Kirolak.net

2019/10/13

3 HONDARTZAK XXX. GRUPO DELTA KROSSA

BANNER 3 PLAYAS
Antolatzailea
ELKARREKIN IBILIZ FUNDAZIOA
PARQUE EMPRESARIAL ZUATZU, EDIFICIO URGULL 3, 1º - LOCAL 3.
20018 - Donostia-San Sebastián
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943 05 31 98
info@cross3playas.com
Lasterketaren datuak
Data: 2019/10/13
Ordua: 10:00
Mota: ATLETISMOA (10 KM)
Distantzia: 10km
Irteera herria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: XXX
Izen-ematea: Hasiera: 2019/05/30 (09:00)
Amaiera: 2019/10/12 (20:00)
Probako kupoa: 2500 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2003/10/13(e)ra artean jaiotakoak)
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Parte hartzaileek dutxa eta aldagela zerbitzua eskura izango dute Benta Berri eta Pio Baroja kiroldegietan. Probako dortsala aurkeztuta erabili ahal izango dira.
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Arroparentzako kontsigna zerbitzu bat egongo da Ondarretako Tenis Klubean, lasterketaren irteera eta helmugatik oso gertu.
Web orria: http://www.cross3playas.com
Izen-emate motak
  • 31/08rainoko izen ematea 12 €
  • 31/08rainoko izen ematea + 1€ solidarioa gipuzkoako AECC-rentzat 13 €
  • 09/01 eta 30/09 bitarteko izen ematea 13.50 €
  • 09/01 eta 09/30 bitarteko izen ematea + 1€ solidarioa gipuzkoako AECC-rentzat 14.50 €
  • 10/01 eta 10/11 bitarteko izen ematea 15 €
  • 10/01 eta 10/11 bitarteko izen ematea + 1€ solidarioa gipuzkoako AECC-rentzat 16 €
  • azken eguneko izen ematea 20 €
  • azken eguneko izen ematea +1€ solidarioa gipuzkoako AECC-rentzat 21 €
Informazio gehigarria

3 HONDARTZAK XXX. GRUPO DELTA KROSSA

 

ELKARREKIN IBILIZ FUNDAZIOAK, Donostiako Jakintza Atletismo Klubaren eta Bidasoa Atletiko Taldearen zuzendaritza teknikoarekin Donostiako 3 Hondartzak Krossaren 30. edizioa antolatu dute urriaren 13rako, goizeko 10:00etan. Era honetako proba batean babesle nagusiaren, Grupo Delta, inplikazioa eskertu nahi dugu.

Ibilbide zoragarria dugu, Donostiako hiru hondartzak igaroko dituena; Ondarretatik irten, Kontxatik eta Zurriolatik pasa eta berriz ere Ondarretako hondartzara itzuliko da. 10 kilometro zehatzeko ibilbide laua da, marka onak lortu nahi izatekotan ezin hobea, eta parekorik ez duen inguru batean. Ibilbidean aldaketa txikibat egin da, Gros auzoan zati bat erantsi diogu Paseo Berriari zati bat kentzeko, gure parte hartzaileei gustatuko zaiena ziurrenenera.

Proban parte hartu ahal izateko gutxienez 16 urte eduki beharko da eta 2500 parte hartzaileentzat mugatuta dago.

Aurten, berrikuntza bezala, txikientzat Laboral Kutxa 3 Hondartzak Txikia sortu dugu eta ziur gaude asko disfrutatuko dutela. Ondarretako hondartzan adinaren arabera egingo dira lasterketak. Informazio gehiago: www. cross3playas.com

 

IZEN EMATEAK:

Izen ematea on-line zabalduko da maiatzaren 30ean eta urriaren 12an itxiko da (20:00). Urriaren 1 baino lehen eginiko izen-emateek dortsala izenarekin pertsonifikatuta jasoko dute. NOLANAHI ERE, izen emateko prezesua itxi egingo da korrikalarien gehienezko kopurua (2500) iristean. Proba egingo den egun berean, irteeran izen-emateko aukerarik ez dago.

Zuzenean bertara joanga izena eman nahi dutenentzat, 2 saltoki dauzkagu: Donostian, Robers dendan (Larramendi kalea, 10) eta Irunen, Bidasoa Atletiko Taldearen bulegoan (Leandro Agirretxe plaza 1, 2. solairua, 8. bulegoa, Palmera Montero eraikina). Dendan egiten diren izen-emateak urriaren 8an, asteartean, itxiko dira.

Dendan izena eman ahal izango da 2019ko irailaren 1etik aurrera.

Izen emateko prezioa desberdina da zein garaitan egiten den kontutan hartuta, era honetan banatuz:

  • 10 € - izen ematen duten lehenengo 100ek ------------ (AGORTUTAKO IZEN-EMATEAK)
  • 12 € - 2019/08/31 baino lehen izena ematen dutenek
  • 13.50 € - 2019/09/01 eta 2019/09/30 bitartean izena ematen dutenek
  • 15 € - 2019/10/01 eta 2019/10/11 bitartean izena ematen dutenek
  • 20 € - azkeneko egunean edo korrikalarien azokan izena ematen dutenak, 2019/10/12an.

Itzulketak: Korrikalarien titularitate aldaketa egin ahal izango da 2019/10/01 arte, eta 2019/10/02tik aurrera ezin izango da inolako aldaketarik egin. Dirua ez da itzuliko medikuaren baja aurkezten ez bada.

 

EURO SOLIDARIOA:

Euro solidario bat gehitzeko aukera dago izena ematean. Aurtengo edizioan, osorik, Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkartearentzat (AECC) izango da, Ignacio Melero doktorearen inmunoterapiaren ikerketa proyekturako. 2019an 160.000 euro lortzeko erronka daukagu.

 

 

PREMIACIÓN:

Trofeoa jasoko dute emakume eta gizonezkoetan maila ABSOLUTUKO hiru lehenengoek, eta A beterano eta B beteranoen mailetako lehenengoek.

1. gizonezko eta emakumezko Absolutua: Txapela + Garaikurra + Robers-en erosketa balea 200€
2. gizonezko eta emakumezko Absolutua: Garaikurra + Robers-en erosketa balea 100€
3. gizonezko eta emakumezko Absolutua: Garaikurra + Robers-en erosketa balea 50€

1. gizonezko eta emakumezko Beterano A mailan (35 - 49 urte) Garaikurra + La Perlako balea.
1. gizonezko eta emakumezko Beterano B mailan. (50 urte baino gehiago) Garaikurra + La Perlako balea.

Gainera, parte hartzaileen artean hainbat zozketa egingo da, La Perlako zirkuituen 50 bale adibidez.

 

 

KORRIKALARIAREN POLTSA JASOTZEA:

Urriaren 9a, asteazkena, baino lehen (20:00) eginiko izen emate guztientzat korrikalarien poltsa Robers kirol dendan (Larramendi kalea, 10) jaso ahal izango da ondorengo egun eta orduetan:

  • URRIAK 10, OSTEGUNA: 10.00 - 13.00 ETA 16.00 - 20.00
  • URRIAK 11, OSTIRALA: 10.00 - 13.00 ETA 16.00 - 20.00
  • URRIAK 12, LARUNBATA: 10.00 - 13.00 ETA 16.00 - 20.00

Korrikalariaren poltsa jasotzeko NAN agiria aurkeztu beharko da derrigorrez

Azken orduko izen-emateetan eta aurrez jaso gabeko dortsalen kasuan, lasterketa egunean bertan jasoko dira irteera lekuan, goizeko 8.00 etatik 9.30etara bitartean.

Korrikalariaren poltsak, korrikalari guztientzat, ondorengoa eramango du: dortsal-txipa (dortsala izenarekin pertsonalizatua 2019/10/01 baino lehen izena ematen dutenentzat), orratzak, lasterketako kamiseta tekniko bat (*), kolaboratzaileen eskaintza desberdinak, lasterketa eta zerbitzuen mapak, kontsignako eskurmuturrekoa, etab.

(*) urriaren 7a, astelehena, baino lehen egindako izen emateak eskatutako kamiseta neurria izango dute, beranduago egindako izen emateak stockaren arabera.

 

ERBIAK LASTERKETAN:

Antolakuntzak parte hartzaileen eskura jartzen du erbien zerbitzu bat. Erritmo desberdinetan egingo dute korrika atleta bakoitzari bere helburuak lortzen laguntzearren. Erbi bakoitzetik hurbil musika ekipo dinamiko batzuk egongo dira parte hartzaileei animatzeko. Erbien erritmoak ondorengoak izango dira:

  • 37´30´´
  • 40´
  • 45´
  • 50´
  • 55´
  • 60´

 

 

KONTSIGNA ETA DUTXA ZERBITZUA:

Arroparentzako kontsigna zerbitzu bat egongo da Ondarretako Tenis Klubean, lasterketaren irteera eta helmugatik oso gertu.

Parte hartzaileek dutxa eta aldagela zerbitzua eskura izango dute Benta Berri eta Pio Baroja kiroldegietan. Probako dortsala aurkeztuta erabili ahal izango dira.

 

 

OSTELERITZAKO ESKAINTZA:

Antolakuntzatik, asteburu biribila osatzeko, ostatuen eskaintza on bat jartzen dugu korrikalarien eskura, Donostiako hotel hauetan: Olarain eta Codina. PDFan prezioak eta baldintzak agertzen dira.  

Ibilbidearen mapa
Probako irudiak
IBILIZ FUNDAZIOA
Izen-ematea

Saioa hasi behar duzu izena emateko.

Zure izen-ematea egiaztatu

Parte-hartzaileen zerrenda eta proban izena eman duzun egiaztatu.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu
Babesleak
IBILIZ FUNDAZIOA JAKINTZA BAT PIOLET GRUPO DELTA LABORAL KUTXA LA PERLA FULLGAS DUCHA YA ON ESTRATEGIA DATACY AZK ANETO OBRAS ESPECIALES DIARIO VASCO ROBERS GORLA INSALUS
Erakundeak
DONOSTIKO UDALA DIPU