak komunikatzea eskatzen da, arrazoia edozein izanda antolatzailearen helbide elektronikoan: bostibaieta@gmail.com.
12. ART.) Baja komunikatzen bada, urriaren 14a arte izen ematearen diru kopuru osoa bueltatu daiteke .
DORTSALAK:
13. ART.) Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 9:00etatik 10:30era arte, Legutioko Kultur Etxean (Udaletxearen aurrean). Dortsala aurrealdean eraman behar da ikusgai, frogak irauten duen bitartean.
DENBORA KONTROLA ETA SAILKAPENAK:
14. ART.) Frogen iraupenaren denbora kontrola egingo da, denbora totala eta helmugara iristearen ordena erregistratuz.
15. ART.) Sei sailkapen egongo dira:
Orokorra (gizonezkoa nahiz emakumezkoa): Jarindo Albertia Mendi Lasterketan parte hartzaile guztiak dira.
Bertakoak (gizonezkoa nahiz emakumezkoa): Legution erroldatutak dauden Jarindo Albertia Mendi Lasterketan parte hartzaileak dira.
Gazteak (mutil nahiz neska): Gazte Trail-aren parte hartzaile guztiak dira.
Arabako IV. Mendi Lasterketen Kopako zerrenda bat ere egingo da mendi federatuen artean.
GARAIKURRAK ETA SARIAK:
16. ART.) Antolatzaileak sailkapen Orokorrean lehenengo hirurentzako, gizonezko zein emakumezko, garaikurrak edo sariak emango ditu, hori ere Bertakoen lehenengo gizonarentzat eta lehengo emakumearentzat, baita Gazteen arteko lehenengo mutilarentzat eta lehenengo neskarentzat ere.
17. ART.) Arabako IV. Mendi Laterketen Kopako sariak AMF-k emango ditu honek esandako momentuan eta nahi duen eran.
18. ART.) Sarien banaketa 13:00ak aldera egingo da.
ZOZKETA:
19. ART.) Froga batean zein bestean parte hartzen dutenen artean denda eta enpresa laguntzaileak eskainitako produktu eta zerbitzuen zozketa egingo da. Saria jasotzeko ezinbestekoa da dortsala aurkeztea edo identifikatzeko beste edozein dokumentu.
HORNIDURAK:
20. ART.) Bi hornidura puntu egongo dira gutxienez, ibilbidearen erdian hornidura likidoa izango da, eta froga bukatzerakoan, likidoa eta solidoa. Hondakinak bereziki mugatutako eremuetan bota beharko dira.
ZERBITZUAK:
21. ART.) Honako zerbitzuak egongo dira:
`79; POLTSAK JASOTZEKO GUNEA: Korrikalariek beren arropa poltsa itxietan gorde ahal izango dute horretarako prestatutako lekuan. Dortsala aurkeztea ezinbestekoa da poltsa hartzeko.
`79; DUTXAK: Kiroldegian (gizonezkoak) eta gimnasioan (emakumezkoak), biak helmugatik 100 metrotara.
ISTRIPU ASEGURUA:
22 ART.) Izen emandako lasterkari guztiek istripu aseguru bat izango dute. Antolakuntzak ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko parte hartzaileek lasterketan eragin ditzaketen kalteen gainean.
GALARAZPENAK ETA BETEBEHARRAK:
23. ART.) Txirrinduz zein beste edozein ibilgailuetan laguntzea debekatuta dago.
24. ART.) JARINDO ALBERTIA VII. MENDI LASTERKETAN edo LEGUTIOKO II. GAZTE TRAIL-ean parte hartzea araudi hau eta Antolakuntzaren aholkuak ontzat hartzea dakar. Bestela, antolakuntzak neurriak hartzeko eskubidea aurrera eramango du.

Bostibaieta Kirol Elkartea

Ibilbidearen mapa
Powered by Wikiloc
Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
Escudo Bostibaieta K.E
Internet bidezko izen-ematea amaiturik

Proba data honetan amaitu zen: 2018/10/21.

Sailkapena berehala egongo da erabilgarri.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
Legutioko Udala
Laguntzaileak
Bar Esneitza Arabako Mendi Federazioa Laguntza Taldea Baigne Lavandula RunningFiz Vibike Cafs la Brasilea Fundacin Vital Dovela Jatetxea Powered Martnez Diettica y Nutricin Leila Prez Venturino Alimentacin Aitor Legutio Bidearin Iruri Baserriko Produktuak Garaje Ederbi El Crucero / La Posada Bar Urkiola