Kirolak.net

2019/09/29

1- LasarteOriako Mendi Festa

Antolatzailea
LOTME K.K ( LASARTEORIA TRAIL )
CALLE UISTIN Nº15 6 D.
20160 - Lasarte-Oria
(Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 634519828
direccion@lasarteoriatrail.com
Lasterketaren datuak
Data: 2019/09/29
Ordua: 08:00
Mota: MENDIA (IBILALDIAK)
Distantzia: 25
Irteera herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Helmuga herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Edizioa: 1
Izen-ematea: Hasiera: 2019/06/01 (08:00)
Amaiera: 2019/09/26 (21:05)
Probako kupoa: 150 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Ez
Adin-muga: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Ez
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: LASARTE-ORIAKO KIROLDEGIA
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
Web orria: http://www.facebook.com/LasarteoriaTrail/?modal=admin_todo_tour
Izen-emate motak
  • martxa luzea ( Mayor 16 años ) 10 €
Informazio gehigarria

Lasarte-Oriako Mendi Festa EZ da mendi lasterketa bat, baizik eta, antolakuntzak nahi izan duena Lasarte-Oriako ingurunea ezagutzera emateko modu bat. Horretarako, gure helburua litzateke partaide bakoitzak mendiaz bere modura gozatzea, hala nola korrika, ibiltzen, saltoka etab, betiere ingurumena eta beste partaideak errespetatuz. Proba bukatzerakoan, Ibiltarien Poltsa HANDI bat izango da gai eta opari askorekin. Mota askotako zozketak egongo dira baita ere, zeintzuk, LasarteOria Trail facebook-en ezagutzera emango direnak. Eta nola ez, Sekulako Azken Hamaiketako bat, jan eta edatez gain, egunean zehar gertatutakoaz hitz eginez. Zuen zain geratzen gara… ez zaitezte damutuko. 

1. ARTIKULUA: 1.LASARTE-ORIAKO MENDI FESTA
Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak (LOTME) antolatutako mendi irteera da, kirol eta kultura izaera duena. Ez da lehiaketa bat, baizik eta, mendi-zaletasuna suspertzeko modu bat, Lasarte-Oriako leku eta ibilbideak eta bere ingurunea erakutsiz. Betiere ingurumenari begirune handiz tratatuz.
Mendizale guztiei zabaltzeko asmoarekin eta etxeko txikiei mendizaletasuna suspertzeko, 1. LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAk 2 ibilbide desberdin izango ditu aukeran, zeintzuk Lasarte-Orian izango dituzte irteera eta helmuga:
- Ibilaldi Luzea: gutxi gora behera 25km-takoa, 1365 metroko desnibel positiboarekin. Honetan parte hartzeko baldintza ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea.
- Ibilaldi Familiarra: gutxi gora behera 12,5 km-takoa, 702 metroko desnibel positiboarekin. 7 urtetik aurrerako umeentzat gomendatuta, betiere adin nagusiko batez lagunduta.

2. ARTIKULUA: DATA, IRTEERA-PUNTUA ETA ORDUTEGIAK
1.LASARTE-ORIAKO MENDI FESTA, irailaren 29an ospatuko da. Irteera eta helmuga Lasarte-Oriako Okendo plazan izango dira. Ordutegiak ondokoak:
- Ibilaldi Luzea goizeko 8tan.
- Ibilaldi Familiarra goizeko 9tan.

3. IBILBIDEAK
Ibilaldi Familiarra Okendo plazatik irten eta Plazaolako bide zaharretik pasatzen da, Buruntza mendi tontorrera iritsi arte (441metroko altuera) eta hemendik irten den puntu berara itzuliz. Gutxi gora behera 12,5 kilometrotako distantzia du eta ibilbide honetako partaideak, San Roke inguruan izango dute anoa-postu bat.
Ibilbide Luzea, adin nagusikoentzat, Okendo plazan izango dute irteera. Plazaolako bide zaharretik pasatzen da Buruntza mendi tontorrera iritsi arte (441 metroko altuera) eta handik Oria auzora jaitsiz. Hemendik, Azkar ingurutik abiatuta Andatza hegaletara iritsiko da, Andatza mendi tontorrera heltzeko (562 metroko altuera). Bukaerako jaitsiera hipodromotik pasatzen da helmugara iritsi arte, Okendo plazara. Bi anoa-puntu izango ditu: San Roken bat eta bestea Andatzako igoeraren erdian.

4. IZEN-EMATEA
Izen-ematea ekainaren 1etik aurrera eman ahal izango da Internet bidez Kirolprobak.com webgunean eta martxako astean lasarteko kultur etxean eta irteera-gunean ibilaldiko egun berean.
Informatzen zaie izena ematen duen pertsonei, formularioan agertzen diren beren datuak Euskal Mendizale Federazioko eta LOTMEko fitxategiei gehituko direla. Datu hauek, aurreko elkarteak antolatzen dituzten martxen komunikazio eta kudeaketako lanen garapenerako erabili ahal izango dira. Gainera, izen emandakoen zerrendan Lasarte-Oria Trailko web orrialdean argitaratu ahal izango dira.
Izen-emateak ez du baliorik izango ordaintzen ez den bitartean eta antolakuntzaren baieztapena jasotzen duen arte.
Izen-ematearen momentuan, adingabeko partaideek, beren guraso edota tutoreek sinatutako baimena bete beharko dute (araudi honen bukaeran eredu bat eransten da).

5. IBILBIDEA
Antolakuntzak ingurumenarekiko begirunearen alde apustu egiten du eta horretarako, hartutako neurrien artean, material berrerabilgarriak edo biodegradagarriak erabiltzen ahaleginduko da. Kontrolgune bakoitzean, gainera, ontzi desberdinak ipiniko dira hondakinen sailkapena eta birziklapena egiteko. Arrazoi honengatik, parte-hartzaile guztiei beren laguntza eskatzen zaie, beren hondakinak dagokien ontzietan jar dezaten.
Ibilbideak plastikozko zintekin behar bezala seinaleztatua egongo dira, non, behin martxak bukatuta, antolakuntzak zintak kenduko dituen. Gainera, antolakuntzak ibilbidean aurkitzen duen edozein hondakin jasotzera konprometitzen da. Derrigorrezkoa da seinalatutako ibilbidea jarraitzea, inolako bidexka edota bidezidorretik joan gabe, lurrazaleko higadura eta degradazioa saihesteko.

6. KONTROLGUNEAK
Parte-hartzaileek, aukeratutako ibilbidean aurkitzen dituzten kontrolgune guztietatik nahitaez pasa behar dute, txartela erakutsi behar dutelarik bertan zigilua jartzeko. Parte-hartzaileek aipatutako txartela, hau da, 1. LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAREN txartela, helmugan entregatu behar dute, ezinbesteko baldintza bezala diploma jaso ahal izateko .

7. ERANTZUNKIZUNA
Parte-hartzaileek, beren borondatez eta arduraz egingo dute bai proba osoa edo atal bat. Antolakuntza ez da istripuen edo parte-hartzaileek jasaten edo eragiten duten kalteen arduradun egiten, nahiz eta, mendian federatuak ez daudenentzat erantzukizun zibila eta istripuen aseguru bat egongo den.
Parte-hartzaile bakoitzak 1.LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAN izena ematen duenean, sasoi betean aurkitzen dela aitortzen du, bai gorputz eta bai buru aldetik, zeinek, kirol jarduera honek suposatzen duen esfortzuari aurre egiteko baimentzen duen eta suposatzen duen arriskua ere onartzen duen. Aske eta borondatez izen-emategatik soilik, parte-hartzaileek ondokoa adierazten dute:
“1.LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAn parte hartzeko osasun-egoera egokian aurkitzen naiz. Antolakuntza, kolaboratzaileak edo beste erakundeak kirol ekitaldiaren zehar, aurretik edota ondoren jasan ditzakedan edozein istripu, ezbehar edo lesio erantzukizunetik salbuesten ditut, haien kontra edozein legezko akzioei uko eginez momentu honetatik aurrera”.

8. EKOSENTSIBILITATEA
Ibilbideak, inguru ekologikotatik igarotzen dira, beraz, espazio naturaletan ohiko diren portaerazko jarraibideak bete behar dira. Edozein hondakin uztea, sua piztea, zarata egitea edo seinaleztatutako ibilbidetik ateratzea, parte-hartzaileen aztarna jarraitzea eragotziz, debekatuta dago.

9. METEOROLOGIA
Eguraldi txarrak ez du proba burutzea galaraziko. Antolakuntzak proba indargabetu dezake edozein puntutan, parte-hartzaileen segurtasuna arriskuan badago edo ezinbesteak bultzatuta. Baldintza klimatologikoen ondorioz probaren galarazpena edo baliogabetzea suertatzen bada eta ordezko ibilbide bat finkatzea posible ez bada , inskripzio-eskubideak ez dira itzuliko.

10. ZERBITZU SANITARIOA
1.LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAk osasun-zerbitzu bat izango du ibilbidean zehar, parte-hartzaileez arduratuko dena probak hasi baino ordu erdi lehenagotik, probak bukatzen direnetik ordu erdi beranduago arte.

11. ATZERA EGITEA
Proba igarotzean zehar atzera egiten duten parte-hartzaileek, antolakuntzari jakinarazi behar diote, iritsi diren azken kontrol-gunean edo txartelean agertzen diren telefonoei hots eginez.

12. DESKALIFIKAZIOAK
Araudi hau betetzen ez duten parte-hartzaileak edota antolatzaileen aginduei kasu egiten ez dietenak, deskalifikatuak eta probatik kanporatuak izango dira. Deskalifikaziorako arrazoiak izango dira: ezarritako puntutik kanpo hondakinak uztea, behar duen beste parte-hartzaile bati ez laguntzea, ez kasu egin ezta bete boluntarioen eta antolatzaileen oharrak, ibilbidetik ateratzea, kontrol-guneetatik ez pasatzea.

13. DATUEN BABESPENA ETA IRUDI-BABESA
Izaera pertsonaleko datuak babesten dituen abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoaren arabera, izena eman duten orok titulartasun eta erantzukizun datu-base baten barne egongo dira, antolakuntzak soilik erabiliko duena, zeinak neurriak hartuko ditu bere segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
Parte-hartzaile orok, 1. LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAko testuinguruan hartutako edozein argazki eta grabatutako edozein bideo erabili eta argitaratzeko baimena ematen dio antolakuntzari.

14. ARAUDIAREN ONESPENA
Proban parte hartzeak, 1.LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAko araudi hau ezagutu eta onartzea suposatzen du.

GEHIGARRIA
4. puntuan aipatzen den bezala, adin gabekoak parte hartzeko beren guraso edota tutoreek sinatutako baimenaren eredua honakoa hau da:
Agiri honen bidez, nik, _________________-(e)k, _____ zenbakidun NANren jabeak, baimena ematen diot adin txikiko nire seme/alaba __________________-ri LOTME KIROL KLUBA antolatu eta 2019 irailaren 29a ospatuko den I LASARTE-ORIAKO MENDI FESTAn parte hartzeko. Halaber, nire seme/alabari aipatutako ibilaldian gerta lekiokeen guztiaren erantzule egiten naiz.

_____-(e)n 2019ko ________-ren ___-(e)an.
Sinatzen du ___________________ (e)k
SINADURA

Ibilbidearen mapa
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lasarteko-mendi-festa-martxa-larga-36689210
Amaitutako proba

Proba data honetan amaitu zen: 2019/09/29.

Proba honek ez du sailkapenik.

Sarbidea zure probetara

Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.

Erosi zure txip-a eta aurreztu