Data: | 2019/12/27 |
---|---|
Ordua: | 20:30 |
Mota: | ATLETISMOA (PROBA MOTZAK) |
Distantzia: | 6,3 |
Irteera herria: | Pasaia (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Helmuga herria: | Pasaia (Gipuzkoa/Guipúzcoa) |
Edizioa: | X |
Izen-ematea: | Hasiera: 2019/09/16 (00:00) Amaiera: 2019/12/26 (21:00) |
Probako kupoa: | 250 Parte-hartzaile |
Txip Kronometraia: | Ez |
Adin-muga: | Bai (1920/01/01(e)tik eta 2003/12/27(e)ra artean jaiotakoak) |
Taldekako izen ematea behar da: | Ez |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Ibaiondo pilotalekuan |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
Arropa jasotzeko helbidea: | Ibaiondo pilotalekuan |
Web orria: | http://www.facebook.com/Antxokrossa/ |
2019ko abenduaren 27an (ostirala) egingo da aurtengo Pasai Antxoko Gabonetako X. Krosa. 20:30ean hasiko da Gure Zumardia plazatik (alamedatik). Aurten ere gauekoa da, beraz, lasterketa.
6,3 kilometroko ibilbidea du probak. Orotariko lasterkarientzat aproposa da. Pasai Antxoko zirkuitu urbanoari bira motz bat (0,44 kilometro) eta hiru luze (1,95 kilometro) eman behar zaizkio.
IZEN EMATEA
- 2019ko abenduaren 26ko 21:00ak arte (Internetez): 10 euro.
- 2018ko abenduaren 27an, 17:30etik 18:30era Ibaiondo frontoian. (BAKARRIK DORTSALAK GELDITZEN BADIRA): 12 euro.
SARIAK
- Lehen emakume eta gizonarentzat: txapela eta garaikurra.
- Bigarren emakume eta gizonentzat: garaikurra.
- Hirugarren emakume eta gizonentzat: garaikurra.
- Lehen gizon eta emakume beteranoentzat: garaikurra.
- Lehen gizon eta emakume pasaitarrentzat: garaikurra.
- Mozorro onenarentzat: sari berezia.
DORTSALAK
Abenduaren 27ko 18:30etatik 20:00etara jaso behar dira Ibaiondo frontoian (aurretik izena emana dutenek).
ZERBITZUAK
- Korrikalarien poltsa banatuko da.
- Behin proba amaitzean, indarrak berritzeko edariak eta jakiak emango dira.
- Ibaiondo frontoian masaje zerbitzua egongo da.
- Ibaiondo frontoian partaideentzat luntxa egongo da.
- Partaideentzako zozketak egongo dira.
KONTUAN HARTZEKO ORDUTEGIA
- 17:30-18:30 Eguneko izen ematea Ibaiondo frontoian.
- 18:30-20:00 Ibaiondo frontoian dortsalak jaso behar dira.
- 20:30 Lasterketa hasiko da Gure Zumardian.
- 21:15-21:45 (gutxi gorabehera) Luntxa Ibaiondo pilotalekuan.
- 22:00 Sarien banaketa.
Erregistratu gabe bazaude, dohainik egin dezakezu. Momentu bat besterik ez duzu beharko. erregistratu egin nahi dut
Sartu zuk parte hartutako proba guztietako informazio xehatura.