Kirolak.net Gipuzkoako kirolaren web gunea

Kirolprobak.com
Kirolprobak.com

Kirolak.net

Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN POLITIKA. IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA

Informazio orokorra

Jarraian ezarritakoaren arabera, ENPRESAK, ERABILTZAILEEK WEBGUNEAREN bitartez emandako datuen harrera eta tratamendua, oro har, eraentzen duen Pribatutasun Politika ezartzen da (aurrerantzean, PRIBATUTASUN POLITIKA).

ENPRESAK PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legeriaren, jurisprudentziaren eta/edo administrazioaren berritasunetara eta WEBGUNEAREN bitartez uneoro garatzen dituen jardunetara egokitzeko, ERABILTZAILEEN eskubideak eta interesak uneoro kontuan hartuta.

Gehigarri gisa, WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEAK kirol jarduera/gertaera jakinetan egiten duen izen-ematea izaera pertsonaleko datuen babesaren esparruko berariazko aurreikuspenen pean egongo da eta, kasu horretan, ENPRESAK egiten duen ERABILTZAILEAK emandako datuen tratamendua dagozkion BALDINTZA PARTIKULARRETAN horretarako jasotako aurreikuspenek eraenduko dute.

Nolanahi ere, ERABILTZAILEARI, honek izaera pertsonaleko datuak eman aurretik, PRIBATUTASUN POLITIKARA eta BALDINTZA PARTIKULARRETARA sartzeko baliabide tekniko egokiak emango dizkio ENPRESAK, datuen babesaren esparruan indarrean dagoen legeriaren arabera, enpresari dagozkion informazio eta adostasun obligazioak betez.

Informazio eskubidea

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondoreetarako, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio izaera pertsonaleko datuen fitxategi bat dagoela ENPRESAREN ardurapean, aurrerago zehazten diren helburuekin sortutakoa eta Datuen Babeserako Espainiako Agentzian inskribatu dena.

Tratamenduaren xede diren datuak

ENPRESAK ez du Spaming teknikarik erabiltzen eta, WEBGUNEAREN “Cookie Politika” Atalean espresuki jasotakoaz aparte, ERABILTZAILEAK ez dira erregistratuta geratzen WEBGUNEA bisitatze hutsagatik. Kirol jarduera/gertaeretan izena ematerakoan, posta elektroniko bidez edo ENPRESAK WEBGUNEAREN bitartez eskainitako zerbitzuei buruz informatzerakoan ERABILTZAILEAK, erregistratzerakoan, komunikatutako informazioa bakarrik erabiliko du ENPRESAK.

Datuen tratamenduaren helburua

WEBGUNEAREN bitartez, edozein informazio-eskatzailek edo ERABILTZAILEK ENPRESARI emandako datuen harrera eta tratamenduaren helburuak dira ERABILTZAILEEK, WEBGUNEAREN bitartez, kirol jarduera/gertaeretan egiten dituzten izen-emateak kudeatzea, ERABILTZAILEEK egindako eskabideak kudeatzea eta WEBGUNEAREKIN lotutako aldizkako informazioa kanal arrunten edo elektronikoen bitartez bidaltzea.

ERABILTZAILEAREN adostasuna

 ENPRESAK WEBGUNEAREN bitartez eskainitako eduki eta zerbitzuetara sartzeko erregistratzeak eta kontsultarako posta elektroniko bat bidaltzeak, ERABILTZAILEAK edo informazio-eskatzaileak, adierazitako komunikabideetan sartutako datuen tratamendurako adostasuna ematen duela suposatzen du.

ERABILTZAILE gisa erregistratzeko eskuragarri dagoen inprimakian izartxo batekin (*) markatutako eremuetako datu pertsonalei dagokien eskatutako informazioa nahitaez eman beharrekoa da. Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak betetzen ez badira edo datu okerrak ematen badira, ezinezkoa izango da ENPRESAK ERABILTZAILEAREN eskabidea kudeatzea, eskatutako informazioa bidaltzea edo eskatutako zerbitzuak eskaintzea.

Horrela, erregistrorako prozeduran zehar, ERABILTZAILEAK PRIBATUTASUN POLITIKA onartzen duenean eta erregistrorako inprimakian jasotako “Erabiltzaile berria sortu” botoia (edo horren baliokidea) sakatzen duenean , inprimaki horretan eman dituen informazioa eta datuak zuzenak eta egiazkoak direla aitortzen du.

Izaera pertsonaleko datuetan egon daitekeen edozein aldaketaren berri eman beharko dio datuon titularrak fitxategiaren arduradunari, eta uneoro, emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule izango da.

Hirugarrenen datuak ematen badira, ERABILTZAILEAK jakinarazpen hori egiteko datuen titularren berariazko adostasuna daukala aitortzen du.

ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio, bere datuak aurrez deskribatutakoak ez diren beste helburu batzuetarako erabiltzearen aurka azal daitekeela. Horretarako, ERABILTZAILEAK, erregistratzearekin edo kirol jarduera/gertaera jakin batean inskribatzearekin ematen duen berariazko eta informatutako adostasunari kalterik egin gabe, aurrez xehatutako helburu guztietarako bere adostasuna erakutsi duela ulertuko da, baldin eta datuak jasotzen direnetik, 30 egun naturaleko epearen barruan bere aurkakotasuna azaltzen ez badu.

Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haien aurka egiteko eskubidea

ERABILTZAILEAK bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan bertan aurreikusitako moduan eta baldintzetan; horretarako, fitxategiaren arduradunaren izenean, idatzizko eskaera bidali beharko du ondorengo helbidera, indarreko legerian aurreikusitakoaren arabera: SPORT SOLUTION RESEARCH S.L., PAE Ibarrabarri. Iturriondo 13. zk., 48940, Donostia (Gipuzkoa).

Datuak uztea

ERABILTZAILEAK bere informazio-eskaeraren eta/edo erregistroaren bitartez emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Hala ere, ERABILTZAILEAK kirol jarduera/gertaera jakin batean inskribatzerakoan emandako datuak hirugarrenei utzi ahal izango zaizkie; inguruabar hori espresuki jakinaraziko zaio erabiltzaileari, dagozkion BALDINTZA PARTIKULARRETAN.

Isilpekotasuna eta Segurtasuna

ENPRESAK ERABILTZAILEAK emandako izaera pertsonaleko datuak isilpean gordeko direla bermatzen du; baita izaera pertsonaleko datuei buruzko indarreko legeriaren arabera erabiliko direla ere, eta horiek sekretuan gordetzeko konpromisoa hartzen du.
Halaber, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio, ENPRESAK bere datuak babesteko segurtasun-mailak dauzkala, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera; eta Erabiltzaileak ENPRESARI ematen dizkion datuak galtzea, erabilera okerra, alterazioa, baimendu gabeko eskuratzea eta/edo lapurreta saihesteko bere eskura dauden bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu, nahiz eta jakinarazten zaion segurtasun-neurriak Interneten ez direla erabat menderaezinak.
Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko edozein gairi dagokionez, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo helbide elektronikoaren bitartez: info@kirolprobak.com .


PIE DE PAGINA