Kirolak.net

2019/05/19

HAIMAR ZUBELDIA KLASIKOA 2019

HZ
Antolatzailea
ZARAUZKO ZIKLOTURISTA ELKARTEA
ARABA KALEA 20 .
20800 - Zarautz
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 688651903
zzelkartea@gmail.com
Organizador de la prueba
Lasterketaren datuak
Data: 2019/05/19
Ordua: 08:00
Mota: TXIRRINDULARITZA (ZIKLOTURISMO)
Irteera herria: Zarautz (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Zarautz (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: 35
Izen-ematea: Hasiera: 2019/02/04 (19:00)
Amaiera: 2019/05/10 (23:59)
Probako kupoa: 650 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: ZARAUZKO KIROLDEGIA, Araba kalea 20, 20800 Zarautz
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: http://www.zarauzkozikloturistak.com/
Izen-emate motak
  • Federatuak ( beharrezkoa lizentzia eta DNI-a aurkeztea) 40 €
  • Ez federatuak 50 €
Informazio gehigarria

1. Definizioa.

HAIMAR ZUBELDIA KLASIKOA zikloturista martxa, lehia kutsurik gabeko proba da, eta 2017ko MAIATZANREN 19AN izango da, goizeko 8:00etan abiatuta. ZARAUZKO ZIKLOTURISTA ELKARTEA da probaren antolatzailea.
Proba ZARAUTZEN eta Gipuzkoako errepideetan izango da. Segurtasun eta kontrol arrazoiak direla eta, guztiz debekatuta egongo da ordua baino lehenago irtetea.
Errepidea zabalik egongo da trafikora, eta beraz, partaideek indarrean diren zirkulazioko arauak errespetatu beharko dituzte.

2. Modalitateak eta distantziak.

Martxak 150 km izango ditu. Ibilbidearen xehetasun guztiak, mapa eta profila Kirolprobak-en eta honako webgunean daude argitaratuta: www.zarauzkozikloturistak.com

Aurten ez da 90Km ibilbide motza burutuko, horretarako BAIMENIK EZ BAITAGO. ZARAUZKO ZIKLOTURISTA ELKARTEA-k BI IBILBIDEAK BURUTZEKO BORONDATEA DU ETA LANEAN DIHARDU horrela izateko.


3. Parte-hartzea eta aseguruak.

Edozein nazionalitatetako kirolariek dute aukera martxan parte hartzeko. 18 urtez azpikoek ezingo dute parte hartu. Derrigorrezkoa da kasko homologatua buruan eramatea ibilbide osoan.
Partaide bakoitzak bere ardurapean hartuko du parte martxan, eta behar adinako prestakuntza fisikoa eta trebetasun teknikoa izango du probari aurre egiteko. Antolakuntzak partaide guztiei aholkatzen die probaren aurretik mediku-azterketa bat egiteko, horrelako txirrindularitza-proba bat egitea eragotz dezakeen edozein arazo hautemateko eta baztertzeko.

Antolakuntzak Erantzukizun Zibileko aseguru-poliza bat izango du, indarrean den legediaren arabera. Federatutako partaideek dagokion Federazioaren asegurua izango dute, eta, beraz, aseguru horren estaldura. Federatu gabekoentzat, berriz, eguneko asegurua kontratatuko da. Ondorioz, ekitaldi honetan parte hartzeak berekin dakar berariazko onespena ematea norbera identifikatzeko datuak antolatzaileek erabakitako erakunde aseguratzaileari uzteko. Horren helburua da proban zehar inolako istripurik izanez gero, behar bezalako asistentzia eskaintzea partaide guztiei.

4. Izen-emateak.

Izen-emateak KIROLPROBAK plataformaren bidez egingo dira: www.kirolprobak.com.
Izen-emateen prezioa, 40 €-koa izango da federatuentzat, eta 50 €-koa, federaturik ez daudenentzat. Maiatzaren 10an itxiko dira izen-emateak edo lehenago, 650 partehartzailetako mugara iritsiz gero.

Izen-emateak pertsonalak eta transferiezinak dira. Era berean, izena emateak berekin dakar araudi honen artikulu guztiak eta erosketa-baldintzak onartzea. Izen-emateak BEHIN BETIKOAK dira, eta, horrenbestez, parte hartu ezin dutenei ez zaie izen- ematearen dirua itzuliko.

Prezio guztiak KIROLPROBAK plataforman, izena emateko orrian, ageri dira. Beraz, izen-emateak online ordainketa-sistemaren bidez gauzatu ahal izango dira, kreditu- txartelaren bidez.

5. Maillota.

MARTXOAREN 31A BAINO LEHENAGO IZENA EMAN ETA ORDAINKETA BURUTZEN DUTENEI, MAILLOT BANA EMANGO ZAIE. MAILLOT HAU, ETXEONDO ETXEAK FROGA HONETARAKO ESPRESKI DISEINATURIKOA DA.
MAILLOT-A DORTSALAREKIN BAKARRIK BANATUKO DA. MAILLOTA ESANDAKO EPEAN JASOTZEN EZ DUTENEK, EZINGO DUTE ONDOREN ERREKLAMATU.


6. Etxondo culottearen zozketa

Izena ematerako garaian, Kirolprobak plataforman, Etxeondoren newsletter-a jasotzeko onarpena ematen dutenek, Etxeondok oparituko duen Orhi culottearen zozketan hartuko dute parte.


7. Dortsalak.

Partaideen identifikaziorako material guztia larunbatean, maiatzaren 18an, jasoko da, 18:00etatik 20:00etara, ZARAUZKO POLIKIROLDEGIAN. Probaren egunean ere aukera izango da identifikaziorako materiala jasotzeko, goizeko 7:00ak eta 8:00ak artean.
Antolatzaileen gomendioa da identifikaziorako material hori larunbatean jasotzea, probaren egunean pilaketarik eta itxaronaldirik gerta ez dadin.
DORTSALAK JASOTZERAKOAN, PARTAIDE GUZTIEK BEREN NAN-A AURKEZTU BEHARKO DUTE, ETA FEDERAZIOAREN LIZENTZIA, FEDERATUEN KASUAN.

8. Segurtasuna eta mediku-asistentzia.

Segurtasun-arloko kidego eta zerbitzuen ardura izango da bide publikoan segurtasuna bermatzea eta trafikoa kontrolatzea eta arautzea. Nolanahi ere, gogoan izan behar da ibilbidea trafikoari zabalik egongo dela eta, beti ere, zirkulazio-arauak betez ibili behar dela errepidean.
HAIMAR ZUBELDIA KLASIKOA EZ DA LASTERKETA EDO LEHIAKETA, martxa zikloturista baizik. Beraz, ezaugarri eta izaera hori oso kontuan izan behar da herriak gurutzatzerakoan, eskuinetik zirkulatzerakoan, biribilgune eta bidegurutzeetatik igarotzerakoan, mendateak jaisterakoan, etab.
Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko parte hartzaileek, zirkulazio arauak ez errespetatzeagatik sortu ditzakezten istripu edo okerrak.
Probak mediku-zerbitzua izango du eta osasun-arloko langile guztiek eskumena izango dute, arrazoi medikuak tarteko direnean, edozein partaide erretiratzeko.
Antolatzaileen aholkua da proban zehar kargatutako telefono mugikor bat aldean eramatea, baita beso-erdiko zorroak ere, gutxienez, jaitsieretan hotzetik babesteko.
Probako mediku- eta asistentzia-zerbitzuak ez daude behartuta martxan izena emanda ez dauden txirrindulariak artatzera.

9. Laguntza mekanikoa eta partaideak jasotzeko puntuak.

Antolakuntzak hainbat ibilgailu izango ditu ibilbide osoan laguntza mekanikoa emateko. Era berean, matxurak direla, nekea dela edo kontrolez kanpo geratzea dela, jarraitu ezinik geratu diren partaideak jasoko dituzte ibilgailu horiek.
Partaideek beren gain hartuko dituzte trafikoari zabalik dagoen proba batean parte hartzeak berez dituen arriskuak, eta parte-hartzearen ondorioz gerta daitekeen edozein gorabehera edo istripuren erantzukizunetik salbuetsiko dute probaren antolakuntza.
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek izan ditzaketen edo sor ditzaketen inolako istripuren erantzule izango. Txirrindularien lizentzia-aseguruak estali beharko ditu istripu horiek. Era berean, probak irauten duen bitartean parte-hartzaileek egin ditzaketen gastu edo zorren erantzule ere ez da izango, ez eta parte-hartzaileen bizikleta edo bestelako ekipamenduek jasan ditzaketen galera, matxura edo kalteen erantzule ere. Edozein gorabehera dela medio objektu pertsonalek jasan ditzaketen galera edo kalteen erantzukizunetik kanpo utziko dute partaideek antolakuntza.
Probaren jarraipena egingo duten ibilgailu baimenduek ageriko identifikazioa eramango dute uneoro. Laguntzarako ibilgailu bat ondoan izateak partaidea probatik kanporatzea ekarriko du.
Matxurarik izanez gero, ordezko piezak partaideen kontura izango dira. Errepidean bertan egin daitezkeen konponketak baino ez dira kontuan hartuko, zulatuak izan ezik.
Asistentzia-zerbitzuek ez diete laguntzarik emango proban behar bezala izena emanda ez dauden txirrindulariei.

10. Irudi-eskubideak.

Araudi hau onartzen duelarik, partaideak baimena ematen die HAIMAR ZUBELDIA KLASIKOA-ren antolatzaileei bere parte-hartzearen irudi guztiak edo zati batzuk filmatzeko, eta baimena ematen die, orobat, martxa sustatu eta zabaltze aldera bere irudia erabili ahal izateko, formatu guztietan (irratia, idatzizko prentsa, bideoa, argazkiak, DVDak, Internet, kartelak, komunikabideak, etab.). Azkenik, irudi horiek merkataritza eta publizitate aldetik ustiatzeko eskubideak ere utziko dizkie, horren truke inolako diru-konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izan gabe.

11. Hornidura-guneak eta denbora mugak.

Proban BI (2) hornidura-gune izango dira jatekoarekin eta edatekoarekin, ibilbidean; eta BESTE BAT (1) helmugan.
Anoa-guneetako kideek martxaren identifikazio-materiala daramaten txirrindulariei baino ez diete utziko produktuak hartzen.

Kilometro-puntua:
68,5 LARRAITZ
110. LANDETA
150. Llegada.

Bestetik, parte hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko eta antolakuntza errazteko, denbora muga batzuk ezarriko dira ondorengo gunetan:

Kilometro-puntua / denbora muga (ordua)
110 LANDETA 13:00
(Denbora muga hauek gutxieneko batazbesteko 22 km/h abiaduran kalkulatuta daude)

12. Dutxak eta aldagelak.

Martxan parte hartzen dutenek ZARAUZKO POLIKIROLDEGIAN dutxak eta aldagelak erabili ahal izango dituzte.
Bizikletak gordetzeko zaindutako eremu bat egongo da helmugan. Partaide bakoitzaren erantzukizuna da bere jabegoko gauzak eta kirol-materiala zaintzea eta gordetzea. Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango gerta daitekeen edozein haustura, lapurreta edo gorabeheraren aurrean.

13. Gizalegez eta errespetuz jokatzea.

Partaideek onartu egingo dituzte araudi honetako artikulu guztiak eta konpromisoa hartuko dute trafikoko arauen arabera gizalegez parte hartzeko eta ibilbide osoa egiteko helmugako lerroa gurutzatu aurretik.
Era berean, adierazten dute errespetuz jokatuko dutela antolakuntzan esku hartzen duten kideekin eta gainerako partaideekin.
Konpromisoa hartuko dute, orobat, norberaren eta besteen kirol-materiala errespetuz tratatzeko.
Arauzko kaskoa eramateko konpromisoa ere hartuko dute, derrigorrezkoa baita ibilbide osoan.
Probak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izan dezan, partaideek anoa-guneetan jarritako edukiontzietara botako dituzte ontziak, bilgarriak eta janari-hondarrak, eta ibilbidean zehar ez dute ezer botako errepidera.

Dokumentu atxikiak
Probako irudiak
Kartela Etxeondo Zozketa Maillot Perfila
Internet bidezko izen-ematea amaiturik

Internet bidezko izen-ematea beteta dago. Proba egingo da:
19
maiatza
08:00 h
Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu